Onda Vasca, EAJ esnatzen hasi da
Botereak lokartuta egon da EAJ urte luze hauetan. EiTB-ren kontrola zuelarik, hedabide abertzale pribatuen esparruari muzin egin, eta bere betikotasunean sinistu dute jeltzaleek. Baina betikotasun hori faltsua zen, PSEk eta PPk lortu dute jaurlaritza eta euskal hedabide publikoen kontrola. Zer gelditu zaie bada Urkullu eta konpainiari? DEIA eta ‘Noticias’ taldea.
Orain hasi dira esparru pribatuan lanean, nazionalista espainolen hedabideen konpetentzia izan nahian. Onda Vasca irratiaren eta Xabier Lapitzen publizitate asko egiten ari dira han eta hemen, baina oraindik ez dute lortu kalitatez Radio Euskadiren hainako produktu bat eskaintzera iristea. Bestalde, prentsan, ‘El Correo’, ‘Diario Vasco’ eta ‘Diario de Navarra’ egunkariek duten hegemonia apurtzeko, Diario de Noticias darabilte. ‘Deia’ Bizkaian, ‘Noticias de Gipuzkoa’ Gipuzkoan, ‘Noticias de Álava’ Araban eta ‘Noticias de Navarra’ Nafarroan.Baina ez al da jada nahiko berandu? Badirudi baietz.
EAJren historiako akats handiena; bere garaian, aukera zegoenean, ‘Diario Vasco’ eta ‘El Correo’ ez erostea izan zen. Orain, boteretik at, hedabide abertzale pribatuen sare bat sortu nahi dute, urteetan egin ez duten lana egiten ari dira. Denborak esango du ea funtzionatzen duen hala ez.
Beranduegi? beno inoiz baino hobeto zerbait da…Baina bai, ba zen garaia!
EAJk DV eta Correo erosteko aukera? Horretaz badago informaziorik inon? Kontatu dezakezu zuk? Orain arte ez dut halakorik sekula santan entzun!
ECDren arabera , Noticias taldearen babesa eta dirua jasotzeko esperantza zuen Herri Irratiak, baina EAJk Onda Vascaren aldeko apustua egin izanak bidegurutzean utzi du lehen gurutzebidean zegoen irratia…