Hasier Arraiz eta 19 esaldi etsigarri

Hasier Arraiz eta 19 esaldi etsigarriEzkortasunean murgilduta dago Sortu. Etsipenaren amildegiaren ertzean. Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkide eta Sortuko koordinatzaile nagusiak Berria-ri eskaini elkarrizketan (egilea: @OihanaElduaien) egungo egoera politikoaren analisia egin du. Parrafoz parrafo, esaldiz esaldi, iraganeko usteak erdi ustel izan zirela aitortu du, eta, gainera, etorkizuneko bide malkartsua iragarri du. Gatazka konpontzeko prozesuak ez du ez biderik ez orririk. Halere, “badago itxaropenerako tarterik”, dio, eta elkarrizketa etsipenean ez erortzeko deiarekin amaitzen du.

Jarraian Arraizek orain arte gertatutakoari buruz duen analisia ezkortasunez busti dituen 19 esaldiak. Berriako elkarrizketa osorik.

  • “Ez gara oso baikorrak” [estatus berriari buruzko batzordeari buruz]
  • “ematen du duela bi urte baino gehiagoko egoeran gaudela” [eusko legebiltzarrean]
  • “Ez dirudi baikor izateko arrazoi askorik dagoenik” [bake batzordeaz]
  • “Egoera politikoa kaskartu egin da” [gatazka konpontzeko prozesuaz]
  • “Espainiako Estatuak argi eta garbi erabakita dauka ez duela pausorik emango, ez orain eta ez gero”
  • “oso gauza larriak ikusi ditugu: Herrira-ren kontrako operazioa, espetxe politika are gehiago gaiztotzea…”
  • “ez dugu inolako laguntzarik edo erraztasunik izan” [bakea eta normalizazioa eraikitzeko]
  • “Sortu behar ez ziren espektatibak sortu genituen” [desarmatzeaz eta presoen urratsez]
  • “zailtasunak izan ditugu gauza horiek nahi genuen abiaduran gerta zitezen” [desarmatzeaz eta presoen urratsez]
  • “giro politikoa argitu beharrean ilundu egin da”
  • “Parte hartze eta inplikazio handiagoa espero genuen EAJren aldetik”
  • “Duela bi urte hurbilago zegoen gaur egun dagoena baino” [PSE]
  • “Aurrera egin beharrean atzera egiten ari da zentzu askotan” [PSE]
  • “dena zangotrabatzen da eta korapilatzen da”
  • “Estatutik ezin daiteke ezer espero, beraiek nahiago baitute gatazka politikoa iraunkortzea”
  • “hori izan da frustrazioa sortu digun faktore nagusietako bat” [presoen egoeraz]
  • “Euskal Herrian kalean gertatzen dena kezkagarria da” [mobilizazioen jende apurraz]
  • “Ez gara kapazak izaten ari erantzun bateratua emateko”
  • “Norberak bereari begiratzen dio, eta horrek uxatu egiten du borrokaren beraren balioa”

Hasier Arraizi errealitate baten analisi ahalik eta objektiboena egiteko asmoa igartzen zaio elkarrizketan. Ez zaio arrazoirik falta. Ez da debaldeko ezkortasuna. Errealitate ankerra baizik. Baina, egia esateaz gain, buruzagi politiko bati irtenbideak sortzea eskatzen zaio. Horrelakorik kalean ez badago, jai dauka Sortuk.

Sortutik haratago doan gizartearen zati handi batek ere tristuraz ikusten du ETAk 2011ko urriaren 2oan ekintza armatua utzi zuela iragarri zuenetik hona gertatu ez dena. Espero zenaren eta dagoenaren arteko zuloa sakonegia da. Ezkortasuna ez ezik, axolagabekeria ere ur toxikoa bezain azkar zabaldu da gizartean. Gatazkaren konponbidean azken bi urteetako bilakaera penagarriaren egiaztapena ezin da etorkizunerantz islatu. Itxaropena eskuetatik erortzen den area bezalako baita, berreskuraezina.

65 pentsamendu “Hasier Arraiz eta 19 esaldi etsigarri”-ri buruz

  • Aitor Renteria 2013-12-10 18:27

    Iritzi orok du irakurketa subjektiboaren zama. “Baikor, ezkor” bezalako elementuak aipatzen direlarik, subjektibotasunean murgiltzen gara erabat. Usu elementu objektiboak ere ulertzeko zailtasunez. Artikuluan, ados ala ez, elementu deigarri bat dago: ETAren amaieratik hona…. Errealitatetik gutxi du baieztapen horrek. Suposatzen dut ETAk armaz uzten zituela iragarri zuen unea aipatzen dela artikuluan. Nabardura bat baino zerbait gehiago badago, bi elementuen artean.

  • Joseba Uria 2013-12-10 18:31

    Aupa Aitor. Esandako ñabardura hori zuzenduko dut. Iritzi subjektiboarena… noski. Hau iritzi artikulu bat da. Baieztapenak etsigarriak dira Sorturen jarraitzaile batentzat ala ez?

  • Estatalista bat 2013-12-10 20:51

    Sortu, edo ezkertiar kolaborazionistak. Utikan!
    Gora Euskal Estatua!

  • Esaldi horiekin ez dela konturatzen zein den gure egoera garbi geratzen da. Noski, estatu zapaltzaileek, gureak ez direnak, ez dute guri emango ez ta tresna bat guk askastasuna erreskuratzeko eta garbi ta argi dago pausoak eta urratsak emango dituztela, bai, baina guri erasotzeko, zapaltzeko gero eta gehiago, gure desagerpena helburua bezala dutelako. Desagerpen hori programatua dago estatu okupatzaileen gerlako aparatoetan, haien natura eta futzionamenduarengatik barneratua dutelako.
    Esaldi horiek bota dituenari, mesede bat eskatuko nioke, niretzat eta nire herriarentzat, berak eta inguruan daudenak beste arlo batera jo beharko lukete. Politikarako ez dute mailarik eta herri honek behar duena da goi mailako klase politiko bat erresistentzia antolatzeko eta estrategikoki prozezua aurrera eramatea lehen helbururaino: gure Estatu propioa erreskuratzea.

  • “Euskal Herrian kalean gertatzen dena kezkagarria da” [mobilizazioen jende apurraz],
    “Ez gara kapazak izaten ari erantzun bateratua emateko”.
    Usu gertatu ohi da, norbere taldetxokoak ez, beste guztiak seinalatzen, egurtzen, iraintzen, edota baztertzen ditugularik, horien laguntza eta babesa behar ditugunean, bizkarra ematen digutela.
    Batzuei harrigarria gertatzen zaiela dirudi, harrigarria bada ere.

  • Batasunaren zutabea estrategia mankomuna edukitzea da. Politikan, estrategiarik gabe ez dago batasunik. Gaur arte baita ezker abertzalea autodenominatzen direnek baita pnv-ek estrategiarik gabe ibili dira eta horrela jarraitzen dute. Estrategia gure helburua lortzeko ari naiz. Eta etsaiaren aurka ez baduzu estrategiarik etsaiaren estrategia egitea behartuta zaude. Baina noski, gaur egun haiek eta besteek etsaiarik ez daudenik esaten digute, orain “adversario” poltitikoak soilik daude, denak gara bat, sensibilitate asko daudela, eskubide guztiak guztientzat, zapaltzaileei eta zapalduentzat, okupanteak eta okupatuak maila berberan. Honen herriaren parte haundienak beste modu batean ulertzen eta irakurtzen du gure egoera politikoa. Beraren esker ez dago oraindik han dena galduta. Noren esker bestela?

  • Niri benetan asaldatzen nauena Arraizen autokritika falta galanta da. Jendea ez bada mobilizatzen, gauzak ez badira mugitzen, beste alderdiek pausorik ematen ez badute, hori dena ez da ari gertatzen besteak kaxkarrak direako eta ezker abertzalearen espektatibak ez dituztelako betetzen. Gogoratu bedi 2006-7an ezker abertzaleak aukera garbia eduki zuela estatus politiko berria lortzeko eta presoak kalera ateratzeko. Orduan Arnaldok eta Rufik erabaki zuten ez zirela ados Loiolan lortutakoarekin eta gero gerokoak… aukera galdua, PP boterean, krisialdi latza… Jendeak ez du erantzuten jadanik apostu gehiegi planteatu dituelako ezker abertzaleak eta apostu horiek musutruk gertatu dira behin eta berriro. Noizko benetako autokritika?

    • Autokritika falta ala auto penitentzia falta? Ezker abertzaleak autokritika egin du eta etorkizunean egiten jarraitu beharko du, beste askok bezala, beste asko oraindik hasi ez badira ere. Baina oraindik autokritika txikienik ere egin ez duenak etengabe eta mantra balitzan besteri autokiritika eskatzea ez da oso zilegi, batez ere eskaera horien atzean norberaren interes elektoralak egonda, kriminalizazioarekin jarraitzeko asmo garbia egonda. Eskaerok hutsik daude, ez daukate mamirik, leleoa besterik ez dira: autokritika eta autokritika, egin den edo egiten ari den ikusi nahi gabe, hain zuzen interesa salaketa bera baita, ez eskaera. Orokorrean diot, ez zuri dagokizunez, ez baitakit nor zaren.
      *
      Baina Loiolakoa jarri duzu adibide, eta esango nuke Loiolan gertatutakoen haritik ezker abertzaleak egundoko autokritika egin zuela, hain handia, ETA jarduera armatua uztera ere behartu baitzuen.
      *
      “Gogoratu bedi 2006-7an ezker abertzaleak aukera garbia eduki zuela estatus politiko berria lortzeko eta presoak kalera ateratzeko”, diozu. Ez nago batere ados. Ez da komeni gertatu ez zena saltzea. Loiolan hiru alderdik parte hartu zuten: EAJk, PSEk eta ezker abertzaleak. Aurrerapena, benetakoa, PSE oinarrizko aldarrikapen batzuekin lerratzea izan zen: lurraldetasuna eta erabakitzeko eskubidea, batez ere, baina “baina” askoz beterik. Ez zen kontu makala, ordea. Baina ezin da ahaztu akordio hori sinatzekotan, PSEk sinatuko zuela, ez PSOEk eta are gutxiago Estatuak. PSNren parte hartzerik ere ez zen lortu, akordioan Nafarroaz hitz egin arren. PSEk hitza ematen zuen akordioaren alde egingo zuela PSOEren eta estatuaren aurre, hori besterik ez. Horixe zen Loiolako akordioa. Madrilen oniritsiaz sinatua, egia da, baina beti ere ezkutuko oniritzia, parte hartu gabe.
      *
      Behinola Arzallusek berak esan zuen PSEren hitzak jorgurtaren iraungitze epeak adina irauten zuela. Kasu honetan ezin dugu jakin, akordioa sinatu ez zelako. Baina badakigu PSEk nola eskertu zion EAJri morroi lana: hauteskunde antidemokratikoak egin eta Jaularitza kendu zion, bat-batean Ibarretxeren plana gogoan eta aitzakia.
      *
      Jakin badadakigu zer gertatu zen Katalunian adostutako estatutuarekin. Alfonso Guerraren hitzak gogoan, ezin burutu zer esango zuen Loiolako akordioa Madrilera eraman izan balute. Eta Zapatero jauna akordioa aurrera eramateko prest? Presoekin zer edo zer egiteko prest? Ez dakit non ikusten duzun “aukera garbia (…) estatus politiko berria lortzeko eta presoak kalera ateratzeko”.
      *
      Loiolako akordioa horrela sinatu izan balitz, Estatuaren konpromisorik gabe, alegia, paper bustia izango zen Espaniarentzat, baina gatibu-katea alderdi abertzaleentzat. Hamarkadetako prozesu itsuan sartuko ginen ezertxo ere ez lortzeko, gehienez ere estatutuaren berritzea abertzaleen aldarrikapen guztiak amortizaturik.
      *
      Loiolan ez zen inolako aukerarik galdu, prozesu hori aurrera eramaterik ez zegoelako, alderdi positiboak izan zituela ukatu gabe, noski. Eta ez ahaztu Loiolakoa azken saiakera izan zela bake prozesua salbatzeko, erabat blokaturik zegoelako, erabat ustelduta Loiolan eseri baino lehenago ere. ETAk eta ezker abertzaleak bukatutzat eman zuten eta hori primeran etorri zitzaien beste aldeei errudun bakarra salatzeko. Baina horrek, noski, ez ditu batere arintzen ETAren eta ezker abertzalearen ardurak afera hartan, inondik ere.

  • […] harritzekoa Hasier Arraiz-ek Berriako elkarrizketan esandakoak, zeinei punta zorrotza atera baitie ZuZeun: “Etsipenaren amildegiaren ertzean“, “Espero zenaren eta dagoenaren arteko zuloa […]

  • Lehenik eta behin, Gonzalo, ez jarri nik jarri ez ditudanak. Hori baldin bada ezker abertzaleak duen bidea arazoak debatitzeko, argi dago debateak ez duela merezi horrelako moduekin. Norberaren interes elektoralak, kriminalizazioaren asmoak aipatzen dituzu…. Gonzalo, mesedez, zeinekin ari zara horrelako pitokeriak esaten? Goazen puntuz puntu gauzak piskat argitzera.

    Ezker abertzaleak autokritika egin duela? Ez, ezker abertzaleak behin eta berriz dio autokritika egin duela, autokritika horren eredu nimiñoena ere planteatu gabe. Zu egiten ari zarena, hain xuxen.

    Loiolan lortu zirenak lortu ziren eta Arnaldo eta Rufik azken orduan beste eske batzurekin agertu ziren eta prozesuak porrot egin zuen. Eta gero ETAk bonbak jarri, ekuatorianoak hil, Ginebrakoa gertatu, berriz ere Batasunako politikoak eske berdinekin, mahaia puskatu eta berriz ere ibilbide politiko-militarrean sartu zen ezker abertzalea. Urte batzuk geroago, legalizazio ziztrin baten truke ETAri behinbetiko armen uztea eragin zuen arte. Noizko bai onartu Loiola okasio galdua izan zela eta galdua ezker abertzalearen harropuzkeriagatik?

    PSOEK ez zuela bere hitza beteko? Hor bazekien ezker abertzaleak urteetan sozialistekin elkarrizketan ibili eta gero. Urteetako elkarrizketa, zertarako? Armak uzteko legalizazio ziztrin baten truke?

    Eta bai, onar dezagun, Loiolan sinatutakoa paper bustia izango zela… Eta orain zer paper busti du ezker abertzaleak estatus berria lortzeko eta presoak kalera ateratzeko? Baina hori bai, Arraiz jauna kexuka agertuko da behin eta berriz jendeak jaramon egiten ez diolako, ezker abertzalearen aholkuak jarraitzen ez dituelako… Hori da bai euskal gizartearen eta gainontzeko alderdiekiko ezker abertzaleak duen joera paternalista goitikakoa… eta zer lortu du ezker abertzaleak? Ezer ere, hori da egia, edota alderantziz esan dezagun, ez dakit zenbait prozesu urratu, hildakoak, bere aldekoak gartzelan, eta abar, eta abar, eta abar.

