Romy Schneyderren irudi galduak

Romy Schneyderren irudi galduak –

Serge Bromberg eta Ruxandra Medrea-k aurkitu eta konpondu dituzte irudiok eta Irailak 14an aurkeztuko dute dokumental bat irudi berauek tarteko dituena: “L’Enfer de Henri-Georges Clouzot”.

Bideoan ageri direnak, frogak baizik ez dira, baina, kasualitatez, guk gaur bertan ikusi ahal izan dugu dokumentala osorik Biarritzeko “Le Rendez-Vous” telebista ekoizpenen merkatuan. Eta ez hori bakarrik, argazki bat atera diogu  monitoreari, tren lokomotora batek Romy Scheider ederra harrapatu behar duela dirudien unean.

Romy Schneyderren irudi galduak
“L’Enfer de Henri-Georges Clouzot” dokumentaletik

Ederra, ez da? Zoragarri ageri da, zinez, Schneider.

Henri-Georges Clouzot-i garaiko elkarrizketan entzun diogunez, bere amesgaiztoak agertu nahi zituen, forma berritzailean, film honetan. Munduko diru guztia lortua zuen lehenago egindako film arrakastatsuen karietara. Baina porrot. Eta gero hil. Eta gu filma gabe.

Egia da berritzailea zela egitasmoa (hitzak filmaren motore balira bezala erabiltzea, kamerarekin egindako efektu espezialak…), eta egia da, halaber, zeloak direla filmaren gai nagusi.

Diogun bezala, lastima da amaitu ez izana. Gainera, Costa Gavras zuen zuzendari laguntzaile, besteak beste.

Romy Schneyderren irudi galduak

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Romy Schneyderren irudi galduak”-ri buruz