Nork ez du inor inoiz engainatu?

Nork ez du inor inoiz engainatu?

Orain dela egun gutxi nire amarekin izan nuen eztabaida dakarkit gaurkoan. Berak ‘egia’ eta ‘zintzoa izatea’ berbera dela zioen, nik aldiz ezetz.

Zer da egia? nire iritziz egia, esan duzuna ekintzekin bat datorrenean espresatzen duzun hitza da. Horrek ez du esan nahi erantzunean zintzoa izan zarenik.

Hobeto esplikatzen saiatuko naiz adibide baten bidez, etxera iritsi eta aitak lanak egiteko esaten dizunean, zuk baietz erantzuten diozu. Baina “lanak” hitza ez da zehazten. Etxeko lanak izan daitezke “lanak” baina unibertsitateko ” lanak” ere bai. Badakit aitak unibertsitateko lanengatik galdetu didala, baina zehaztu ez didanez,nik etxeko lanak egin ditut eta baietza esan diot. Emaitza? Egia esan, esan dut baina ez naiz nire erantzunean zintzoa izan, izan ere, badakidalako aitak ” lanak” esan duenean unibertsitateari buruz ari zela.

Badakit, konplikatu xamarra naiz askotan, eta buruari buelta asko (gehiegi) ematen dizkiot sarri. Baina holakoxe gauza ederrak ditu hizkuntzak, nork daki? agian amak unibertsitateko lanak egiten nituen ikustea zuen helburu elkarrizketa atera zuenean. Azkenean, nork ez du inor inoiz engainatu?

Nork ez du inor inoiz engainatu?

Esan ez dizudana

4 pentsamendu “Nork ez du inor inoiz engainatu?”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2014-11-28 18:51

    Penagarria da, unibertsitatera doan mutil kozkor bati aitak oraindik etxeko lanez galdetzea, eta semea DBHn balego bezala izkin egiten saiatzea….

    • Kaixo 🙂

      Adibide gisa erabili dut besterik ez. Aitzakia da, egia eta zintzotasunari buruz idazteko. Hala ere, mila esker iruzkinagatik.

      Leire.

  • Ez nator bat, izan ere, ipini duzun adibidean ez diozu egia esaten zeure aitari (“lanak” hitzaren malgutasuna aprobetxatuz, bestelako lanak egitera zoazela esatean) edo egia esaten badiozu gaizkiulertu bat dago (“lanak” hitzaren malgutasuna dela-eta, unibertsitatekoak eta etxekoak konfunditzean).

    Beste puntu bat: egiak ez du zertan ekintzekin bat egin eta “egi” mota bi ezberdinduko nituzke: egi objetiboak (2+2=4) eta egi subjetiboak (“zenbat buru, hainbat aburu”). Bigarren multzo honetan egiak ez du zertan ekintzekin bat egin, izan ere, nork bere egia sinistean okertuta egon liteke. Erdiaroan jenteak sinisten zuen kometek zoritxarra ekartzen zutela eta esan gabe doa erratuta zeudela.

    Ondo ibili!

  • Kaixo Jon!

    Izendatzen duzun bigarren multzoaz ari nintzen pentsatzen nire testuan. Agian ez naiz ongi espresa.

    Mila esker berriro