Romy Schneyderren irudi galduak
Romy Schneyderren irudi galduak –
Serge Bromberg eta Ruxandra Medrea-k aurkitu eta konpondu dituzte irudiok eta Irailak 14an aurkeztuko dute dokumental bat irudi berauek tarteko dituena: “L’Enfer de Henri-Georges Clouzot”.
Bideoan ageri direnak, frogak baizik ez dira, baina, kasualitatez, guk gaur bertan ikusi ahal izan dugu dokumentala osorik Biarritzeko “Le Rendez-Vous” telebista ekoizpenen merkatuan. Eta ez hori bakarrik, argazki bat atera diogu monitoreari, tren lokomotora batek Romy Scheider ederra harrapatu behar duela dirudien unean.
Ederra, ez da? Zoragarri ageri da, zinez, Schneider.
Henri-Georges Clouzot-i garaiko elkarrizketan entzun diogunez, bere amesgaiztoak agertu nahi zituen, forma berritzailean, film honetan. Munduko diru guztia lortua zuen lehenago egindako film arrakastatsuen karietara. Baina porrot. Eta gero hil. Eta gu filma gabe.
Egia da berritzailea zela egitasmoa (hitzak filmaren motore balira bezala erabiltzea, kamerarekin egindako efektu espezialak…), eta egia da, halaber, zeloak direla filmaren gai nagusi.
Diogun bezala, lastima da amaitu ez izana. Gainera, Costa Gavras zuen zuzendari laguntzaile, besteak beste.
Zoragarria benetan