Mungiako alkateak (EAJ) dimititu egin du, Espainiako bandera ez jartzeko

Mungiako alkatea - Izaskun Uriagereka

Aurrekaririk gabeko erabakia hartu du Mungiako alkate Izaskun Uriagerekak (EAJ). Kargua utziko du udaletxeko balkoian Espainiako bandera ez jartzeko. Auzitegi Konstituzionalak Udalaren helegitea baztertu duenean eman du horren berri.

“Eskusartze antidemokratiko” gisa definitu du Espainiako banderaren inposaketa. Helegitean “kontzientzia arazoak eta askatasun ideologikoa”aldarrikatu zituen auzitegien aginduari muzin egiteko. Miren Begoña Bilbao Kultura zinegotziak ere dimititu egin du, arrazoi beragatik.

Mungiak 17.000 biztanle ditu eta EAJk du gehiengo osoa (9). EH Bilduk bost ordezkari ditu, eta gainontzekoek hiru.

EAEn Espainiako ordezkari Carlos Urquijok 2011an salaketak jartzeari ekin zion, Espainiako bandera gabeko euskal udaletxeen aurka. Ondorioa: dozenaka herrik jarri dute -modu batean edo bestean- Espainiako ikurra udaletxean, esaterako, Mutrikuk, Tolosak eta Eskoriatzak. Mendebaldeko hiriburuetan eta foru aldundietan ere –Gipuzkoakoan barne– Espainiako bandera eskegi dute.

Patxi Lopezen agintaldian ere (2009-2012) Eusko Jaurlaritzako eraikinak Espainiakoez josi zituzten. Gaur egun ere, Lehendakaritza, Legebiltzarra, Lakuako egoitza eta Gernikako juntetxeak bandera zutik daukate eraikinaren atarian.

Nork jarraituko du Izaskun Uriagereka Mungiako alkatearen eredua?

7 pentsamendu “Mungiako alkateak (EAJ) dimititu egin du, Espainiako bandera ez jartzeko”-ri buruz

  • Ekialdean ere 2015-02-10 18:39

    Espainiar estatuak okupaturiko euskal herrialde guztietan daude ezarrita piperpotoak eta ez mendebaldean bakarrik.Nafarroa Garaian ez du Urquijok muturrik sartu,baina inposaketa berbera dago.
    Halako eraikinetan bandera arrotza ezarrita egotearen arroziak bi dira: batetik estatuaren inposaketa eta bertzetik inposaketa horren onarketa edo sumisioa. Estatu inperialista batek asimilazio helburuz bere ikurrak inposatzea logikoa da.Ez dena hain “logikoa” da bere burua abertzaletzat edo zanpaketa inperialistaren kontrakotzat duen inork hori errazki onartzea eta gutxiestea aitzakiekin.Are gutxiago “desobedientzia zibila” edo “konfrontazio demokratikoa” bezalako hitzak hitzetik hortzera erabiliz.
    Beraz, erabakia interesgarria da beharrezko eztabaida bat mahaiganeratzeko eragina izan dezakelako.Baina ereduaz ariki,eredu hobea litzateke dimititu beharrean inposaketari uko egin eta estatuak inhabilitatu beharra izatea.

  • Inoiz ez nuke esango EAJko alkate batek horrelako irteera bat hartuko zuenik. Egun txalogarria da bere ideien kontra ez egiteko, eta ordezkatzen dituen bozken kontra ez egiteko, dimitzen duen pertsona baten jarrera.
    Orain dela urte gutxi batzuk, EAJ banderen kontuarengatik ain beste kritikatzen zuten alderdia eta pertsonak entzun nahiko nituzke orain, baina hauek antza, mutu gelditu dira. Euskal Herriko hainbat eta hainbat herrietako alkateei, ez al die lotsarik ematen euren herrietan bandera española jartzeak? Herri honetan hitzak haizeak eramaten dituela dirudi…

  • Nire miresmen guztia EHBilduko kakatiek guztiek elkarrekin izan dezaketen adorea baino gehiago erakutsi duen PNVko alkate honi. Kolaborazionisten artean oraindik gelditzen dira duintasunezko euskaldun zintzo batzuk.

    • Peru Dulantz 2015-02-11 12:55

      Bildukoak kakatiak, PNVkoak adoretsuak… PNVko zenbat kide daude espetxean haien jarduera politikoagatik?

  • Zur eta lur 2015-02-11 09:47

    Aukera paregabea euskal abertzaletasun osoak erantzun bateratu bat emateko alkatesa honek zabaldu duen bidea txalotu eta indartzeko.
    Egibarek esan berri du irratian ” Alkatesa batek dimititu dut eta EAJk arazoa izaten du. Ehun alkate-alkatesak hori egiten badu Urkijok du arazoa”.
    Nik nahiago dut Espainiako “interbentzioa” dimisioa baino.
    Ni ere harritu nau hau EAJko alkatesa batek egiteak.
    Ez dut honetaz ezer topatu gaurko GARA digitalean.
    Mungian ( eta gero beste leku askotan ) aukera paragabea dago siglarik gabeko herri erantzun alai eta sendoa emateko.

    Erantzutea GURE ESKU DAGO ?

  • Alkateak lagun bizardunari bandera itzultzeko eskatzen dion une hori.
    http://t.co/Qjo2sxQT7N

  • Benetan POTROKOLARIOA, Bilduko alkateen jarrera izan da: piperpotoa jarri (hainbeste urtetan kritikatu duten jarrera) eta karguari eutsi.