    Loiolan ezker abertzaleak hordagoa bota zuen pentsatuz oraindik presio armatuak bazuela indar egiteko almenik. Baina, noski, estatukoak ez dira inozoak ez eta txintxoak eta horregatik ezker abertzalea ederki izorratuta dago, Arraizen adierazpenek hain ondo erakusten duten bezala.

    • Lehenik eta behin, Txanpi, hauxe jarri nizun idatzita nire esanekin okertu ez zintezen: “Orokorrean diot, ez zuri dagokizunez, ez baitakit nor zaren”. Honekin esan nahi nuen zuk aipatutakoez hitz egin nahi nuela, zure ahotan nireak jartzeko asmorik gabe. Propio jarri nuen horrela horretarako. Zergatik ez duzu irakurri? Zergatik ez duzu aintzat hartu erantzun baino lehen?
      *
      Barkatu, Txanpi, baina nik nire iruzkinean EAjri, PSEri eta ezker abertzalerari egin dizkien kritikak beraiei egin dizkiet, ez zuri. Minduta sentitu bazara, libre eta nahita norbaitekin lerratu zarelako da, bigarren eskuko interesa da zurea, ez nik zuri esan dizudalako.
      *
      Nik hemen bota ditudanak argudiatu ditudala esango nuke, nire ikuspuntutik, zu ados egon ez arren, ni zuzen ala oker ibili arren. Horregatik zure hitzak, “Lehenik eta behin, Gonzalo, ez jarri nik jarri ez ditudanak. Hori baldin bada ezker abertzaleak duen bidea arazoak debatitzeko, argi dago debateak ez duela merezi horrelako moduekin”, niri zuzenduta eta nire erantzunda, errespetu falta galanta dira zure aldetik, eta oso-oso urrun aldarrikatu nahu dutenetik.
      *
      Eta hau guztia arrazoi bakar batengatik egin duzu: nirekin ados ez zaudelako, nire arrazoi eta argudioekin bat ez zatozelako. Horregatik esan daiteke horrelakoa?: “Lehenik eta behin, Gonzalo, ez jarri nik jarri ez ditudanak. Hori baldin bada ezker abertzaleak duen bidea arazoak debatitzeko, argi dago debateak ez duela merezi horrelako moduekin”. Zer ez du merezi? Ez du merezi zurekin ados ez dagoenarekin debatitzea? Zurekin ados ez dagoelako ez du merezi? Bere argudioak ulertzen ez dituzulako? Entzun nahi zenuena entzun ez duzulako ez du merezi? Belarria gozatzen badizute baino ez du merezi eztabaidak?
      *
      Zure jarrera ikusita, erraza nuke esatea zure ezpalekoekin eztabaidatzea alferrikakoa dela esatea, edozein delarik zure ezpala eta egurra. Baina ez. Hemen zu eta biok gaudelako, eta hemen zerbait alferrikakoa bada, gure bion arteko eztabaida izango da, Txanpi, besterik ez. Ez zuk ez nik ez dugu inor ordezkatzen.
      *
      Zilegi da zure nortasuna Txanpi ezizenez ezkutatzea. Arrazoiak izango dituzu horretarako. Baina horrek ez dizu inolako eskubiderik ematen inoren ordezkaria izateko, eta are gutxiago mozorrorik gabe esango ez zenituzkeenak mozorropean inori esateko, kasu, niri.
      *
      Hortaz, nirekin Loiolaz eta abarrez eztabaidatu nahi baduzu, aldatu zure jarrera hori, eztabaidak merezi ahal izateko.

  • Ene Gonzalo, pena da, argudiorik ez dagoenean formako balizko arrazoiak planteatzea azkenean arazoaren funts funtsa ekiditeko. Nire jarrera berdina izango da, arrazoiak planteatzea. Zuk ospa egin nahi baduzu untxitxo temoso baten moduan, esatekorik ez duzulako, ondo dago, errespetatzen dut zure postura.

    Hor gelditzen da egi klaroa eta arrunta: ezker abertzaleak ez duela benetako autokritikarik egin, eta autokritika eza hori leporatzen denean, orduan PSOE, PNV eta halakoak aipatzen direla, zure aldetik behintzat. Baina Gonzalo, Hasier Arraiz ezker abertzalekoa da eta berak egindako adierazpenak ditut kontuan. Eta gainera hori da post honen gaia.

    Bestalde, nire ustez argi dago, Loiolakoa okasio galdua izan da, Rufik eta Arnaldok mahaia puskatu zuten beste eske haundiago bat jarriaz bertan. Zuk “paper bustia” dela diozunean PSOErekin itauntzen den guztia, ez duzu kontuan hartzen Arnaldo eta Jexus Egiguren urte pila pasa zituztela negoziaketa eta elkarrizketa lanetan eta horren ondorio izan zela 2006ko prozesua. Eta hiru partidoak Loiolan eseri baziren akordioa bat lortzeko izan zela. Eta akordio hori lortu zen. Lastima ezker abertzalea bere harropuzkeriagatik akordio hori puskatzea eta berriz ere bere abentura politiko-militarrean murgiltzea. Zenbat sufrimentu, zenbat ezbehar ebitatu zitezkeen ezker abertzaleak zinezko okasio horri heldu izan balio.

    Baina hori ez zen gertatu eta hor ditugu Hasier Arraizen negarrak eta zure orruak, Gonzalo, biak errealitate berdinaren ondoren tristea, ehunka preso gartzelan, ehunka hildako, ezker abertzaleak herri honi eman diona. Eta, zeren truke? Legalizazio trixte baten truke. Ai, Loiolakoa aprobetxatu izan balute ezker abertzalekoek! Baina ez zen aprobetxatu eta orain negarra eta hortza karraska.

    • Txanpi, eztabaida batean demagogia egiten denean, forma eta mamia gauza berbera dira, funtsean eztabaidatu nahi ez delako, harrabotsa eta zarata egin baizik. Zuk demagogia egin duzu hasieratik argudio eta azalpeniki gabeko baieztapenak eginez, gaia desbideratuz erantzunak saihesteko, berriro baieztapen hutsalak eginez… Txanpi, zuk ez duzu eztabaidatu nahi, zuk liskarra bilatzen duzu. Loiolan presoak kaleratzeko eta estatus politiko berria lortzeko aukera galdu zela esan duzu, inolako argudio edo azalpenik gabe esan ere. Nik puntuz puntu argudioen bidez erantzun dizut baieztapen hori ukatzeko. Zure aldetik taxuzko erantzunik ez oraindik. Beraz, ahaztu untxiak eta abarrak eta eman argudiorik, mesedez.
      *
      Loiolan ezertarako balio ez zuen papera sinatzeko aukera galdu zen, besterik ez. Edukietan sartu gabe, ez zen momentua eta ez zeuden eragile guztiak. Arazoak konpontzeko aukera lehenago galdu zen, askoz lehenago, Estatuak Otegik eta Egigurenek adostutakoa bete ez zuenean, prozesuari era guztietako trabak jarri zizkionean, batzuen ustez porrot egin zezan, beste batzuen ustez Gobernuaren koldarkeriagatik. Orduan, prozesua ustelduta zegoela, azken saiakera egin zen aurrera eramateko. Ordura arte mahai politikoak mahai teknikoari itxaron behar ziola esan zen, baina Estatuaren eta ETAren arteko negoziazioak geldi-geldi zeudenez, mahai politikoa aurreratzea erabaki zen. Beranduegi. Gaiaz gehiago jakin nahi baduzu, Imanol Muruaren “Loiolako hegiak” irakurtzea gomendatzen dizut.
      *
      Bien bitartean bi hausnarketa egin ditzakezu:
      Bata: Zein sinesgarritasun dauka PSEren konpromesuak Loiolan EAJrekin elkar hartu ondoren hurrengo hauteskundeetan bera traizionatu eta Ermuako espiritua berreskuratu zuenean? Aktore berak bete behar zuen Loiolan sinatzeko prest zegoena?
      Bestea: Gaur egun nor dago urrunago bere aldekitik eta alderdikideengandik, Otegi ala Egiguren? Zergatik?

  • Norberaren oroimena selektiboa dela diote; denborak aurrera joan ahala gertatutakoa ez dugu hain ongi gogoratzen, berrinterpretatzen eta nahi gabe aldatzen dugu.
    Zein punturaino Txanpik soilik gogoratzen du nahi duena edo manipulatzen ari den zaila da argitzea. Argi dagoena islatzen duen bertsioa EAJk eta PSOEk Ezker Abertzalearen aurka zabaltzen duten sinplifikazioa dela.
    Hona hemen datu gehigarri batzuk, Imanol Murua kazetariak idatzitako “Loiolako hegiak” liburuaz Garan egin zuten laburpenetik aterata: (http://gara.naiz.info/paperezkoa/20100311/187651/es/Loiola-tres-voces-una-autocritica-para-futuro)
    .
    “EGUIGUREN: «EMPEZÓ DE LA PEOR MANERA»
    “Nada más producirse el alto el fuego de ETA -sobre las bases acordadas con el Gobierno español- comenzaron a producirse ataques judiciales. Eguiguren señala ahora que «admitimos que la fase del alto el fuego empezó de la peor manera, con la detención de Otegi, la de aquellos empresarios…», aunque matiza que «ellos saben que se intentó que no se les detuviera». Arnaldo Otegi subraya que ello empezó a minar la confianza, en cuanto suponía una ruptura de los compromisos previos. Se hacía una pregunta: «Dicen que no pueden controlar a los jueces, ¿y van a respetar el derecho a decidir?».
    .
    “EL ORDEN DE LOS CARRILES”
    “Los interlocutores asumen que el enquistamiento de las negociaciones en el carril Gobierno-ETA obligó a que se acelerara el carril político. Queda claro que el PSE acudió sin convencimiento -introduciendo como interlocutor a Rodolfo Ares”
    .
    “FALTA DE COHESIÓN INTERNA EN LOS TRES”
    “Así, se revela que en las filas jeltzales Imaz se negó a introducir junto a Urkullu a un tercer negociador del sector de Egibar -Markel Olano- y que logró no tener que dar explicaciones al EBB hasta el final, porque sabía que no todo el partido secundaría su posición. Y en cuanto al PSE, mientras Eguiguren sintonizaba más o menos con la izquierda abertzale y entendía sus códigos, Ares telefoneaba constantemente a Madrid para recibir consignas. Otegi cree que quien estaba al otro lado de la línea era Alfredo Pérez Rubalcaba.”
    .
    “EL PSE VEÍA CESIONES; EL PNV, DESPRECIOS”
    “Para entonces, el PSE ya se declaraba muy incómodo. Otegi cree que uno de los grandes problemas fue que interpretaba cualquier nuevo consenso como una «cesión». Eguiguren lo asume al explicar que para ellos lo idóneo es el marco actual. Paradójicamente, la izquierda abertzale fue quien perseveró para que el PSN entrara en Loiola, sin lograrlo. Y en cuanto al PNV, Iñigo Urkullu admite que rechazaron el acuerdo propuesto porque «desatendía el proceso de institucionalización construido en estos 30 años, y eso no podíamos aceptarlo. Desde ese mundo siempre se ha despreciado al Parlamento Vasco, lo tienen por símbolo de partición. Por eso dijimos: `Ni como abertzales ni como demócratas podemos aceptarlo’. Eso lo dijo Josu Jon», concreta Urkullu.
    .
    “LA IMPROVISACIÓN DE ZAPATERO”
    “Arnaldo Otegi recuerda su estupor ante iniciativas de Madrid como el invento de la «doctrina Parot» -en vísperas del alto el fuego ya pactado- o los vaivenes de Zapatero respecto al caso de Iñaki de Juana -tras la petición fiscal de 96 años, el presidente terminó diciendo a los periodistas en un corrillo que De Juana estaba a favor del proceso-. «La conclusión que saqué era que improvisaba»,, dice Otegi. Eguiguren también admite errores. Cita la famosa declaración del 29 de diciembre de 2006, pocas horas antes del atentado de Barajas: «Yo sabía que esto estaba roto y que harían algún atentado (…) -recuerda Eguiguren-. Pero para la gente de Madrid el punto de partida era que eso se había acabado, y que lo que tocaba era jugar duro en la negociación. Por eso dijo Zapatero que el año que viene estaríamos mejor. Pensaban que lo de ETA era estrategia negociadora, para sacar más. Pero no era así».”

  • Nire oroimena selektiboa dela? Ez horixe. Hiru alderdiak akordio batetara iritsi ziren. Hori egia da. Oinarri batzuk onartu zituzten. Hori Arnaldo Otegi berak onartzen du Imanol Muruaren liburuan. Hauxe baitio:

    “Una vez analizado el
    texto, concretamos sus valoraciones positivas y negativas. Leímos el texto en un contexto general, en
    función de lo que estaba ocurriendo. Entonces la Izquierda Abertzale hizo la reflexión. El texto tenía
    cosas muy positivas: el reconocimiento nacional, el reconocimiento del euskara, un esfuerzo en torno al
    derecho a decidir aunque fuera inconcreto… Pero nosotros teníamos una duda con el texto, en función de
    la lectura que hacíamos del proceso:¿ con este texto podemos llegar a nuestros objetivos? Esto es: el
    último escenario no está asegurado sobre unos mínimos. Entonces, alrededor de eso, hicimos una
    apuesta: vamos a sacar de estas bases a sacar el último escenario, vamos a ver si todos estamos
    hablando de la misma cosa. Y entonces hicimos el planteamiento del Estatuto [para los cuatro
    herrialdes]: que el consejo vasco-navarro [Organo Institucional Común] haría una propuesta en un
    determinado plazo, para estructurar a los cuatro herrialdes de forma unificada por medio de la
    autonomía, y que eso se pondría solo en marcha si los navarros y los vascongados estaban a favor. Y de
    esta manera nosotros cerrábamos el planteamiento”

    Hau da, akordioaren testua aztertu eta gero, esker abertzaleak planteamentua aldatu nahi izan zuen eta lau herrialdeetako komunitate autónomo bat osatu, lehen esandakoaren kontra. Lehen esandakoa Egigurenek ondo aipatzen du:

    El esquema de Loyola era parecido al de la transición española: cambias el
    estatuto vasco, cambias el amejoramiento foral, referéndum en Euskadi,
    referéndum en Navarra y esos cambios permiten acercase a una comunidad
    autónoma unificada, pero siempre respetando la ley, paso a paso

    Baina Rufik eta Arnaldok honako hau ekarri zuten:

    Olvidarnos de todo eso y, en dos años, una comunidad autónoma única. Pero no
    hay mecanismos legales para llegar a eso, pues tendríamos que deshacer
    anteriormente la Comunidad Autónoma Vasca y la de Navarra. Deshacer las dos,
    y hacer una nueva. No tiene ni piés ni cabeza.

