Javi Lara euskalfoboa, Eibarren fitxaketa berria

Javi Lara euskalfoboa, Eibarren fitxaketa berria

Javi Lara euskalfoboa, Eibarren fitxaketa berria

Atzo bertan iragarri zuten: Javi Lara kordobarra izango da Eibarren lehenengo fitxaketa Lehen Mailan jokatzeko. Joxe Rojas-ek aurkitu duen bideo honetan ikus daitekeenez, aurretik ere izan zen Euskal Herrian, Real Union taldean hain zuzen. Intereconomian esan zituenak ikusita, ez dirudi Euskal Herria gehiegi maite duenik ordea. “Pare bat egunez ondo jatera bakarrik itzuliko nintzateke Euskal Herrira”. Tira, ondo jatera, eta lehenengoz Lehen Mailan jokatzera ere bai.

Zer moduz hartuko dute zale eibartarrek?

Javi Lara euskalfoboa, Eibarren fitxaketa berria

12 pentsamendu “Javi Lara euskalfoboa, Eibarren fitxaketa berria”-ri buruz

  • ‘Euskalfobo’ hitza eta beste batzuk:
    Sexuarengatik diskriminatzen duenari ‘matxista’ esan ohi zaio (gizonak diskriminatzen dituenari ‘hembrista’); emakumeak gorroto dituenari ‘misogino’ eta gizonak gorroto dituenari ‘androgino’. Homosexualak gorroto dituenari ‘homofobo’. Arrazagatik baztertzen duenari ‘arrazista’, eta bestelako arrazak gorroto dituenari ‘xenofobo’. Hitz hauek guztiak ondo definituta daude, eta zuzentasun politikotik jarrera onartezinak dira. Gizartean jarrera nagusiak diren arren, diskurtso mailan publikoki defendatzeko zailak dira.
    Ez ote genuke behar horrelako hitz bat hizkuntzagatik baztertzen duenarentzat? Eta bestelako hizkuntzak gorroto dituenarentzat? Euskalfobo, antieuskaldun… pentsatu izan ditut, baina hitz ‘unibertsalago’ bat gizarteratu beharko genukeelakoan nago. Munduko edozein lekutan edozein hizkuntza baztertzen eta gorrotatzen duenarentzat; ongi definitua eta ongi seinalatua. Horrelako jarrerak dituena seinalatzeko, lotsarazteko eta diskurtso mailan neutralizatzeko.

  • Txantxa sexistak eta guzti!

  • Peru Dulantz 2014-06-25 10:51

    Ez dakit nolako jokalaria izango den, baina pertsona bezala ez dut uste ezer onik eramango duenik edozein aldagelatara.

  • Baina-baina, zeini okurritu zaio pertsonaje hau fitxatzea? Eibarreko zuzendaritza zoratuta dago ala? Hemen ez dugu Javi Lararik behar, gera dadila Andaluzian!

  • Mikel Abasolo 2014-06-25 15:03

    Eibarren aldekoa nintzen baina hau ikusita, berkokatu beharko dut nire burua. Euskal Herrian ez dugu horrelako pertsonajerik behar. Eibarren zaleok zerbait egin beharko genuke fitxaje hau bertan behera geldi dadin.

  • eider berazadi 2014-06-25 16:26

    aurki dek inozoa ikurriñakin gola ospatzen ipuruan.
    earki espabilatuko ie , eibarreko aldagelan.

  • Amonamantangorri 2014-06-26 12:48

    Euskalfoboa? Nik ez diot hitzik aditu euskararen eta euskal kulturaren kontra. EHko egonaldian ez zela gustura egon, hori besterik ez du esan. Adibidez, neroni, hemeretzi urterekin nire herri politetik Oslora bidaliko banindute bizitzera, agian ez nuke ongi pasatuko.
    .
    Gainera, zuek ez dakizue egiazko arrazoiak zein diren: Javi Lara “Nouvelle Vague” garaiko filmen zale porrokatua da, tarteka teatrora joatea gustatzen zaio eta Kordoba aldean “La Banda Pott” izeneko talde literario batean omen dabil. Eibarrera joan eta, aldageletan kotxeez, txorta jotzeaz eta parrandaz baizik mintzatzen ez diren primatez inguratua, inorekin interes komunik gabe, ikaragarri aspertu zen. Hemengo eguraldiak ere, ez baita Andaluzian bezalakoa, ez zion lagundu depresioa gainditzen.

  • Honek egin behar duen gauza bakarra futbolean ondo jokatzea da, beste guztia soberan dago. Pertosna honek Eibarren duen funtzioa ondo betetzen badu, nahikoa.

    Euskalfoboa? askotan bezala hemengo komentarioek euskal gizartea biktimizatzen ari dira.

    Galdetu al duzue Carlos Vela, Gica Craioveanu edo beste edozein jokalarik zer pentsatzen duen Euskal Herriaz?

    • Ez, Joxean, ez. Futbolean (ere) neoliberalismo merkea aplikatzearena ez da onargarria, nire irudiko. Nik ez ditut nahi, nire futbol taldean, mertzenario hutsak. Eibarreko jokalariek, hein batean, nire herria ordezkatzen dute hemen eta atzerrian eta, Eibarko jokalariei, gure taldean jokatu behar badute, errespetu edo identifikazio minimo bat eskatu behar zaie. Ondo jokatzetik eta horren truk sosak irabaztetik harago dagoen zerbaitez ari naiz, jakina, baina zuk, Joxan, badirudi ez duzula ulertzen.
      A! eta bai Carlos Velari bai Gicari marabillak entzun dizkiet Donostiaz eta Euskal Herriaz, oro har. Joan eta galdeiozu Velari zergatik gelditu behar den beste lau urte Donostian, segi, segi…! Javi Lara, gera dadila bere etxean!

  • Guztiz ados Belatzekin eta guztiz desados Joxeanekin. Vela, geratu hadi hire Espainia maitean.

  • NI EIDERREKIN BAT, nola ez. Earki berotuko diye hilabete bakarrian. Denboraldi amaieran baietz bertsotan entzun!

  • Inork txintik ez Athletic, Erreala, Osasuna, Alaves edota Osasunako jokalariek euren artean eta zelaian nola hitzegiten duten? Neska-mutillak, kanpora beira eon berrian etxia ondo atondu.