Amodioaren handiaz, bere txikian.

159943646_0df60db43c.jpg

Batzuetan amodioaren neurria, intxaur batena da, nahiz eta izan itsasoa bezain handi. Bilintx dixit:

“Noiz iritxiko ote da eguna nerea izango zaitutana! A zer kuidaduakin gobernatuko zaitutan! A zer bizi-modutxua eman biar dizutan! A zer alegiñak egingo ditutan zu kontentu irukitzeko! Mayian zu izango zera lenbizi serbitua. Zuretzako izango da gauzik onen guziya. Esnea degunean zuretzako tela, mamiya degunean zuretzako gaña, eta sagarrak, udariak, muxikak edo zerbait orlako degunean, zuretzuko piñenak, zuretzako aundiyenak, zuretzako ederrenak. Eta intxaurrak ditugunean, nik puskatuko ditut, eta azalak atera ta mamiyak jarriko dizkizut aldamenean; eta gaztañak ditugunean, nik txurituko ditut zuk jan bear dituzunak.”

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Amodioaren handiaz, bere txikian.”-ri buruz

  • Badago Gipuzkoan sukalde bat, pasarte horixe bera koadro polit batean sartuta, paretan txintxilik daukana.

    Urte berri on, Hasier