    Puskatu nahi zuten eta puskatu zuten proposamen honekin jarraitu baizuten baita Ginebran ere. Noski, beste aldeak onartu ez dezakeen proposamen bat nahita egiten denean, eta errepikatuki egiten denean, orduan prozesua ankaz gora botatzeko aukera hartu zuen ezker abertzaleak. Eta hori eta gero gerokoak.

  • Esandakoa; aipatzen duzuna EAJk eta PSOEk zabaldutako irakurketa da.
    .
    Datu gehiago:
    .
    “ACUERDO ENTRE ETA Y EL GOBIERNO ESPAÑOL (RATIFICADO EN NOVIEMBRE DE 2005)
    .
    1• ACUERDO ENTRE ETA Y EL GOBIERNO ESPAÑOL.
    «El Gobierno español respetará las decisiones que sobre su futuro adopten libremente los ciudadanos vascos. Dichas decisiones deberán ser adoptadas en ausencia de cualquier tipo de violencia o coacción, respetando las normas y procedimientos legales, los métodos democráticos y los derechos y libertades de los ciudadanos.
    .
    El Gobierno español entiende que son los partidos políticos vascos, así como los agentes sociales, económicos y sindicales, en los foros que constituyan, quienes alcanzarán los acuerdos y establecerán los mecanismos de negociación y aplicación correspondientes.
    .
    El Gobierno español entiende además que los acuerdos adoptados por los representantes de la ciudadanía vasca, lo serán con el máximo consenso posible, teniendo en cuenta la pluralidad política existente y en plena igualdad de condiciones para todas las opciones políticas. Finalmente, en cumplimiento de la resolución del Congreso del 17 de mayo de 2005, el Gobierno abrirá un proceso de diálogo con ETA respetando en todo momento el principio democrático e irrenunciable de que las cuestiones
    políticas deben resolverse únicamente a través de los representantes legítimos de la voluntad popular» (* Se acuerda que el plazo para la declaración del presidente del Gobierno español no excederá de seis meses a partir de la declaración de ETA.)
    .
    2• PREÁMBULO
    (no debe ser enunciado)
    «Aun con diferentes consideraciones ideológicas y aunque no compartamos el modelo estratégico y de construcción política, estamos de acuerdo en que existe una realidad con vínculos sociopolíticos, culturales, lingüísticos e históricos llamada Euskal Herria».
    .
    3• ACLARACIONES
    (no deben ser enunciadas)

    a) Se entienden por «acuerdos» los concernientes al futuro de los ciudadanos de Araba, Gipuzkoa, Bizkaia y Nafarroa, constatando la existencia de dos comunidades autónomas y teniendo en cuenta dichos marcos institucionales para su puesta en práctica.
    .
    b) Se entiende que los foros estarán conformados por la mayoría cualificada de los componentes y ámbitos ya citados.
    .
    c) Se entiende que la gestión de los «acuerdos» concernientes al futuro de los ciudadanos vascos adoptados por los foros serán negociados de la forma determinada por éstos con el Gobierno español.
    .
    d) Se entiende que las normas y procedimientos legales son los vigentes en cada momento, pudiendo ser modificados en el futuro siempre en aras al objetivo último de que no sean una limitación a la voluntad del pueblo vasco, sino garantías de su ejercicio.
    .
    e) Se entiende que el «proceso de diálogo entre el Gobierno español y ETA» concernirá a las cuestiones de desmilitarización, presos, exiliados, víctimas y otras.
    .
    f) Se entiende que si el proceso se desarrolla en los términos previstos ETA mostraría su firme voluntad de avanzar hacia el cese definitivo de la lucha armada.
    .
    Agiri osoa irakurtzeko: http://gara.naiz.info/agiriak/20110329docproceso.pdf

  • Irakurketa? Inolaz ere.

    1) Akordio batetetara iritsi zen hiru alderdien artean. Egigurenek esandakoaren arira.

    2) ezker abertzaleak beste proposamen bat egin zuen (Arnaldok egindakoa).

    3) Prozesu politikoa ezker abertzaleak puskatu zuen, gehiegi eskatu zuelako (Egigurenek esaten duten bezala).

    Eta gero? Gero borroka armatua, ilegalizazioa, eta abar. Eta gero, prozesu berri bat eta legalizazioaren truke ETAren behinbetiko armak uztea. Baina, noski, orain PP dago eta bera ez dago prest inolako paper bustirik sinatzeko. Beraz, Arraizen negarrak ezker abertzalearen ezbeharren ondorio dira. Autokritika eta komeria gutxiago, mesedez.

  • Horixe; zuk diozu: “Egigurenek esandakoaren harira.”…”Egigurenek esaten duen bezala”… eta Josu Jon Imazek eta Urkulluk esaten duten bezala. EAJ eta PSOEren bertsioa, azken finean.
    .
    Oso kezkatuta omen zaude Arraizen ustezko negarrekin eta Ezker Abertzalearen ezbeharrekin. Lasai, gaindituko dute.
    .
    Honekin ados nago: “autokritika (publiko) gutxiago”; behintzat PSOEk eta PPk beren zapalketa nazionala eta bortizkeria errepresiboarekin eta EAJk bere bortizkeria kolaborazionistarekin jarraitzen duten bitartean.

  • Hiru partidoen arteko akordioa ez da Egigurenen bertsioa, errealitate bat baizik. Gero Rufi eta Arnaldo proposamen berri batekin etorri ziren, Arnaldo berak onartzen duen bezala nik aurkeztu dizudan zitan.

    Loiolako mahaiean Komunitate Autonomoa, Nafarroa eta Iparraldea bereganatzen zituen akordio bat izan zuen ezker abertzaleak. Gehi, presoen kaleratzea. Eta guzti horrek porrot egin zuen ezker abertzaleak bere ildo politiko-militarrarekin jarraitu nahi izan zuelako.

    PSOE eta PP eta PNVri botatzen dizkiozunak aitzaki bat besterik ez dira ezker abertzalearen funtsezko ardura estaltzeko asmoz. Loiolan presoak kalean zitezkeen eta akordio politiko bat hiru partidoen artean. Hori errefusatu eta gero “zapalketa nazionala”z hitzegitea gehiegizkoa iruditzen zait.

    Ezker abertzalearen bortizkeri gurpilak horretara eraman gaitu. Lehen PSOE zegoen eta berarekin bazen negoziatzerik. Orain PP dago eta ezinezkoa gertatzen da hori. Ezker abertzalea da bere desgrazien erantzulerik haundiena. Berarengatik ditu preso bere militanteak. Ez dezala gehiago errudunik bilatu, bera da errudun nagusia.

  • Txanpi, zertan zabiltza, untxitxo temoso baten moduan niri ihes egiten? Zertan zabiltza, gaia desbideratzen? Oroimen selektiboa duzula ezin ukatu, eta oroimen laburra ere bai. Honakoa idatzi zenuen atzo: “Gogoratu bedi 2006-7an ezker abertzaleak aukera garbia eduki zuela estatus politiko berria lortzeko eta presoak kalera ateratzeko”.
    Oraindik ez duzu azaldu zergatik lotzen dituzun aurreko prozesua eta Loiolako akordioa presoak kalera ateratzearekin eta estatutus berria lortzearekin. Hemen emandako argudioek kontrakoa adierazten dute, baina zuk argia ikusi duzula dirudi, azaldu nahi ez baduzu ere. Harrigarria bada ere, EAJk, PSEk eta ezker abertzaleak sinatutako paper batek arazo horiek guztiak konpon zitzakeen. Dena hiru sinaduraren menpe zegoen, antza, eta guk ikusi gabe! Txanpi, ez galdu denbora hemen, ez egin iruzkin gehiago, prestatu zorroa eta zoaz agudo Kataluniara zure aurkikuntza saltzera! Ziur egon ondo oradainduko dizutela!
    Espaniako Gobernuak berak ETArekin adostutako ibilbidea ez bazuen bete (boikoteatu zuela esaten dut nik, eta horixe pentsatu nuen Zapaterok Rubalcaba barne ministro jarri zuenean), oinarrizkoena bete ez bazuen elkarrizketek aurrera jarrai zezaten, nola beteko zuen Zapaterok PSEk adostutakoa? Ezker abertzaleak bi akats egin zituen Loiolan: lehena, zirko horretan parte hartzea bermerik eskatu gabe, adar-jotze horretan parte hartzea; bigarrena, behin parte hartuta eta adar-jotzeaz konturatuta, kemena falta izan zitzaion planto egiteko, zuzenean, eta ez aitzakien bidez egin zuen bezala. Eta gero?
    Nik esango nuke ilegalizazioa Aznarren garaiko dela, Txanpi, eta Loilaren aurrekoa. Nahastu egin zara, ezta? Agian, bestelakoa esan nahi zenuen: gero, Loiolaren ondoren, Madrilen zorioneko akordio hura bete behar omen zutenek Otegi-eta kartzelara bidali zituzten, eta Ares jauna, Loiolan parte hartu zuen horixe bera, Patxiloren Gobernua osatzera bidali zuten PPren eskutik eta hausteskundeak lapurtu ondoren.
    Azaldu ahal duzu PSOEren eta PSEren jokaera Loiolaren ondotik? Azaldu ahal duzu zergatik egin zuten EAJren kontrako kanpainia kriminalizatzeko eta lapurreta zuritzeko? Entzun al dituzu Egigurenek berak bere alderdiaz eta alderdikideez esan dituenak?
    Loiolaz ari garela, gutxienekoa da bertan adostu eta eztabaidatu zena, kanpoan zegoena baizik. Ezker bartzaleak Ilargia ere eska zezakeen, eta EAJk eta PSEk onartu ere. Total, zartarako? Jakina, parte hartu zutenen lana kritika daiteke, eta kritikatzea komeni da, gainera. Baina zirko horretatik presoen kaleratzea eta estatus berria atera zitekeela esatea, zuk esan duzun bezala, eldarnioa baino ez da.
    Txanpi, zinez esango dizut untxi temoso baten atzetik joan zarela, zulo batean sartu eta mundu magiko batean agertu zarela Alizairi konpania egiteko.
    *
    Oraingoz bukatzeko, gauza bat argituko dizut: autokritika barnetik baino ezin da eskatu. Kanpotik inork ezin du halakorik egin. Besteari kritika egin dakioke, erabat zilegi da, eta komenigarria, baina ezin zaio autokritikarik eskatu. Autokritika norberaren hausnarketaren ondorio baino ez da eta norberak egin behar du, norberak baino ez. Hausnakerta norberaren araberakoa izango da. Horrenbestez, autokritika ere, egitekotan, norberaren araberakoa izango da, ez beste inori gustu emateko. Autokritika kontu pertsonala da eta horregatik ezin zaio besteari eskatu. Esan bezala, libre duzu kritika egitea, baina ezin duzu autokritikarik eskatu, ez bada zeure buruari egiteko. Hortaz kontrizioa eta atrizioa Eliza katolikoari utziko dizkiogu buruak eta kontzientziak “garbitzen” jarraitu dezan. Bestela, esan argi eta garbi ez duzula autokritikarik eskatzen, humiliazioa baizik. Total apaizak bezala.

  • Gonzalo, gauza xinpleak ez dira konplikatu behar. Eta gauzak, kasu hontan, oso xinpleak dira.

    PNV, PSOE eta Batasuna Loiolan bildu ziren. Akordio bat adostu zuten. Eta gero Batasunak beste akordio bat ekarri zuen, lehengo akordioa puskatuz.

    Zure arrazoiketak badu gainera zulo oso zabala. Zertarako planteatu zuen Otegik beste proposamen bat, paper bustia izango zela uste bazuen? Zertarako negoziatu horrelako egoera? Zergaitik Ginebrara joan?

    Egi klaroa hauxe da, akordio bat adostu zuten hiru alderdiek eta gero Batasunak akordio hori errefusatu zuen, beste baten truke. Hau da, akordio politiko bat zegoen, estatua ETAko presoak kaleratzeko prest agertu zen eta hau guztia ezker abertzaleak komunezulotik behera bota zuen bere ibilbide politiko-militarrari jarraitzeko.

    Zure ustez ez zen negoziatu behar, ez zen akordio politikorik sinatu behar, Otegi eta Egiguren ez zuten hitzegin behar sozialistak ez direlako fidatzekoak…. Eta, zer gertatu da? Ba orain PP dagoela gobernuan eta hauek ez dutela eseri nahi, nahiz eta ETAk eseritzeko eskatu.

    Orduan zer egin behar zen, Gonzalo? Jendea hiltzen segi eta segi, eta gartzelak ETAko militantez potoldu eta potoldu?

    Eta beste galdera bat egingo dizut. Nola lortuko ditu ezker abertzaleak estatus berria eta presoen kaleratzea? Estatua eta bere aparailuak bonba atomiko baten bitartez suntsituaz? Ez du inorekin negoziatuko? Zeruren batetik eroriko dira ezker abertzaleak Euskal Herriko kaleak manifez nazkatu eta gero?

    Autokritika, benetako autokritika, eta hauxe diot uste dudalako ezker abertzaleak kriston erantzunkizuna duela bere gainean bere presoen egoerari begira eta lortu ez baina bai behin eta berriz aldarrikatzen dituen errebindikazioei begira. Aldarrikapen gutxiago eta zeredozer lortu dezala. Baina noski, zure ustez negoziatu behar ez baldin bada… Nondik lortuko du ezker abertzaleak presoen kaleratzea? Nondik estatus berria ala independentzia? Mirari politikoetan sinesten al duzu ba?

    • Prozesu horretan bai izan zen sinatutako akordio bat: ETAk eta PSOEren Gobernuak sinatu zutena hain zuzen ere, nahiz eta gero ez bete. Historikoki gehiago izan dira, adibidez Lizarra-Garazi garaian ETAk, EAJk eta EAk sinatu zutena.
      .
      Aipatzen duzun akordioa zure asmakeria da; zeuk aipatzen duzun Otegiren zitan ez da inoiz baieztatzen akordio hori:
      “…Una vez analizado el texto, concretamos sus valoraciones positivas y negativas. Leímos el texto en un contexto general, en función de lo que estaba ocurriendo. Entonces la Izquierda Abertzale hizo la reflexión. El texto tenía cosas muy positivas: el reconocimiento nacional, el reconocimiento del euskara, un esfuerzo en torno al derecho a decidir aunque fuera inconcreto… Pero nosotros teníamos una duda con el texto, en función de la lectura que hacíamos del proceso:¿ con este texto podemos llegar a nuestros objetivos? Esto es: el último escenario no está asegurado sobre unos mínimos…”.
      Non dago aipu honetan zuk Otegiren ahoan jartzen duzuna? Zirriborro bat garatu zuten baina zehazteko eta adosteko unean ez zuten akordiorik lortu.
      .
      Eta bai, PSOEk eta PPk zapalketa nazionala eta bortizkeria errepresiboarekin eta EAJk bere bortizkeria kolaborazionistarekin jarraitzen dute. Ez da inolako aitzakiarik behar hori egiaztatzeko. Baina ulertzen dut guzti honi buruz hitz egitea zure gustukoa ez izatea.
      Hemen “zapalketa nazionala” dagoela esatea “gehiegizkoa” dela diozu; eta Estatuaren eta bere alderdi espainolisten bortizkeria, ardurak eta errua ere ukatzen dituzu. Laburbilduz: espainolismo hutsa, beraz, gutxiago pontifikatu Ezker Abertzaleari buruz eta lehen esan duzun bezala “komeria gutxiago” mesedez.
      .
      Datu gehiago:
      .

