Zumetatarren serigrafia, Udarregi ikastolaren alde

Jose Luis eta Usoa Zumeta artista usurbildarrek Udarregi ikastolak datorren urtean GATTUNK lelopean antolatuko duen KILOMETROAK jaiaren aldeko ekarpena egin dute. Horretarako, 150 serigrafia original egin dituzte, eta 150 eurotan salduko da bakoitza. Diru hori Udarregi ikastolarentzako izango da, eraikin berriaren mailegua ordaintzen eta frontoia estaltze laguntzeko balioko dute. Ikusi bideoa.

UdarregiSerigrafia bera azaroaren 29an osatu zuten Zumetatarrek Udarregi ikastolako ikasleen laguntzaz. Kilometroen leloa eta irudia aurkezteko ikuskizuna egin genuen, eta ekitaldi horretan bertan margotu zuten ondoren serigrafia bihurtu den 2×7,5 metroko koadroa.

Serigrafiak eskuratzeko hainbat modu daude.  Udarregi ikastolako idazkaritzan lortu daiteke, eta erreserbak telefonoz (943 36 12 16), emailez eta GATTUNK dendan egin daitezke.

 

Zumetatarrek lan egin bitartean, argazkilari eta bideogileak lanean jarri ditugu. Irudi ederrak, zinez.

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)