Sarrionandia elkarrizketatu dugu

Sarrionandia elkarrizketatu dugu

Joseba Sarrionandia. Denbora da haren atzetik genbiltzala, beste askoren antzera. Ikusentzunezko elkarrizketa nahi genuen SAUTRELAN emititu eta hemen ere zintzilikatzeko. Eta lortu ere lortu genuen horretarako hitza, baina ezinezkoa izan da, azkenean: beste behin ere, gauzak okertu egin zaizkio baimen baten ukoarekin poeta errariari.

Izanak izan, audio elkarrizketa bat iritsi zaigu, geuk egindako hamazazpi galderari erantzunez. Eta pozik gaude, oso pozik.

Bost ataletan banatuta emango dugu
Sarrionandiaren elkarrizketa


Hotsezkoa bakarrik dena telebistarako nola landu egon gara erabakitzen SAUTRELAren baitan, eta, azkenean, forma ahalik eta soilenean ematea erabaki dugu, poeta errariaren hitzak bere osotasunean irits daitezen ikuslearengana: harekin telefonoz ageri gara hizketan, berariaz hautatuako paraje batean. Horixe da dena.

HasierEtxeberria-Sarrionandia
Joseba Sarrionandia, elkarrizketarako grabaketa, Zokoan (Yolanda Mendiolaren argazkia)

 

Bost ataletan banatuta emango dugu Sarriren elkarrizketa, gordina baita 15 minutu segidan hotsa bakarrik entzutea telebistaz. Hauexek dira zatiak hurrenkeran jarrita:

  • Idazlea irakurle ere badenean
  • Fikzioaren balioaz
  • Obrari buruz
  • Hizkuntzarenak
  • Herria eta beste

Otsailaren 14an hasiko gara, ohi dugun eran, larunbatarekin. Eta hurrengo lau zapatuetan etorriko dira gainerakoak, arratsaldeko hiruretan, SAUTRELAren eskutik.

Baina hemen ere nahi dugu hangoa osatu eta horregatik, SAUTRELA amaitu bezain laster, datozen bost larunbatetako arratsaldeko 15’30etan, Sarrionandia beraren elkarrizketetako 17 galderei dagozkien audioak eta transkripzioak ere jarriko ditugu, patxada handiagoz azter ditzazun. Gustu baduzu.

Sarrionandia elkarrizketatu dugu

5 pentsamendu “Sarrionandia elkarrizketatu dugu”-ri buruz

  • Aupa irrikitan no!!!!!!

  • Ezkerrean dagoen pertsona Sarrionandia bera da?

  • Eta jakin daiteke “poeta errari” hori nondik atera duzuen?
    Begiratu hiztegiak erantzun baino lehen, mesedez.

  • Aitor, arrazoi duzu, berandu konturatu gara Errari horrek Herrari behar duela izan, baina Sarrionandiak berak tronpatu gaitu:
    “Hegazti errariak
    pausatu dira
    leihoan
    argia eta itzala
    bereizten diren lekuan
    argia eta itzala
    leihoan
    pausatu dira
    hegazti errariak”

  • Lan ona. Inoiz entzun gabe nengoen ahotsa.