      “…la actitud del Gobierno español con respecto a la negociación quedó retratada el 27 de noviembre de 2006, cuando el PSOE puso en circulación un DVD con el fin de demostrar que durante el alto el fuego había dado menos pasos que el PP de José María Aznar en la tregua de 1998. Una actitud ciertamente incomprensible. ¿Se puede afrontar una negociación haciendo gala de la propia racanería?

      .
      EL PSOE RECHAZÓ HASTA UNA PROPUESTA DE ACUERDO ESBOZADA POR ÉL MISMO
      .
      El pasado 21 de mayo se produjo la última reunión para buscar un acuerdo político para la resolución del conflicto, dentro de los encuentros PSOE-Batasuna y ETA-Gobierno español celebrados en plena campaña electoral. En una ciudad europea, con el Ejecutivo del país como anfitrión, se sentaron frente a frente sendas delegaciones de Batasuna y del PSOE. El acuerdo no fue posible y esa circunstancia fijó el final del ciclo negociador.
      .
      En el transcurso de las reuniones, los representantes del PSOE sí esbozaron en una pizarra –al parecer, improvisadamente– una hoja de ruta para llegar a un nuevo marco, en principio asumible para la izquierda abertzale. El organismo internacional de intermediación y el representante de uno de los gobiernos presentes en los encuentros redactaron la propuesta. La sorpresa saltó cuando los proponentes se echaron atrás y dijeron que, al poner negro sobre blanco lo garabateado en la pizarra, se habían favorecido los planteamientos de la izquierda abertzale. La posición más definida del PSOE fue la de condicionar el acuerdo al compromiso de ETA de respetar el alto el fuego y retirar la posibilidad de respuesta armada.
      .
      El mismo objetivo inspiró a la representación del Gobierno español en la otra mesa, que definió estos encuentros, así como todos los posteriores al coche-bomba de la T4, como un intento para reiniciar el proceso, que calificó de roto. Después de la explosión de la T4, se produjo una reunión los días 30 y 31 de marzo, marcada por el atentado y por la situación de ilegalidad en la que iba a concurrir la izquierda abertzale a las elecciones.
      .
      Desde aquel encuentro y en los posteriores, ETA insistirá en la necesidad de establecer una estrategia común y en que la otra mesa cierre un acuerdo político. Ambas partes se volverán a reunir el 1 de mayo, apenas quince días antes del último gran intento, en el que se daría por acabada la negociación. Ya entonces, ETA quiso entregar a la re-presentación de Zapatero una propuesta global. Además de abordar la cuestión de las garantías para propiciar la distensión bilateral, el plan proponía que el acuerdo político entre los partidos vascos se firmase después de las elecciones, con los contenidos establecidos al inicio del proceso, lo que llevaría a un marco jurídico-político para los cuatro territorios y el reconocimiento al derecho a decidir. Un acuerdo que se desarrollaría e implementaría en la legislatura española que finaliza en 2012. El Gobierno se negó a recoger la propuesta, al considerar que tras la acción de Barajas no se podía negociar.
      .
      Txosten osoa irakurtzeko: Agiri osoa irakurtzeko: http://gara.naiz.info/agiriak/20110329docproceso.pdf

    • Txanpi, nik ez daukat inolako arazorik zure galderei banan-banan erantzuteko. Espero dut zeuk ere gauza bera egitea oraindik erantzun ez dituzun galderekin.

      1) “Gonzalo, gauza xinpleak ez dira konplikatu behar. Eta gauzak, kasu hontan, oso xinpleak dira.
      PNV, PSOE eta Batasuna Loiolan bildu ziren. Akordio bat adostu zuten. Eta gero Batasunak beste akordio bat ekarri zuen, lehengo akordioa puskatuz”. Hau egia da, nik dakidala, egia da, bai: “hiru alderdiek”, hau da, hiru alderdi horien ordezkariek, akordio lortu eta gero ezker abertzaleak zuzendu nahi izan zuen bere ordezkariek adostutakoa, ados ez zeudelako. Egia da, eta zer? Horrelako prozesuekin normalak dira horrelakoak. nolanahi ere, niri kontu hau ez zait batere interesatzen, Loiolakoa batere interesatzen ez zaidalako, lehen esan dudanez. Ziur nago hirurek sinatu izan balute, bide motza egingo zuela akordio horrek, Kataluniako estatutuak baino bide motzagoa. Horregatik ez dut inolako galerarik ikusten. Bilera horiek ez zuten ezertarako balio. Zuk eta biok, Txantik eta Gonzalok, bihar kafetegi batean geratu gaitezke eta Euskal Herriko arazoa konpondu dezakegu gu bion artean: adinako baliorik.
      2) “estatua ETAko presoak kaleratzeko prest agertu zen”. Hau gezurra da. Zeuk asmatu duzu eta beste norbaiti kopiatu diozu. Berdin dit. Estatuak ez zuen inoiz halakorik adierazi, ez eta horren aldeko keinurik ñomiñoena egin prozesua hasi zenetik. Aitzitik, Estatuak zein Gobernuak errepresioa areagotu zuten ETAk su-etena eman zuenetik. PSOEren Gobernuak ederki frogatu zuen ez zuela nahi eta nahi izanda ere ez zeukala kemenik prozesua aurrera eramateko. Kritika hau Egigurenek berak egiten du. PSOEk lehen momentutik saldu zuen prozesua hurreengo hauteskundeak galduko zituen beldur. Horrela hasi zen prozesua eta horrela bukatu zen, segundu berberean, hilda jaio ere. Egigurenek bere lana PSOEren esku utzi zuen une beretik prozesua hilda zegoen. Ezker abertzaleak eta ETAK denbora behar izan zuten konturatzeko. Esan dezagun munduko buru azkarrenak ez direla. Hori ere egia da.
      3) “Zure ustez ez zen negoziatu behar, ez zen akordio politikorik sinatu behar, Otegi eta Egiguren ez zuten hitzegin behar sozialistak ez direlako fidatzekoak…. Eta, zer gertatu da?”. Horixe negoziatu behar zela eta negoziatu behar dela, baina balizko errotarik egin gabe. EAJk, PSEk eta ezker abertzaleak adostutako hori balizko errota da hori Estatuarekin adostuta dagoela pentsatzen bada.
      4) “Ba orain PP dagoela gobernuan eta hauek ez dutela eseri nahi, nahiz eta ETAk eseritzeko eskatu”. Dena erlatiboa da, adiskide: PSOErekin ez zen ezertxo ere lortu, baina PPrekin Sortu legala da eta ezker abertzalea hauteskundeetan aurkeztu ahal izan da. Parot doktrina bertan behera geratu da. Legebiltzarrean gehiengo abertzalea daukagu eta Nafarroan inoiz baino hobeto. Orain Loiolan baino askoz hobeto gaude, eta aurrera egiten ez badugu, EAJk bestelako lagunak nahio dituelako da, horregatik bakarrik. Presoena geratzen da, baina tamalez, nik argi izan dut beti Aznarren garaitik presoenak ez zuekala konponbiderik. Ez zeukan, ez dauka eta ez du izango. Zapaterok ez zeukan giltzarik hori konpontzeko, Raxoyk ez dauka orain eta datorrenak ere ez du izango.
      5) “Orduan zer egin behar zen, Gonzalo? Jendea hiltzen segi eta segi, eta gartzelak ETAko militantez potoldu eta potoldu?”. Inondik ere ez! ETAk Loiolaren ondotik jarduera armatua utzi behar zuen, eta lehenago ere bai. Esan dizut lehenago ETAkoak ez direla munduko bururik argienak, eta PSOE eta Zapateroz fidatu ziren heinean fidatu ziren borroka armatuaz. Askoz lehenago utzi behar zuten. Beraz, bonba atomikoaz ahztuko gara, bai?
      6) “Eta beste galdera bat egingo dizut. Nola lortuko ditu ezker abertzaleak estatus berria eta presoen kaleratzea?”. Estatus berria lortzea bakarrik ezin dute, baina EAJk ere ezin bakarrik egin. Atera ondorio. Presoen kontuak, tamalez, ez dauka konponbiderik, eta lehen esan dudan bezala aspaldidanik. Euskal presoak arma politikoa dira Estatuarentzat, txantaia egiteko tresna, giza ezkutuak, eta ez du inoiz amore emango. Lehenago aterako dira zigorra bete dutelako konponbidea topatu baino lehenago. Besteak beste, aldarrikapen soberanistak prosoen askatzea oztopatuko duelako. Hau gai interesgarria da eztabaidatzeko, baina beste baterako utziko dugu.
      7) Lehenago ere esan dizut zer pentsatzen dudan autokritika eskatzeaz. Zuk nahi duzunaz pentsa dezakezu besteak pentsatu beharko lukeenaz, baina ezin diozu eskatu besteari zuk pentsatzen duzuna pentsa dezala. Ez da kontu morala edo etikoa, praktikoa baizik. Zuk uste duzu arrazoi duzula eta besteak arrazoi hori argi ikusi behar duela, baina paradoxa gertatzen da: besteak zutaz gauza berbera pentsatzen du, zeuk ere autokritika galanta egin behar duzula. Horregatik, autokritikak eragiteko (ez eskatzeko), biderik onena norberak eredua jartzea da eta esa besteak ere animatzen diren ariketa berbera egitera. Horixe da bide bakarra autokritikaz aritzeko. Beste guztia ez da autokritika eskatzea, humiliazioa baizik. Besteari kritika egitea, ordea, erabat librea da.

  • Baina Larrea, egia da, sozialistak oso faltsuak dira, ez dituzte bere konpromezuak betetzen, eta horren ordainez ETAko jendea, oso amorratua egongo zena, T-4an bonba bat jarri zuen eta bi pertsona hil zituen. Eta horrelako “presioa” jasanda gero, sozialistak bere faltsukerian jarraitu zuten, ze gauzak.

    Larrea zer esan nahi didazu: Loiolan PNV, PSOE eta Batasuna ez zutela testurik akordatu?

    Ba ikusi, lan askorik egin behar gabe, interneten testu hauxe aurkitu dut eta hau du titulua: “Bases para el diálogo y el acuerdo político”
    (Pacto de Loyola)

    Bakarrik bere azken hitza jarriko dizut hemen:

    PROTOCOLO PARA LA GESTIÓN DEL ACUERDO MARCO

    Del acuerdo marco suscrito por EAJ-PNV, PSE-EE-PSOE, PSN-PSOE e
    izquierda abertzale, solo existirá un ejemplar. Dicho acuerdo marco será
    depositado en el Vaticano de manera oficial.

    Si en el transcurso del proceso de diálogo que se abriera tras el acuerdo
    marco, cualquiera de las partes entendiera que se incumple el acuerdo de
    forma flagrante, pedirá la convocatoria de una reunión para tratar de
    superar la situación creada

    Egia da, bai, hiru alderdiek dokumentu hau adostu zuten. Eta gero ezker abertzalea beste testu batekin etorri zen eta akordioa puskatu zuen eta ETAk hiltzen jarraitu zuen, eta ETAko presoak gartzelak gizendu zituzten eta orain PP buruan dago eta ez dago akordiorik, ez negoziaketarik, presoek urtetako kondena jasan beharko dute eta ezker abertzaleak, beti bezala, marko aldaketa aldarrikatzen jarraituko du, ezertxo ere lortu gabe.

  • Goazen puntuz puntuko erantzun horiek erantzutera.

    1) Azkenean, noski, iru alderdien ordezkariek itun bat adostu zuten, hori da egia. Eta gero ezker abertzalea beste mandatu batekin etorri zen. PNV eta PSOE ez ziren ados jarri horrekin. Baina esan beharrekoa da: ezker abertzaleak emendatu edo aldatu nahi zuen akordioan akordio politiko bat zegoen eta bertan Nafarroa, elkarte autonomoa eta Iparraldea sartzen ziren. Eta estatuaren aldetik ETAko presoen kaleratzea. Akordio hori ez zela konplituko? Orain, zer du ba ezker abertzaleak? Ez akordio politikorik, ez presoen kaleratzerik, ez ezerre. Horregatik esaten dut nik, okasio bat galdu zuela. Eta horre erantzule zuzena da.

    2) Nik ez dut ezer inori kopiatu, gertakariak ikusi baizik. Bi mahai planteatu baiziren, adostu baiziren, Egiguren eta Otegiren artean, Josu Urrutikoetxea ados zegoela: mahai politiko bat, akordio politikoa adosteko; eta pake mahaia, desmilitarizazioa eta presoen arazoa bideratzeko. Zer esaten ari zara, Gonzalo? ETAk ez zuela estatuarekin bere presoen askatasuna negoziatuko, politikoek akordioa negoziatzen zuten bitartean? Mesedez, Gonzalo, seriotasun piska bat.

    3) Otegik urte pila pasa zituen Egigurenekin negoziaketan eta hor ez zen balizko errotarik baizik eta urtetan ondutako prozesu bat baizik. Ezker abertzaleak kale egin zuen gehiegizko eskari bat egiteagatik, eta kitto. Onar zazu egi xinplea.

    4) Sortu legala da tribunaleko mandatari sozialistek ala nahi izan zutelako. Baina iruditzen bazaizu PPrekin kriston lorpenak izango dituzutela eta negoziatuko duzutela, oso ondo iruditzen zait zure aldetik zure itxaropen taigabea. Eta noski zerua lortzen ez baduzue izango da PNV flojoa delako… Betiko katramila, besteari kulpa bota. Eta presoena. Hau esaten duzu:

    “Presoena geratzen da, baina tamalez, nik argi izan dut beti Aznarren garaitik presoenak ez zuekala konponbiderik. Ez zeukan, ez dauka eta ez du izango. Zapaterok ez zeukan giltzarik hori konpontzeko, Raxoyk ez dauka orain eta datorrenak ere ez du izango”.

