Gaba

Gabak janzten ditu kaleak beltzez
erantzi araziz argia
lokartuz
gu eta ekia.
Gabak baditu izenak
iluntasun, festa
espaloiaren begiak
maindireenak
hontzak batzuek
hotzak besteak.
Gabak jan ditu koloreak
beltzaren diktaduran
ederra dena ezkutatu da
ederregia baita gauarentzat itxuran.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzio burua. Barruan Gaude elkarrizketa saioa ZuZeu Podcasten. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude