Syriza: gau bakarreko lilura?
Gure bizitzan lehenengoz, Greziako hauteskundeen emaitzei begira izan ginen adi adi pasa den igandean. Orain arte apenas entzuna genituen alderdien aurreikuspenak ikasi genituen buruz, eta erreferentzia gisa, Espainia edo Frantziako alderdiekin alderatu. Europa eta mundu osoko ordezkari politiko zein kazetariek jo zuten mediterraneo aldera, eta nola ez, baita euskaldunek ere. Asko izan dira Syriza alderdi ezkertiarrari babesa adierazi nahi izan diotenak, (EH Bildu, Podemos, IU) eta lehia ere eragin du horrek, nork aterako argazki txukunagoa, nor agertuko (eta nor ez) hedabideetan haiei buruz hitz egiten…
Hasierako lilura hori are gehiago puztu zuten igande gauean jakin genituen emaitzek: honezgero jakingo duzunez, gehiengo absolututik hurbil geratu zen Alexis Tsipras-en Syriza, guztira 149 diputatu eskuratuta. Sare sozialak bete ziren zorion mezu, ospakizun eta laudorioz. Baina igande eta asteleheneko lilurak ez du askorik iraun. Garaipen handia izan baitzen bai, baina beste alderdi batzuekin hitz egitera behartzen duena. Eta asteak aurrera egiterako, horren zoriontsu ziruditen aurpegiak hasi dira apurka iluntzen.
Lehenengo erabaki zalantzagarriak
Hauteskundeen behin-betiko emaitzak ezagutzerako zabaldua zuten mezua: Greziar Independienteak izeneko alderdi kontserbadore nazionalistarekin bat eginda, Syrizak Gobernua osatuko zuen. Lehenengo pitzadurak sortu ditu horrek ordea, elizaren gertukoak, etorkinekin gogorrak eta homofoboak baitira.
Baina tira, beste alternatibarik ezean eta Gobernua osatzeko balio badu, barkatzeko prest ziruditen gehienak. Bestelakoak izan dira erreakzioak Gobernu hori osatuko duten ministroen izen-abizenak publiko egin direnean: ez dago horien artean emakume bar bat ere. Emakumeen ahotsa kontuan hartu gabe nola eraman daiteke herrialde bat berdintasun, demokrazia eta justiziara? Hori izan da han eta hemen zabaldu den galdera erretorikoa. Syriza belarriekin txalotzen zutenak ere hasi dira horrekin batera beste alde batera begiratzen. Gainera, Pikara Magazineko erreportaje honi erreparatuta, ez dirudi Tsipras-en alderdia feminismoaren aldarrikapenetatik gertu kokatzen denik.
Grezia argitu
Erabaki zalantzagarri -edo barkaezin- horiez gain, jada hartu ditu Greziako Gobernuak beste batzuk ere. Besteak beste, gutxieneko soldata 586 eurotik 751ra igoko duela iragarri du, espainiar estatukoaren gainetik kokatuz. Horrez gain, 2100 funtzionario birkontratatuko ditu, eta bertan behera utziko du langile publikoak kontrolatzeko Samarasek martxan jarritako metodoa.
Hau hasi besterik ez da egin, eta hartuko dituen erabakiak lupaz jarraituko ditugu oraindik. Bistan da ordea, Greziako Syriza ez dela bere horretan EH Bildu, Podemos ez IUren ispilu, edo ez lukeela izan behar behintzat. Ikusteko dago Europa berri bat martxan jartzeko moduko Grezia berri bat eratuko duten, eta batez ere, ezer traizionatu gabe egiten gai diren.
Gaiari buruzko gehiago:
Grezia larrialdi nazional baten aurrean aurkitzen da. Testuinguru honetan Tsiprasek nahiago izan du parekidetasun irizpideak albo batera utzi, eta jenderik baliotsuena eta konfidantzazkoena aukeratu ministro gisa. Baldintza horiek betetzen dituen emakumerik ez badago hor konpon. Eta horrek erakusten duena da Tsiprasek buruz jokatzen duela, eta argi duela zeintzuk diren Greziaren lehentasun nagusiak: zorraren arazoa konpondu, subiranotasun nazinoala berreskuratu eta krisi soziala gainditu.
Noski, feminismoak, herriak beren abandono, ahaztura eta desagerpenera eramatea ohitua, nahiago du Syrizak gobernurik ez osatzea, eta eskuin muturrak agintzea talde minoritarioekin negoziatu ordez. Euskal Herrian ere hortan gaude.
Berdin du herri oso baten gosea (Grezia) edo suntsipena (Euskal Herria). Kasua ministroek potota edo pitito duten. Tori karamelua motel!
Ez naiz nisyrizazalea, biana ez dut uste hain gaizki egin duenik eginikoa.
Emakume bate ere ez egote Gobernuan,bai, hori bada akats handia (eta ez, ez gaude kuotezz hitz egiten, baizik eta ngizartearen erdiak postu bat ere ez izatea, hori akats handia bada). Hala ere, kontuan hartu behar da Grezian emakumeek ez dutela politikan parte hartze handirik, eta duten apurra bereziki ezkerreko alderdietan dutela: Syrizan eta KKEn (azken hauen orain bi urte arteko idazkari nagusia emakumea zen).
Greziar Independentistekin paktua egitea nik ez dut gaizki ikusten. BI alderdiek programa ekonmiko bera dute: ustelen enpresak nazionaltzea, pribatizazio gehiago ekitea, EBrekiko zorra birnegotziatzea… Noski, ezkerretik hobe zen Syriza-KKE ituna, baina KKEk ez zuen nahi, EBtik segituan atera nahi duelako (eta beste arrazoi batzuengatik ere bai).
Beraz, besteak, ND eta PASOK “sistemaren alderdiak” edota “egoera txarraren erantzuleak” izanagatik eta Egunsenti Urrekara bistako arrazoeingandik deskartatuta; bi aukera zeuden To Patami zentristak edo hauek, ANEL-Greziar Independnetistak. Lehenak europarzaleagoak ira, bigarrenak nazionalista greziarrak. Lehenek EBn barruan egon nahi dute kosta ala kosta, bigarrenek beste leehntasun batzuk dituzte. Beraz, Syrizak bigarren hauekin ituna egitea erabaki du (portzierto, europar oligarkiak Syriza-To Potami ituna nahiago zuen Syriza-ANEL baino, beraz hain tarra ezin daiteke izan).
Bestalde, obernu ekintzaz hitzeginez (honetarako bozkatzen baitu jendeak, behin eta berriz esan baitugu pertsonak baino ideiak direla garrantzitsuagoa), goazen neurriak ikustera, Syrizak aste bakarrean hartu dituen neurriak.
-Gutxieneko soldata 500 eta piko eurotatikm 751 eurotara igotzea.
-300.000 familiari etenda zuten argindar hornikuntza itzultzea
-Elektriken pribatizazioa geldiaraztea
-Telebista Publikoa berriz zabaltzea
-Sektore publikoko kanporatzeak ettea eta batzuk itzularaztea (tartea, Gobernu eraikineko garbitzaileak)
-Errusiaren kontrako guda ekonomiko erdian lehena enbaxadore errusiarra hartzea (subiranotasun politikoa)
-Osasun berrordainketa bertan behera uztea.
-Pireoko portuaren pibatizazioa geldiaraztea.
Ez dago gaizki ez?
“pribatizazio gehiago ekitea” jarri dudan tokian “pribatizazio gehiago ekiditea” esan nahi nuen.
Barkatu