    Orduan ez da presoei buruzko negoziaketarik egongo? Zergaitik ez zaio esaten jendeari zu esaten ari zaren egi klaru hau? Uste dut urtarrilak 11an presoen askatasunaren aldeko manifestazioa izango dela. Zertarako presoek, zure ustez, gartzela jasan behar badute? Presoei eta jendeari egia zor zaie. Beraz Hasier Arraizek esan diezaiela: kondena urte guztiak igaro beharko dituzute eta gure eskutan ez dago ezer.

    5) Asko pozten nau ikustea ez zarela armamentu atomikoa erabiltzearen aldeko, benetan.

    6) Bale, ezker abertzaleak ez du estatus aldaketarik lortuko. Ados.

    7) Nik ez diot inori eskatzen nik pentsatzen dudana pentsatzea. Baina nire ustez gure gatazkak urte askotxo igaro ditu eta norbakoitzak, alderdi bakoitzak esan nahi dut, balantze errealista egin beharko luke. 30 urtetako jardun politiko-militarraz balantze benetakoa egin beharko lukeela ezker abertzalea uste dut nik, lortu nahi zituen helburuen araberakoa eta gure herriari egindako kalteak kontuan harturik. Armak aspaldi utzi behar ziren bertan behera eta ezker abertzalea horretan tematu egin da eta kriston sofrikarioa eragin du. Horren kontu nahi egitea ez nau harritzen, ikus nahi ez duenak ez baitu sekula ikusiko, baina Hasier Arraizen lamentuak ikustea eta ezker abertzalearen ardura ez ametitzea kontraesana galanta iruditzen zait. Eta okerrena eta ezker abertzalearen betiko leloa, PNV, PSOE, PP denak errudun, ezker abertzalekoak, ordean, uxo xuri xuriak, tatxarik gabeak, atzo bertan jaiotakoak, aknea atera berria maxela nerabeetan… Badu ezker abertzaleak bere mesianismoa bukatzeko orduan eta pentsatzen hasteko proiektu politiko bat dela beste proiektu politikoen artean.

    Nik nire buruari autokritika galanta egin behar diodala? Gonzalo, nik ez dut mugimendu politikorik gidatzen, ez eta jendea borroka armatura deliberatzen. Tipo xenxillo bat naiz, nik egindako gaitza xumeak ez dira publikoak. Ezker abertzalea, ordea, kolektibo bat da eta erantzunkizun publiko larregia du azken urteetako gatazkan. Harropuzkeri talai horretatik jeitsi dadila eta Hasier Arraizek ez dezala negarrik egin jendeak eta beste partidoek ez diotelako obedientzi itsurik ematen.

    • Txanti, oker batetik abaitu zara eta orain inkoerentzia hori zama duzu. Hemen zure borroka ezker abertzalearen kontrakoa da, hori besterik ez. Zure arrazoiak izango dituzu horretarako. Niri bost. Baina gero niri erantzun behar didazu. Ni neure izenez ari naiz eta neure izenez esaten ditut esaten ditudanak. Horregatik nik esandakoei erantzun beharko zenieke, nik uste. Adibidez, galdetu didazu zergatik egingo den ez dakit zein manifestazio presoen alde. Baina, zergatik galdetzen didazu niri? Galdetu antolatu dutenei, ez niri. Zergatik hitz egiten didazu Arraizez? Zerk egin zuen Arraizek Loiolan? Kafeak ekartzen al zituen, ala? Zer esan dut nik Arraizez?
      Beste gustiaz ez dizut erantzungo, aurretik erantzun dizudalako. Zuk zure ikuspuntua azaldu duzu eta nik nirea. Ez gatoz bat, baina esandako guztia esanda dago. Nik, behintzat, zure azken iruzkina irakurri ondoren, aurrekoaren errepikapena dela esango nuke. Ez dut berririk ikusten.
      Gauza bakarra gehituko dut, nire ikuspuntua, ez beste inorena: herri honen arazoak konpontzeko iragana ez zait interesatzen, iragan horretan guzti-guztien gorotza baino ez dagoelako. Nire ustez, herri honetan inork ere ezin du atzera begiratu eta harro sentitu. Zu besteeen gorotza ikusita, asebeteta sentitzen bazara, benjondeizula! Ni ez. Alde bakoitzak balantzea egin behar duela diozu. Zertarako? Porrot egin dugula baieztatzeko? Ez da beharrezkoa. Begira ezazu zure ingurura eta frogatu ahal izango duzu. Ariketa praktiko proposatzen dizut zure hurrengo iruzkinerako: begira zure ingurura eta esadazu zein arrakasta ikusten duzun? Esadazu zein helburu politiko edo praktiko ikusten duzun gauzatuta, meritua edonorena izanda ere, ezker abertzalearena edo EAJrena izan, berdin zait.
      *
      Norberaren miseriak ahazteko ez dago bestearen miseriak salatzea bezalakorik. Hau egia berdaderoa.

  • Gontxal, etengabe ari zara ni esaten dudana baloratzen eta juzkatzen eta oker zaude horretan. Gure elkarrizketa hau Hasier Arraiz Sortuko jefearen adierazpenen iturritik jaio da. Nola honek gizarteari eta partidoei eskomiku unibertsala botatzen dien. Ezker abertzalea ente kritikagarria da, bestelako giza eraikuntzen antzera, eta ez da urrezko ídolo bat, bere aurrean belaunikatu eta gurtu behar dena. Zuk esandakoak puntuz puntu erantzun ditut. Akaso zuri ez zaizu gustatzen nik erantzundakoa, ba ze pena.
    Ez dakizu orduan zergatik planteatu den presoen aldeko kanpaina hori ez zarelako eratzailea. Ba nire ustez oso grabea da pentsatzea zuk bezala presoen egoera ez dela aldatuko eta bere kondenak jan beharko dituztela eta, era berean, ezker abertzalearen ildoa defendatzea. Presoei eta herriari egia zor zaie eta ezker abertzaleak esaten duenean presoak gerturatu edota kalera aterako dituela gezurra esaten ari dela inplikatzen ari zara, Gonzalo. Eta orain arte gutxienez arrazoia duzu zeren eta ez dakit zenbat manifestazio egin diren eta urteetako kanpainak eratu eta presoak ez dira kalera irten ez eta bere etxebizitzetara gerturatu.
    Hasier Arraiz oraingo ezker abertzalearen burua da eta lehengo ezker abertzalearen buruen bide berdinetik doa. Bera da, orain, ezker abertzalearen ekintza iragan eta oraingoen erantzule. Eta berak esan du ezker abertzaleak oso ondo egin duela azken 35 urte hauetan. Bere alderdia ala mugimenduaren erantzunkizunetaz idatzi dut hemen. Eta bakarrik aipatu dut puntu hau, Loiolako irtenbidea ukatu eta gero, ezker abertzalea akordio politikorik gabe eta presoen kaleratzerik gabe gelditu dela. Hori gertatu eta gero, lamentu eta negarrekin etortzea “herria ez da mugitzen, alderdiek ez digute kasorik egiten, PP, PSOE, PNV dira errudun, gu gara herri honen esperantza…” horrelakoak esatea jendeari adarra jotzea da. Ezker abertzalea ez da ente tatxarik gabea eta ardura du orain bizi dugun egoeran. HIru negoziaketa prozesu izan ditu, akordioak lortu ere PNV eta PSOErekin, gero prozesuek kale egiteko eta sofrikarioa aurrera jarraitzeko. Onar dezala bere erantzunkizun politikoa, eta erantzunkizun politikoa onartzea (autokritika deitzen diodana) prozesu izorratuen eta akordio ez lortuen ondoriozko mina eta presoen egoeraren okertzea ekarri dute, nahi ala ez.
    Herri honen arazoak konpontzeko beharrezkoa da iragana, iraganean erroak baiditu gaurko proiektu politiko bakoitzak. Ez gara aitarik eta amarik gabeko Atacamako desertuaren erdian azirik gabe jaio diren lore zoragarriak. Guzti-guztien gorotza dagoela iraganean? Gonzalo, hildako pila bat gertatu da bidean eta gainera ez dakit zenbat askapeneko eta etorkizun loriosutako promesa betegabeak ezker abertzalearen aldetik. Gorotza guztiona izango da baina batzuena gehiago, ezker abertzaleari gorotza burutik gora gaineratu baizaio eta halaere Hasier Arraiz jauna mintzo da ezker abertzalea dontzeila ikutu gabea balitza, munduko pekatariei bere inozentziaren xarma erakusten. Nik bakarrik dakidana da ezker abertzaleak herri honetako alderdi guztietako jendea erasotu egin duela eta bere gogorkeri taldeek beldurra eta erasoa planteatu dutela gure herriko kaleetan. Orain ETAk behinbetiko armen uztea adierazita, horren ordaina jasotzen ari da. Ezker abertzaleak egindako promesa eta etorkizun ilusioen arabera juzkatu behar da: independentzia etorriko zen berehala (LIzarra Garazin esaten ziguten), presoak kalera aterako zirela, eta abar. Ba ez da halakorik eta gainera hildakoak eta presoak. Ez da oso pastel irentsigarria, ulertzen dut, eta ezker abertzalearentzat kritika jasatea zaila da. Oso errexa da esatea, “kulpa guztiona da”. Baina hemen odola barra barra gertatu da. Ezker abertzaleak eskuak odolez zipristinduak dauzka. Eta bidean izan dituen irtenbideak ukatu egin ditu. Beraz ardura doblea.

    • Zuk jakingo duzun zergatik eta norentzat jarri zenuen zure lehen iruzkina. Nik zuri erantzuteko jarri nuen bi esnarekin ados en negoelako: “Loiolan presoak kaleratzeko eta estatus berria lortzeko aukera galdu zen” eta “ezker abertzaleak autokritika egin behar du”. Zure erantzunak ez zaizkit gustatzen, jakina. Nireak zuri ere ez. Ez da ezustekoa. Ez gaude ados eta kito.
      *
      Espainiak presoak askatuko ez dituela pentsatzea eta ezker abertzalearen ildoari jarraitzea ez zaizu bateragarria iruditzen. Zergatik? Hori neuk pentsatzen dudadana da, nire iritzia. Independentzia tokitan eduki arren, berau lehenago lortuko dugu presoak askatzea baino. Kontrakoa esatea gezurra esatea al da? Zergatik? Kontrakoa esaten bada, kontrakoa pentsatzen delako izango da, ez gezurra esan nahi delako. Hala ere, esango dizut presoei buruz ezker abertzalearen ustezko promes, uste eta aldarrikapen horiek beti besteen ahotik entzuten ditudala, ez ezker abertzalearen ahotik.
      *
      Nolanahi ere, nabari duzu ezker abertzalea begitan daukazula, bereziki Hasier Arraiz. Eskuzabala zara salaketak eta irainak banatzen. Hori zure arazoa da, zure gorrotoa, eta niri bost. Libre duzu kritika, jakina, baina ezin diozu inori esan zer pentsatu behar duen eta zein damu eduki behar duen. Hala egiten baduzu, nagusitasun morala daukazula pentsatzeagatik da, Eliza katolikoak pentsatzen duen bezala. Nik, ordea, nagusitasun moral hori ukatzen dizut, Elizara katolikoari ukatzen diodan bezala.

    • Txanpi:
      LOIOLA.
      Garai horietan EAJ, PSOE eta PPren aldetik “altzariak salbatzeko” deiak egiten zizkioten Ezker Abertzaleari edozein tragala onartzeko. Hori izaten ari da zure mezua; Ezker Abertzaleak onartu behar zuen eskaintzen ziotena bestela ezer gabe geratu eta garaitua izango zela. Ez zuen onartu, eta ez zuen sinatu ere zuk hainbeste aldarrikatzen duzun akordio hori. Akordio horren negoziazio prozesua ez zuen amaitu adostasunik ez zegoelako. Dena dela ez dago oso garbi Ezker Abertzalea kritikatzen duzun tragala hori ez onartzeagatik ala orain guda galdu omen duelako eta asimilazio prozesuan dagoelako, presoak, besteak beste, botata utzita. Gai interesgarria, baina beste baterako utziko dugu.
      .
      Internetetik ekartzen duzun testuari dagokionez, bi leku desberdinetan aurkitu dut; DEIA eta Diario de Noticias-en webgunetan, biak EAJrenak. Hona hemen Diario de Noticiasen sarrera esanguratsua:
      .
      “El texto que adjuntamos a continuación se corresponde con el acuerdo redactado en Loiola tras los diferentes encuentros mantenidos entre PNV, socialistas y Batasuna. Esta segunda versión que les ofrecemos incluye en negrita los párrafos que Batasuna quiso introducir EN EL DOCUMENTO FINAL, aunque sin éxito. El texto fue publicado por la revista Tiempo sin incluir estos añadidos.”
      .
      Berriro; hasierako zirriborro bat adosteak ez du esan nahi behin betiko akordioa lortu denik.
      Ez dakit merezi duen honi buruz buelta gehiago ematea.
      .
      ARDURAK
      Zure diskurtsoan Euskal Herriaren aurkako zapalketa nazionalik dagoela errefusatu eta bere inposizioan EAJk, PPk eta PSOEk daukaten ardura eta gauzatu duten bortizkeria (hildako, zaurituak, desagertuak, torturatuak, bahituak, ilegalizazioak, itxierak…) eta gaur egun ere gauzatzen dutena ukatzeaz gain, egoera honen errua Ezker Abertzaleari egozten diozu. Esan bezala espainolismoa eta autonomismoaren ohiko diskurtsoa da, beraz, logikoa da esaten duzuna zuk esatea.
      .
      Nik, berriz, ezkerreko independentistatzat daukat ene burua eta kontrakoa ikusten dut. Berdin dit Kolonbia, Palestina, Kurdistan, Irlanda, Afganistan, Hego Afrika …. zapaltzaileak dira beti errudunak. Eta hemen alderdiei dagokienez PSOE eta PP, EAJren laguntzarekin, dira errudunik nagusienak. Alderdi horiek zapaltzaileak izateaz gain eskuak “odolez beterik” daukate, eta “jende abertzalea erasotu egin dute bere gogorkeri taldeek (normalean uniformatuta, baina ez beti) beldurra eta erasoa zabalduz gure herriko kaleetan”. Ikusten duzunez, nik ez dut esaten “errua guztiona da”.
      .
      Eta azken gai hau ditxosozko “autokritika”rekin lotuz, bitxikeri bat: azken urteotan Hego Euskal Herriko PSOEren sukurtsalek hainbat mitin eta ekitaldi publikoetara X. Jauna ekarri eta gero honako hau esaten digu gure artean, baita Ezker Abertzalearen sektore batzuetan ere, hain goraipatua den PSOEren sukurtsalaren Lehendakaria den Egiguren jaunak:
      “GAL-EKIN GERTATU ZENAREKIN EZ DUT BEHIN ERE SENTITU INOLAKO ERANTZUKIZUNIK”
      .
      Benga, beste bitxikeri “autokritiko” bat: Iñigo Cabacas iaz erail zuten Indautxuko Herriko Taberna ondoan egoteagatik. Orain eskutik hartuta han daude EAJ, PSOE eta PP hiltzaileei zigorgabetasuna emanez eta mailaz igoz. Tori “autokritika” zerutiarra!!

  • Errepikatzen dizut gaizki esplikatu banaiz, nik nere interbentzioa jarri nuen Hasier Arraizen adierazpenak errelatibizatu nahiean eta bai, egia da, hala pentsatzen dut, Loiolan ezker abertzaleak aukera bat galdu zuela, baldin eta ezker abertzaleak benetako pake prozesu bat nahi bazuen, eta nire dudak dauzkat gertatutakoak gertatuta. Azken batean, legalizazioa Loiolakoa eta sozialistekiko harremanaren ondorena izan da. Ezker abertzaleak prozesua puskatzeari eta borroka politiko-militarrari jarraitzeko bidea hartu zuen, eta orain ze negoziaketa aukera du? Oso kaskarra. Ehunka preso, PP gobernuan, horrelako egoeran gaude. Eta hori hala da ezker abertzalearen erantzunkizunarengatik batez ere.
    Zure iritzia presoen egoerarekiko grabea da zeren eta errealitatea horixe baita, presoak gero eta urte gehiago pasaten ari direla gartzelan. Eta nire ustez horren ardura ezker abertzalearena da batez ere. Batzutan presoak lehentasuna dira eta batzutan ez (Loiolan, adibidez). Presoen aldeko kanpainak eta manifestazioek mesede gutxi ekarri diote preso bakoitzaren egoerari, nahiz eta ezker abertzaleari balio izan dion esperantza hutsalen astintzearekin jendea mobilizatzeko. Ez duzula espektatiba faltsurik entzun ezker abertzaleko buruzagien ahotan presoekiko? “Lortuko dugu” ez al duzu entzun sekula, Gontxal?
    Ezker abertzalea begitan? Ezker abertzaleak begitan ditu euskaldunak, esango nuke nik. Nik ez diot inori inongo gaitzik opa eta ez dut inolako gorrotorik. Ezker abertzaleak, ordea, urte luzeetan, sofrikarioa programazio zeinu bihurtu du bere estrategian. Eta gorroto ederra erein du milaka pertsonen artean arerio politikoa izorratzeko eta batzutan hiltzeko ere. Eta zer lortu du horren truke? Oraingo egoera ezin kaskarragoa.
    Ni noski nerean nago, ezker abertzaleak, Hasier Arraizen ahotan, beste partidoei eta herriari esaten badio zer egin behar duen ayatola partikularraren moduan, nik zergatik ez diot eskatuko ezker abertzaleari mesedez ez dadila izan hain harroputza eta begiratu dezaiola bere begia tapatzen dion zutoinari? Beste gauza da niri kasua egitea, ez didate egingo, baina ezker abertzaleko bozeramaileek zer egin behar dugun esaten diguten bakoitzean, nik nire iritzia emango dut, eta zer egin beharko luketen nire iritziz adierazi ere. Nagusitasun morala? Inolaz ere, nagusitasun morala Hasier Arraizena da, 35 urte Euskal Herriko kaleak gogorkeriz eta odolez busti eta gero oraindik prozesioaren santuaren antzera agertzen baizaigu, hemen ezer gertatuko izan ez balitz. Normala da horrelako jendea, eta zu ere bai Gontxal hala esan duzunez gero, iraganari ez begiratu nahi izatea. Armairua hilotzez Beteta baitago eta beren kiratsa ez ditu hitz polit batzuk emetuko.

    • Neuk ere errepikatzen dizut, aurretik oso ondo “esplikatu banaiz” ere: zure iruzkinari erantzun diot nik, hain zuzen, zure bi baieztapeni: “Loiolan ezker abertzaleak presoak kaleratzeko eta estatus berria lortzeko aukera galdu zuen” eta “ezker abeetzaleak autokritika egin behar du”. Dagoeneko, hamaika aldiz azaldu dizut ez nagoela ados bi baieztapen horiekin. Muruaren liburua irakurrita, orain dela urte batzuk, ondorio argia atera nuen neure baitarako: eskerrak paper hori sinatu ez zen! Nahiago dut esku artean ezertxo ere ez eduki baina eskuak libre. Loiolako paperak PSEren konpromezua baino ez zekarren Madrilen aldarrikapen horien alde egiteko. Bien bitartean, indar abertzaleek itxaron behar zuten ea egunen batean adostutako hori beteko ote zen, noiz eta autonomia estatutua bera oraindik bete gabe ez dagoenean! Txantxa ematen du, baina ez da txantxa, ardar-jotzea baizik. PSEren konpomesu hark ez zuen ezertarako balio, ez orduan ez orain. Emandako hitza hain erraz jaten duenarekin nik ez dut akordiorik sinatu nahi.
      *
      Ezker abertzaleaz eta presoez ari zara zure kezka izango balira bezala. Zurikeria galanta da zurea! Ezker abertzaleari eta presoei ona opa nahi al diezu? Ezetz esango nuke, Txanpi. Orduan zertaz ari zara aitarena egiten? Presoak zureak ez badira, zergatik hartzen duzu kezka hori? Harrigarria da kontua: ezker abertzaleari muskerrak eta apoak botatzen dizkiozu, baina gero kargu hartzen diozu presoena gaizki kudeatzeagatik. Zure logika ez dut ulertzeko, demagogiatik ez bada.
      *
      Estatuak, PSOEk, PPk eta EAJk hamarkadotan ahaleginak egin dituzte ETAk aurrera jarrai zezan. Hori ez da ETArentzat inolako aitzakia, noski; ez ulertu gaizk. Nori berea, beraz. EAJk, adibidez, bake aukera guztiak boikoteatu egin ditu beti, Loiolakoa eta oraingo hau era bai, espero bezala. EAJk presoen sakabanaketa bultzatu zuen, Estatuaren errepresioari lagundu, bultzatu (ez naiz Atutxa jaunaz eta Y taldeez ahazten, adibidez) eta berak ere gogotik praktikatu egin du… Hilerrian Lasa eta Zabalaren senideak eta lagunak jipoitu zituzten eta iaz Cabacas hil zuten, errepresio hutsagatik, mendeku eta gorrotoagatik, zuri darizun gorrroto berbera. Bi adibide besterik ez. Hori guztia eta gehiago egin du EAJk, ez ETA garaitzeko edo desagerrarazteko, prezisamente. Errepresioak ETAren jarduera luzatzeko baino ez du balio izan. Estatuak eta EAJk bazekiten hori, eta horregatik erabili zuten. EAJri ETA oso ondo etorri zaiolako beti. Bitxia da, baina ETAk jarduera armatuari utzi zionetik, EAJk diskrutsoa gogortu eta zakartu egin du ezker abertzalearen kontra, bake prozesu guztietan beti egin duena, bestalde: dela autokritika, dela zoru etikoa, dela atez atekoa “inposaketa sobietikoa”… Beraz, zoaz beste bati odol, autokritika eta moral lekzioak ematera, ez niri.
      *
      Bukatzeko: ba al duzu arazoren bat hatzetan nire izena teklatuan ondo idazteko? Ez da Gontxal, Gonzalo baizik. Iruzkin guztietan agertzen da, goian, eta azpian ere bai letra urdinez: “Gonzalo(r)i erantzun”.

  • Ba Loiolako papera ez sinatzearen ondorioa borroka politiko-militarra eta sofrikarioa luzatzea izan da eta geroago PP gobernuburu gertatu da. Iruditzen bazaizu hauek direla baldintzarik onenak Loiolan lortu zitekeena gainditzeko, errespetatzen zaitut, baina ez dut hori inondikan ikusten. Loiola aukera bat izan zen akordio politiko orokor bat lortzeko eta borroka armatuari etena emateko. Eta orain zergatik bai etena eta orduan ez? Hori da benetan erantzun beharko litzatekeen galdera. Orain bai? Orain ETAk behibetiko etena eta 2006-7an ez? PPkoak fidagarriagoak al dira PSOEkoak baino? Baina fidagarriagoak zertarako, negoziaketa mahaian eseri behar ez badira? Zuk diozuna ez du ez anka ez bururik.
    Zurikeria? Nik problema latza kontsideratzen dut hainbeste jende gartzelan egotea borroka politiko-militar bati jarraitzeagatik, Loiolan hori konpontzeko bide bat zegoenean. Orain PPk ez du biderik jartzen, aitzitik, presoen kondenak zenbat eta gehiago luzatzea du helburu. Presoak pertsonak dira, estrategia bati lotuak, gatazka bati emanak eta desiagarria izango litzateke, nire ustez, gogorkeria desagertzen bada, irtenbide duina izan zezaten, gure herriaren sofrikarioaren parte hori erabatez garbitu dadin. Pakea eta elkar bizitza nahiko nituzke nire herriarentzat eta nire herritarrentzat eta horretan, noski, ETAko presok ditut kontuan hartzen, eragin dituzten min ikaragarriak kontuan harturik ere.
    ETAk ez du PNV, PP eta PSOEren beharrik bere jardun armatua luzatzeko, hori izan baita ezker abertzalearen buruen desioa azken 35 urte hauetan. Benetan gezur ustela iruditzen zaidala esatea besteak ez dutelako egiten ezker abertzaleak nahi duena, orduan ETAri hiltzen jarraitzea besterik ez zaiola gertatu. ETAk bere jardun armatua eten du ezker abertzaleak mandatu hori eman dionean. Zergatik ez dio mandatu hori askosaz lehenago eman? Hori ezker abertzalearen ardura da, eta ez beste inorena.
    ETAk eragin dituen hilketak ETA eta ezker abertzalearen ardura dira, libre ziren hori eteteko eta nahi izan dutenean eten dute, nahi izan zutenean hasi zuten bezala. Beste guztiei ezker abertzaleak egindakoaren errua botatzea benetan eromenatzat kontsideratuko nuke, estrategia informatibo bat izango ez balitza. Nik ez dut leziorik ematen, nire ikuspegia oso xinplea da eta erreala era berean, egin duenak egin du eta ez duenak egin ez du egin. Hori edozeinek ulertu dezake, ideologiaz pozoiturik ez badago. Psikopatek ere esaten dute gizartea dela bere krimenen erantzulea… Baina inork ez die sinesten, eta zuen kasuan ezta ere.

    • Ez, Loiolakoa ez sinatzeak ez zituen bi gauza horiek ekarri. ETAk jardun armatuarekin jarraitu bazuen, berak hala erabaki zuelako izan zen. Eta orain PPk Madrilgo besaulkia badu, hori da espaniarrek hala erabaki zutelako. Bestalde, azken hamarkadetan errepresiorik bortitzena PSOEk egin du EAJren laguntzarekin. Ni oso ezkorra naiz Estatuarekin negoziatzearekin. Ez dut uste bide egokia denik. Eskoziak Londresekin negoziatu dezake. Guk ezin dugu Madrilekin negoziatu, PSOE zein PP egonda: polizia jatorra eta polizia gaiztoa, biek torturatzen zaituzten bitartean. Oso inozo ikusten zaitut, Txanpi. 30 urteotan EAJk ez du lortu estatutua bera betearazterik, lege organikoa bada ere.
      *
      Ezker abertzalearen akats historikoa bere estrategia Estatuarekiko negoziaketan oinarritzea izan da, betidanik. Azkena aurreko prozesuan ikusi genuen berriz: Estatuak ez du ezer negoziatu nahi eta ez du inoiz nahi izango, aberatsak pobrearekin negoziatu nahi ez duen bezala. Itxura egingo du noiz edo noiz, itxura egiteko eta etsaia ahultzeko. Presoekin gauza berbera gertatu da.
      *
      Borroka armatuari, zergatik ez utzi orduan eta orain bai? Erantzuna oso erraza: normalean gauzak ezin dira egin nahi denean, ahal denean baizik. Nolanahi ere, galdera hau ETAkoei egin beharko zenieke, ez niri.
      *
      “ETAk eragin dituen hilketak ETA eta ezker abertzalearen ardura dira, libre ziren hori eteteko eta nahi izan dutenean eten dute, nahi izan zutenean hasi zuten bezala”, honekin ados nago, Txanpi, baina era berean esan behar da Estatuak eta EAJk eragin dituzten hilketak, torturak eta era guztietako errepresioak beren ardura direla, eta libre direla oraindik horiek eteteko, ez Estatuak ez EAJk oraindik eten ez dituztelako. Zergatik ez eten orain? Estatuaren eta EAJren jarduerak ETA justifikatzen ez badute, ETAren jarduerak ere ez du Estatuaren eta EAJren errepresioa justifikatzen.
      *
      Gaia desbideratu nahi baduzu ere, arazoa ez da batak bestea behartu duen ala ez, horrek aitzakia ematen duen ala ez. Ez manipulatu nire hitzak. Arazoa da batzuek, zuk barne, lepoan arazoa daukazuela eta norabide bakarrera begiratzen duzuela. Hildakoz beteriko armairuak eta odolez zipriztindutako eskuak ikusten dituzu, baina ez zara ausartzen zure armairuak eta eskuak ikustera. Arazoa ez da zure miseriak nire meseriak justifikatzen dituen, arazoa da zuk nagusitasun morala saldu nahi didazula, eta ez daukazu. Oso modu sinplean uler dezazu: zozoak beleari ipurtbeltz.

    • Eta ahaztuta neukan, Txanpi: iraindu ahal duzu edo aholku zintzoak eman ahal dituzu, bietako bat, baina biak batera, es dakit, ba. Hobe duzu bietako bat aukeratu.

  • Loiolakoa aukera galdu bat izan zen, akordio bat, bi mahai bata politikoa bestea presoena. Errepresioa, errepresioa, errepresioa ekintza armatuaren ondorioa da ETAk hala nahi duelako eta Vgarren batzarrean espiral famatu hori ekintza-errepresio-ekintza espirala martxan jarri nahi izan zuelako. Gurpil horretan bildu nahi izan du Euskal Herria, guripil horrek porrot egin duen arte. Zuentzat PPkoak hobeak dira PNV eta PSOE baino zuenzat zenbat eta okerrago hobe direlako gauzak. Zein filosofía alaia, Gonzalo, mamuak behar dituzute zuen barruan dauden piztiak eragiteko. Hori bai biziplana ankerra.
    Ez dakit konturatzen zaren baina torturaz aparte hemen erakunde armatu bat egon da, ETA, eta bere kide esparru politikoa, ezker abertzalea ehunka eta ehunka hildako eragin dituena. Eta 35 urte geroago ezker abertzaleak legalizazio xixtrin baten truke ETAri borroka armatua etenarazten dio. Non gelditu dira garai bateko eslogan gloriotsuak. Zaborretako zintzilikarioetan eskegirik, nik uste.
    Niretzat argi dago, presio armatua erraminta politiko bezala erabili du ezker abertzaleak botere modu bat ezartzeko eta erraminta horrek kale egin dioenean baztertu egin du. Baina noski kalkulu estrategiko horrek ehunka hildako suposatu ditu, beraz, estrategia antzua izateaz gainera, politikoki diot, gainera odoltsua izan da, hau da, kriston min pila suposatu duena. Horrelako papeleta bete eta gero zaila gertatzen da beste inori kontuak eskatzera eta halaere Hasier Arraiz beste guztiei kontuak eskatzen dizkie. Erridikuloa izango litzateke hainbeste odol isuri izan ez balitza.
    Bai, estatua, EAJ, beren arduren jabeak dira. Eta ezker abertzalea berarena eta hemen Hasier Arraizen adierazpenetaz mintzo naiz. 35 urte eta gero hau, ETAk borroka armatua eten egin du ezker abertzaleak legalizazioa behar zuelako. Ze merkealditako negozioa!
    Nik neronek ez dut sekula giza eskubideen urraketa minimoenik ere justifikatu, Gonzalo. Akaso zuretzat ETAk hildako batzuk ondo erahilak ziren eta beste batzuk gaizki. Ba niretzat ez dago tortura ala bestelako giza-eskubide urraketarik justifikatzerik, edozer kausa dela ere. Zure kasuan berdin gertatzen al da?
    Eta errepikatzen dizut, hemen nagusitasun moralaren aitasantua Hasier Arraiz jefea da, zeinak nahi dituen euskal herritarrak eta euskal partidoak bere intentzioen eta ideologiaren arabera juzkatu eta esan zer egin behar duten. Ayatola eta iluminatuen tenorea bukatu da, gutxienez Europako bazter huetan. Ea ezker abertzalea noizpehin enteratzen den horretaz. Eta berriz ere diotsut: ni ez naiz goizean jeikitzen zein izorratzeko pentsaketan. Ezker abertzaleko estrategak horretan jardun dute bere bizitza, ea nola estrategia odoltsuari buelta berri bat eman. Akabatu zaie txiringoa. Orain ezker abertzaleari falta zaio beste hilkor guztien mailara jeistea. Noizpehin gertatuko al da horrelako mirari bat? Zaila ikusten dut, Gonzalo, zer deritzozu?

    • Orduan Estatuaren eta EAJren errepresioa, torturak eta hilketak ETAren jardueraren ondorio dira? ETAren jarduerak justifikatzen al ditu horiek? Bitxia da, edo ez hain bitxia: aurreko egunean Amedo polizia gauza berbera esaten entzun nuen telebistan Lasa eta Zabalaz ari zela. ETAren indarkeriak ez dauka ez arrazoirik ez justifikaziorik errepresioan, baina errepresioak bai omen dauka ETAren indarkerian. Hori pentsatzen duzuenok, gainera, nagusitasun morala omen daukazue, eskuak garbi omen, eta oraindik ere errepresioa praktikatzeari utzi gabe besteei autokritika eskatzen diezue. Bai, Txanpi, nagusitasun morala aitortzen dizut, Amedori aitortzen diodan berbera.
      *
      Berriro ere esango dizut: tema handia hartu duzu Hasier Arraizekin. Etengabe ari zara esaten berari buruz hitz egin nahi duzula, baina era guztietako irainak eta deskalifikazioak oparitzeaz gain, oraindik ez dizut kritika zehatz bat ere irakurri.
      *
      Txanpi, zaurian hatza sartzera etorri zara hona, eta horretarako Loiolakoa aukera ona zeneukala pentsatu duzu, horrekin min egin zenezakeela. Ikusi duzu ezetz, Loiolakoa aukera galdua dela baina zuretzat beste inorentzat ez. Gezurra mila aldiz errepikatuz egiatzat jo liteke, eta zuri horixe gertatu zaizu. aurreko prozesuaren nondik norakoak ezagutzen dituen edonork, ordea, ondo daki Loiolan ez zela ezer galdu, galdu beharrekoa aldez aurretik galduta zegoelako. Hasieratik bertatik Estatuak erabaki zuen prozesua boikoteatzea, ETArekin adostutakoak ez betetzeaz gain, errepresioa areagotuz. PSEko batzuek, Egigurenek batez ere, presioa egin zuten alderdien arteko elkarrizketei ekiteko. Gogoz kontra eta Ares jaunaren zaintzapean onartu egin ziren, beti ere itxura egin behar delako. Zergatik da kritikoagoa Egiguren bere alderdikideekin ezker abertzalearekin baino?

  • Nik diodana hauxe da, ETAk ekintza armatuaren dinamika aurrera botatzen duela errepresioa suertatzeko eta errepresio hau ekintza berrien indarra izan dadin, berak Vgarren batzarrean onartutako espiralaren teoriak adierazten duen bezala. Eta ez esan ez dakizula hori, Gonzalo, umemoko bat ez zarenez gero. Eta nik ez dut esaten errepresioak justifikazioa duenik, beraz nik ez dut hori pentsatzen, hori zuk leporatzen didazu. Zuretzat gezurra eta leporatze faltsuak balio dute, ezta Gonzalo? Gezurra oso gauza merkea gertatzen zaizu, ulertzen dut. Gonzalo, zurekiko nagusitasun morala izatea egia esatea besterik ez da, zuk ezin irentsi dezakezuna.
    Nik irainik eta deskalifikaziorik ez dut egiten, nik bakarrik esaten dut Hasier Arraizek herria eta partidoak fiskalizatzen dituela ayatola bat izango balitza. Hori izan da beti ezker abertzalearen ohitura eta Hasier Arraiz horren jarraitzailea da.
    Loiolakoa aukera izan zen hor akordio politiko bat zegoenez eta bi mahai politikoa eta desmilitarizazioarena. Orain ez dago ezer eta halaere ETAk, ezker abertzalearen legalizazio merke baten truke, behinbetiko armen etena iragarri behar izan du. Hauek ez dira intepretazioak, egitateak baizik. Zuk erantsi didazun gauza bakarra sozialistak ez zirela fidatzekoak eta ezker abertzalea ez zela tratutan sartu behar beraiekin. Ba ezker abertzalea tratutan sartu zen urte mordoska batez gainera eta akordioak eta bahimenak hitzartu zituen bai socialista eta bai estatuarekin eta Loiolan akordio bat prest zegoenean anka egin zuen, bere dinamika politiko-militarrean jarraitzeko, total urte batzuk geroago ETAk armak utzi zitzan, kondizio okerragoetan. Zenbat hildako eta sofrikario tartean, ezker abertzalearen errua hori guztia.

    • Ea oraingoan ulertu dudan, Txanpi: guardia zibilek Egunkaria itxi, Martxelo Otamendi-eta atxilotu eta torturatu zituenean, ETAren erruagatik izan zen, V. asanbladan Estatuaren errepresioa eragitea erabaki zutelako. Oraingoan guardia zibilak Nafarroan zerrenda beltzak egiten dituenean, ETAren erruagatik da, V. asanbladan Estatuaren errepresioa eragitea erabaki zutelako. Arregi torturapean hil zutenean, ETAk ekintza arrakastatsutzat jo zuen. En fin, Melitón Manzanas demokrata zintzoa zen, baina ETAk galbidera eraman zuen gizajoa. Eta abar eta abar. Adibide batzuk baino ez denboran zehar.

  • Nik esan dudana esan dudana da, Gonzalo, eta ez dut errepresioaren inongo justifikaziorik egiten, zuk ni gezurtiro leporatu bezala. ETAk espiral bat martxan jarri zuen deliberatuki, eta hori ezin didazu ukatu. Estatuak noski ETA hartu duela aitzakitzat injustiziak eta bidegabeak egiteko. Eta ETAk gauza berdina egin du Estatuak egindakoarekin. Hortxe dago gurpila. ETAk onartu al zuen espirala ekintza-errepresio-ekintza espiral hori bai ala ez? Bai noski. Ulertzen dut zuk gauzak desitxuratu nahi izatea. Baina borroka armatuaren ekintzak erreperkusioak sortzen ditu eta etsaiarengan erreakzioak sortu ere.
    Uste al duzu ba ETAk Aznaren kontra atentatu zuela pentsatuz estatua beso gurutzatu geldituko zela? Ez noski ETAk ongi zekien estatuak neurri zurrunagoak hartuko zituela. EDota uste a duzu ETAkoak tontoak direla eta bere ekintzak izan dezaketen ondorena ez zutela kalkulatzen?
    Horregatik gauza bat da gatazka bat hastea eta bestea nahi bezala bukatzea. Ezker abertzaleak uste zuen Loiolak listoi bat markatzen zuela beste negoziazio aldi batetarako. Eta horretan hutsegin zuen, zeren eta orain PPkoak dira gobernuaren buruan eta hauek nahiago dute egoera usteltzen utzi. Horregatik Loiolako akordioa, oraingo egoera ikusita, irtenbide duina izan zitekeen 35 urte hauetako estrategia politiko-militarrari irtenbide duin bat emateko. Baina ezker abertzaleak ez zuen nahi hori, ariari tiraka jarraitu nahi zuen eta aria puskatu da.

    • Txanpi, erantzuteko ez duzu iraina behar. Horrek balio kentzen dio zure esanari eta dagoeneko nahiko eskas zabiltza horretan.
      *
      Errepresioak ez du ETAren jarduera justifikatzen. Oso ondo. Ados. Baina ETAren jarduerak ez du errepresioa justifikatzen, ez Estatuarena ez AEJrena. Arazoa daukazu azken puntu hau onartzeko, eta V. asanbladaraino jo duzu aitzakia bila. Hau da, zure ustez, ETAren jarduerak errepresioa justifikatzen du. Baina gero autokritikaz hitz egiten duzu, armairuez eta eskuez. Onartuko al duzu ETAren jarduerak ez duela Estatuaren eta EAJren errepresioa justifikatzen? Onartuko al duzu Estatuaren eta EAJren jarduera antidemokratikoa eta kriminala izan dela eta horretarako ez zegoela eta ez dagoela inolako justifikaziorik? Hori egiten baduzu, agian zoro etikoaz hitz egin ahalko dugu.

  • Amedorekin konparatu nauzu beraz iraindu ez dela behar esatea zure aldetik hipokresia ariketa bat besterik ez da. Nik ez dut jo Vgarren batzarrera, ETA bosgarren batzar horren iturburutik sortu eta jarraitu zuen, gogoratze dizut 80 hamarkadan bonba kotxeak jarri zituela eta 90koan PP eta PSOEko zinegotziak hiltzen hasi zela. ETAren ekintza armatuak erreakzioak sortzen ditu eta hori ETAk bazekien, horregatik zabaldu zuen bere objetiboen zerrenda. Horrekin konforme al zaude Gonzalo?. Horrek ez du errepresiorik justifikatzen eta gutxiago niri leporatzea errepresioa justifikatzen dudala. Baina, noski, ez dut errepresiotzat ETAko militanteak atxilotzea, hori zilegi da ETAko kideen asmoa bonbak jartzea eta jendea hiltzea baitzen.
    Zenbat sofrikario aurreztuko genduke baldin eta ezker abertzaleak beste bide bat hartu izan balu orain dela 35 urte. Baina ez, jendea hiltzea estrategia zilegia kontsideratu zuen ezker abertzaleak eta efektiboa gainera. Ba estrategia hori ez da ez zilegia eta demostratuta dago ez dela ere efektiboa. Nik irakurtzen ditut Hasier Arraizen adierazpenak, egoera okerragoa dela, gobernua itxiagoa dagoela, kalea hotz dagoela, PSOEk atzerapausua eman duela bi urtetik honera, eta konturatzen naiz gero eta gehiago Loiola okasio galdua izan dela eta ezker abertzaleak eraman duen bide horretan orain, zuk hain ondo iragarri bezala, presoen etengabeko gartzaladia besterik ez da gelditzen eta, noski, estatus aldaketarik eta independentziarik batere. 35 urte eta gero hau?

    • Errepresioak ez du ETAren jarduera justifikatzen. Oso ondo. Ados. Baina ETAren jarduerak ez du errepresioa justifikatzen, ez Estatuarena ez AEJrena. Arazoa daukazu azken puntu hau onartzeko, eta V. asanbladaraino jo duzu aitzakia bila. Hau da, zure ustez, ETAren jarduerak errepresioa justifikatzen du. Baina gero autokritikaz hitz egiten duzu, armairuez eta eskuez. Onartuko al duzu ETAren jarduerak ez duela Estatuaren eta EAJren errepresioa justifikatzen? Onartuko al duzu Estatuaren eta EAJren jarduera antidemokratikoa eta kriminala izan dela eta horretarako ez zegoela eta ez dagoela inolako justifikaziorik? Hori egiten baduzu, agian zoro etikoaz hitz egin ahalko dugu. Bien bitartean, Amedoren ezpalekoa zara, konplizea eta armairua elkarbanatzen duzue.

  • Ez dut inongo arazorik azken puntu hori onartzeko: torturak, estatuaren aldetikako hilketak eta ez legezko neurriak, inozenteen atxiloketak eta abar ez ditut onartzen. Baina ETAko kide petoak atxilotzea, hori bai, ETAko kideak jendea hiltzeko sortu baitira.
    Nik ez dut aitzakirik bilatzen, borroka armatua estrategia kontua da. Zuk ez dakizu nola errefusatu nik esandakoa. ETAk bere erro horretan jarraitzen du eta ez du ukatzen. Zuk ukatzen al diozu hori? Zergatik?
    Eta berriz ere Amedoren katramilarekin… Baina Gonzalo zure amorru fanatikoa piskat emetu behar duzu. Euskal herriko jende gehienontzat ETAko kideak ez dira sainduak, militante odoltsuak baizik. Eta noski ez daude bakarrik, batzuk hil eta bonbak jartzen duten bitartean, besteak aurpegia ateratzen diete bere salako txokotxoan. Baina arazoa ez da aldatzen, ETAko presoak urte luzeetako kondena jasan beharko dute esker abertzaleak bere jardun politiko-militarra duinki bukatzeko okasioa galdu zuelako.

    • Txanpi, helburua justifikatzen baduzu, bitartekoa ere. Hortaz, Estatuaren errepresioa justifikatzen duzu, Amedo justifikatzen duzu. ETAren jarduera helburuen bidez justifikatu daiteke? Halako atentatua ondo bidezkoa zen eta beste hura ez? Orduan, zergatik egiten duzu zuk hori Estatuaren eta EAJren jarduerarekin? Etakideak torturatu daitezke, baina besteak ez? Total, tortura salatzea ETAn militatzea aitortzea denez. Errepresioa kasu batzuetan justifikatzen duzu eta beste batzuetan ez. Txanpi, saiatu berriro, oraindik urrun gaude zoru etikotik.

  • Bai zera, Gonzalo, hori da zuk nahiko zendukeena, ETAko militanteen atxiloketa errepresioa dela, zergatik? ETAko militanteek egin nahi dutena beste pertsonak hil egitea da. Ba beste edozein hiltzaileen antzera gartzela zigorra merezi dute. Hori ez da errepresioa, hori justizia da.
    Gonzalo, non esan dut nik ETAko kideak torturatu behar direla? Zer gertatzen zaizu, hainbestetan niri esan irainka nabilela eta zu irainaren monopolioa hartzen duzula behin eta berriz?
    Egoera oso latza da Hasier Arraizek esaten duen moduan. Eta hori hala delako Gonzalo, eta ezker abertzaleak medallitak ezin atera ditzakeelako, mamuak astintzen hasi behar zara, ingurua itsusitu behar duzu ea goapoa ateratzen zareten. Ba ez, ezker abertzalea ez da batere goapoa ateratzen kondairak egiten dion argazkian. Eta zu familia hortakoa zara.

    • Etakide horiek atxilotzeko bide errepresiboak erabiltzen dira lege antiterroristaren eta inkomunikazioaren pean: torturapeko aitorpenak, entzuketa ilegalak eta era guztietako urraketa demokratikoak eta ilegalak. Atxilotu ondoren, torturatu egiten dituzte eta torturapean lortutako aitorpena epaitzeko froga nagusia da, baita jende gehiago atxilotzeko bidea eta froga ere. Gero, epaiketa dator: epaileek torturapean lortutako aitorpen hori froga nahikotzat jotzen dute zigorra jartzeko. Espaniako legediaren beraren arabera, epaiketa horiek guztiak nuluak dira eta errepikatu beharko lirateke, guzti-guztiak, baina ez zigortuak errugabeak izan daitezkeelako, zigortuen berme demokratikorik eta legalik txikiena ere errespetatu ez delako, lehenik eta behin atxiloketa bera kutsatuta egotegatik, eta batez ere errepresioa erabiltzen duen estatu batek ez duelako inolako legimitate demokratikorik inor atxilotu, epaitu eta zigortzeko. Sistema honekin aspaldi sorginkeriaz akusatutakoek deabruarekin paktua egin izan eta erratzeki hegan egitea aitortzen zuten.
      *
      Zuri hau guztia balekotzat iruditzen zaizu, helburuak bitartekoak zuritzen omen dituelakoan. EAJk ere oso gustukoa izan du sistema hau, eta bere baitako errepresioaz gain, Estatuarekin muturreko kolaborazioa gauzatu du sistema honek aurrera jarrai zezan. EAJren helburu historikoa beti izan da ezker abertzalea suntsitzea. Orain, amorrua, eta hor dago zurea ere, dena alferrikakoa izan dela ikustea izan da.

  • Txanpona, eta beste aldea 2013-12-16 00:05

    Txanpi, ez duzu ulertu. Frantziar eta Espainiar estatu inperialek ez dute inongo legitimitaterik herri honetan biolentziaren monopolioa erabiltzeko, beren jardun armatua gure herrian inbasio, okupazio eta konkista militarretan oinarritzen baita. Konkista eskubidea al da? Gainera, justiziaz hitz egiten duzu. Hemen, justizia bakarra herri honek bere askatasuna berreskuratzea da. Ondoren egongo dira giza-eskubide guztiak bermatuta Estatuaren konstituzioan. Zer justiziaz hitz egin dezakete herri honetan ekimen kolonialistak defendatzen dituzten alderdi eta pertsonek? Edo erakunde inperial eta kolonialetan parte hartzen duten kolaborazionistek? Ez dago lotsarik? Zu eta zure familia inork gatibatuko bazintuzte, arrazoirik gabe, zilegia al litzateke zure ziega zaintzen duenaren aurkako biolentzia, libre bizitzeko? Noski, gatibatu zaituenak ez dizu eskubide hori ematen, bere ziegan zaude, eta berak du biolentziaren monopolioa. Txanpi zuk ez duzu biolentzia inperiala kondenatzen, eta askatasunaren aldeko biolentzia kondena arazi nahi didazu? Lotsa zuri!

  • Estatuek ez dute legitimitaterik… Eta ETA badu jendea hiltzeko zilegitasuna? Baina, hori horrela bada, zergatik utzi dio ETAk jendea hiltzeari? Edota “Txanpona eta beste aldea” zergatik ez duzu beste ETA bat fundatzen estatuen monpolio hori borrokatzeko? Besteek egitea nahi duzu zuk zilegi uste duzun lan hori?
    Inbasio, konkista, hitz potoloegiak, nik dakidana da ikusi eta sentitu dudana, ezker abertzaleko jendea herri eta hirietako kaleetatik pasa direla, alderdi politikoen sedeak eraso dituztela, alderdi politiko guztien kargo publikoak insultatu eta eraso dituztela, bere iritzikoa ez dena etsai bezala tratatzen duela… Ezker abertzaleak gure herria inbaditu eta konkistatu nahi izan du baina ezin izan du.
    Gure herria bere askatasuna berreskuratzen hasi da ETAri jardun armatua jarraitzea ezinezkoa gertatu zaionean. Eta etorriko da unea non eta gure herritar gehienen borondatea beteko den eta gure aberri askatasuna lortuko dugun. Baina ezker abertzalea ez da batere askatasunaren alde. Askatasuna bai aitzaki, baina askatasun gutxi, baita ETAko presoentzat ere, irtenbide indibidualak debekatzen baitizkie bere presoei. Eta hori egiten baldin badu bere aldekoekin, zer egiten eta egingo du beste alderdikoekin? Orain arte egin dueña: eraso eta iraindu. “Askatasunaren aldeko biolentzia”, mesedez ez etorri demagogia ustel horrekin, zergatik zaude hemen eta ez bonbak jartzen horrela benetan pentsatzen baldin baduzu?

    • Txanpi, eldarnioan hasi zara. ETAk ez du legitimitaterik inor hiltzeko, jakina. Baina zergatik esaten duzu Estatuak hiltzeko eta torturatzeko legitimitatea daukala. Zergatik justifikatzen duzu Estatuaren jardun errepresiboa? Zergatik egiten dituzu bereizketak errepresioaz aritzeko? Txanpi, inoiz autokritika egitea pentsatu al duzu? Nik ezin dizut eskatu, baina gomendatzen dizut.

    • Azken finean, Txanpi, zergatik da Amado zure lubakilagun, hor zizareen artean? Ez al dizu nazkarik ematen?

  • Amnistia Internacionalek argi eta garbi esaten du, ETAkide guztiak ez direla torturatzen, tortura persistentea dela baina ez sistematikoa. Hiltzaileak, ETAkoak baldin bada ere, atxilotzea, justizia da niretzat. Nik dakidana da ETAko abokatuek atxilotu guztiei esaten diétela tortura salatu behar dutela. Batzutan torturatuak dira eta beste batzutan ez, hori Amnistia interncionalek dio, zu baino testigu fidagarriagoa.
    Eta azkenean bazatoz zure parana antijeltzalearekin… Ba Gonzalo bakarrik zaudete eta bakarrik jarraituko duzute eta herriak gero eta gehiago bizkarra emango dizuete. Españolek esaten dute jeltzaleak ETAkideen kolaboratzaileak direla. Bai PPero eta zuen artean gauza amankomun asko dago, garantía humanoen errespeto eza eta irainarekiko joera etengabea.

    • Txanpi, azalduko al didazu nola esaten dieten “ETAko abokatuek” atxilotu guztiei tortura salatu behar dutela inkomunikazioa bitartean, hau da, epailearen aurrean deklaratu eta espetxeratu arte, “ETAko abokatuekin” hitz egiteko aukerarik ez badute? Nola egiten dute, telepatiaz?
      *
      Esan nahi al duzu tortura ez dela sistematikoa? Orduan Martxelo Otamendirekin salbuespena egin zuten? Zein da sitema, hamarretik bat torturatzen dute eta tokatzen zaionari tokatzen zaio? Horrela ez da sistematikoa?
      *
      Pozik nago eztabaida honekin, Txanpi. Hona ezker abertzalearen zikinak ateratzera etorri zinela uste zenuen, eta hara noren zikinak ari diren ateratzen, autokritikaz eta zoro etikoaz hitz egiten dutenenak kar-kar-kar

    • Txanpona, eta beste aldea 2013-12-16 00:53

      Estatu batek bere arauak defendatzeko legitimitatea dauka, behar bada biolentzia erabiliz.
      Estatu inperial batek bere kolonian ez dauka inongo legitimitaterik ezertarako. Egoera horretan, konstituzio inperialaren markoa onartzen duen hiritarra kolaborazionista da. Txanpi, zu eskuindiar kolaboa zara. Zu, Gonzalo, ezkertiar kolaboa. Ni, ordea, estatalista naiz, eta oraindik ez daukat eskuindiar edo ezkertiar izateko pribilegiorik lege eta estatu legitimo baten aurrean. Noski, hori guztia, zuek bezalako kolaboak existitzen direlako. Gora Euskal Estatua! Euskal Herriarena hitza eta ekintza!

  • Gonzalo, oso listoa zarela pentsatzen al duzu? Edota zer pentsatzen duzu, ETAko kideak atxilotuak direnean ez dakitela zer egin behar duten bere atxilotzaileen aurrean? ETAko kideak ez dutela iragartzen noizpehin eroriko direla eta erori eta gero zer egin behar duten ez zaiela esaten? Nik badakit hau guztia badakizula, beraz ez adarrik jo.
    Ni Amnistia Internacionalen txostenetara deliberatzen zaitut. Akaso Amedoren lagunak direla pentsatuko duzu, baina niretzat zu eta ezker abertzaleko edozein baino fidagarriagoak dira giza eskubideen urraketaren arazoan.
    Gonzalo, pozago nago ni eztabaida honekin, ezker abertzalekoen pelajea zurea alegia argi geratzen baita. Horrelako izpirituarekin pakea eta askatasuna nahi duzutela pentsatzea ezinezkoa da. Kredibilitatea agortu zaizue eta orain datorkizue gainbehera. Horregatik kexu da Hasier Arraiz gaixoa.

    • Ergo tortura salatzen duten guztiek etakideak dira, ezta? Estatuak ez omen du toruratzen; ETAk kideei torturak salatzeko esaten omen diete. Hortaz, tortura salatzen baduzu, etakidea zara. Txanpi, ikusten duzu zein erraza den errepresioa erabiltzea? Orain zu zeu ari zara praktikatzen, eta oso merke, autokritikarik eta zoru etikorik eskatu gabe.
      *
      “Kredibilitatea agortu zaizue eta orain datorkizue gainbehera”. Txanpi iturriko ura bezain gardena zara ka-kar-kar Autokritikaz, etikaz, armairuez, V. asanbladaz… eta argi dago zein den zure kezka bakarra: hauteskundeak eta botoak kar-kar-kar! Barkatu erdarakada baina zurekin deskojonatzen naiz, barkatu, ezin dut saihestu kar-kar-kar.

  • Nik ez dut esan zuk lehen parrafoan esaten duzuna. Ai, gezurretan ibili behar duzu zeredozer esan al izateko. Hori bai mixeria.
    Zu bai praktikatzen ari zarela ezker abertzalekoen fiskal papera. Garai batean beldurra ematen zenduten, eta orain pena ematen duzute. Nola aldatu dira denborak.
    Hauteskundeak? Ez nintzen horretan pentsatzen baina orain esan didazula bai, Gipuzkoa, Donostia galduko duzute. Eta ez duzute autokritikarik egingo. Beraz segi gainbehera. Orduan egingo ditugu far ederrak, e?

    • “Hauteskundeak? Ez nintzen horretan pentsatzen baina orain esan didazula bai, Gipuzkoa, Donostia galduko duzute. Eta ez duzute autokritikarik egingo. Beraz segi gainbehera. Orduan egingo ditugu far ederrak, e?”
      *
      Kar-kar-kar Ikusten duzu, Txanpi, ikusten duzu zein den zure kezka? Zenbat tontakeria eta zenbat hitz handi idatzi dituzun hona iristeko. Loiola, autokritika, zoru etikoa, hildakoz betetako armairuak, odolez zipriztindutako eskuak… Hori guztia horrela bukatzeko. Barkatu berriro erdarakada baina zurekin deskojonatzen naiz kar-kar-kar

  • Ez hori ez da nire kezka, Gonzalo, hori da nire alaitasuna. Zorionez lau urtero kargo politikoak aldatu egiten dira eta orduan zuek daukazuten botere instituzionala aldatu egin daiteke eta aldatu egingo da.
    Tontakeriak idatzi ditudala? Gonzalo errespeto piska bat, ezker abertzaleak noski dituela odolez eskuak zipristinduak, hori bakarrik zure antzeko akolito itsuek ukatu dezakete publikoki. Barkatzen zaitut Gonzalo, ea zure far horrek barruan daukazun pozoina askatzen duen.

  • Kaixo!
    A ze irudia ematen duzuen bai Txanpi bai Gonzalok ere! Etsigarria eta aspergarria zuen arteko eztabaida!

    • Tira, Mikel, ez hartu hain larri. Pentsa ezazu hobe dela politikaz hemen eztabaidatzea Gabon oturuntzetan baino, batak El Mono aniseko botila hustua eta labana eskuetan, raka-raka, eta bestea erretiluan umezurtz geratu diren turroi gogorreko munizioaz hornituta.

  • Peru Dulantz 2013-12-18 10:50

    Tira. Arraizek gauza etsigarriak esango ditu, baina ziur naiz itxaropenezkoak eta baikorrak ere esango dituela, ezta?

  • ETa-k ez zuela ezer lortuko jakin zuenean eta jarraitzea erabaki zuen une horretan galdu zuen dena (nahiz eta nire ustez, sekulan aukerarik ez zuen izan). Espainolak torturatzea edo euskaldunak hiltzea: BETIKO KONTUA DA. Nabarra Osoko konkistan, Matxinadak, Gerra Karlistak edo pasadan mendeko espainol-faszismoa. Eta horrela izango da: gure lurretik bota arte.

  • Esaldi etsigarri gehiago:

    “EAEko Fiskaltzak diligentziak ireki ditu Arraizen hitzak delitu ote diren ikertzeko”
    “Sortuko presidenteak ezker abertzalearen ibilbideaz azaroaren 18an eginiko hausnarketan “terrorismoa goratu” ote zuen aztertzen ari da Juan Kalparsoro.”
    .

    http://www.berria.info/albisteak/86094/eaekofiskaltzakdiligentziakirekidituarraizenhitzakdelituotedirenikertzeko.htm

  • Peru Dulantz 2013-12-22 00:22

    Ba, bai. Etsigarria benetan. Eta oso etsigarria horren aurrean gure “demokratek” emango duten erantzuna; aurreikusi dezaket…