Eroski hemengoa da?
Aspaldi ez nuela zapaltzen gaztetatik MAXI bezala ezagutzen dugun, Eroski “handia”. Lagun batekin afaria nuela-eta, zabalik zegoen bakarranetakoa zen herrian. Hara azaldu eta apalez apal hasi nintzen jatekoen bila. Eta “Eroski hemengoa da” zioen aflixa aurkitu nuen muturren parean. Hemengoa da. Ikurrina bat erdian. Bihotza bilatu nahian bezala, sentimentu sakonekoenei dei eginaz; etxekoa da, gurea… euskalduna.
Mondragon kooperatibaren zati den Eroskik aditzera eman nahi du etxekoa dela. Bertakoa dela, gainontzeko supermerkatuetatik bereizteko-edo. Eta horretarako nekazariak, gaztagileak eta arrantzaleak darabilzki. Aflixa erraldoiak, ondo ikusteko, erakusteko. Izan baino, erakutsi nahi baitute. Hemengoa izatea zer den ere auzitan jartzeraino, aizue. Ni ez naiz hemengoa. Ez eroski den hemen hortakoa behinik behin.
Eta bai badira, eta ondo erakusten dute zer diren. Zer diren asmatzeko ez duzu honako argazkiei erreparatu besterik egin behar. Eta konturatuko zara ziurrenik zuzeulari, zu zeu ez zarela haietakoa. Lagun batek dioen moduan ez direla tibetarrak, mon ami.
Inor ez da euskalduna, ni bakarrik? Egin behar dena da 1. komunikazioan euskara ez darabilten enpresak (herritarrei begirakoak batik bat) euskara erabiltzera animatzea, eta zenbait kasutan behartzea. 2. Kalitatezko euskara erabiltzeko gutxiengo baliabideak eskaintzeak. Katalunian gutxinaka ari dira lortzen, enpresek ikusten dutelako eskari soziala dela bertako hizkuntzan, esaterako, etiketatzea. Horretan lanean ari dira Euskal Herrian, adibidez, Emun, Artez euskara zerbitzua… Ez estresatu bagoaz eta. 3. Eroski bezalako etxeak, zoritxarrez, euskara darabilten bakarretakoak, egiten duten lanagatik zoriondu eta hobetzen lagundu. Ez behintzat “hemengo” etiketa kendu. Adeitasunez, Peru.
Eskerrik asko mezuagatik Peru. Ados nago zuk diozun ia guztiarekin. Baina horrek ez du kentzen nik artikuluan diodana. “Hemen” asko daude. Eta eroskirena, ez da nirea. Ziur nago, ausartzen naiz esatera, ezagutzen zaitudalako, zure “hemen” ere ez dela.
Tira, inork imaginatzen al du supermerkatu espainiar batean honako cartela:
Somos de aquí / Hemengoak gara
Manuel Gonzalez
Pescadore/ Arrantzalea
Zer seriotasun da hau? Azala behar da hemengoa zarela esan (denok dakigu zer zentzutan) eta gero, halako akatsekin kartelak argitaratzeko.
Adeitasunez, Xigor 😉
Ongi ulertu badut, “Gaztagilea”, “nekazaria”… etab esan ordez gaizki iruditzen zaizu “gaztagile”, “nekazari”… erabiltzea. Nik esanen nuke kasu honetan zilegi dela, ez zait gaizki iruditzen. Nire ustez, kasu hau eta beste batzuk (adibidez, “Servicios / komun” eta horrelakoak) desberdinak dira. Baina ez dakit azaltzen zergatik, intuizioz ari naiz.
Esango nuke karteleko “Arrantzale” hori, hor barrena ikusten ditugun “Jatetxe” eta antzekoen modukoa dela, eta “Irakaslea” behar lukeela: “Zer da? Irakaslea da” (“aulkia da” bezala). Ez dut arrazoirik ikusten mugagabea erabiltzeko (Ilari eta Entzi Zubiririen “Euskal gramatika osoa” liburuan begiratu dut; 315 or. Mugagabearen erabilera). Beste gauza bat izango litzateke “Irakasle lan egiten du” edo “Irakasle lanetan dabil”. Baina nik ere ez dakit ziur. Ba al da filologoren bat hor barrena kontu hau argitzeko?
Mugagabe horren arrazoia ulertzeko erraza da: “arrantzale” hitza gaztelania dela.
“José Antonio Bereciartua es un arrantzale de Oiartzun”.
Alegia, Eroskiren gaztelaniako propagandan euskarazko hitzak txertatzen dituztela. Gaztelaniaz eta gaztelania hiztunentzat pentsatutako propaganda dela.
Batzuei ongi iruditzen zaie enpresa batzuek propagandan euskarazko hitzak txertatzea, nik barrabiletan ostikada bat jo balidate bezala sentitzen dut.
Baina “Irakaslea naiz” nahiz “Irakasle naiz” esan daiteke, ez da hala?, ez ordea “hori jatetxe da”.
Ondo zabiltza. Zalantzarik gabe, IRAKASLEA DA, TABERNARIA DA behar du,
Iraskale lan egiten du esaldia beste kategoria batean sartzen da
Eroski “hemengoa” da, bai. Horkoa. EAEkoa. Hor, EAEn, sortutako denda kate erraldoi erdalduna, euskara eta ikurriña apaingarri gisa erabiltzen dituena, noizbehinka. Hor.
Nafarroako “hemengoa” ez da, behinik behin.
Nafarroan ikurriñarik ez, euskara oso-oso gutxi, eta “bertoko produktuak” bertokoak dira, bai. Nafarroakoak. Ez EAEkoak, ez iparraldekoak ere.
Hemen, Nafarroan, Lacturale da bertoko, baina ez Kaiku, ez Euskal Herria esnea ere, noski.
Eroskik euskaldunoz paso egiten du (ez erabat, baina ia erabat), baita “mendialdeko” establezimenduetan ere. Gasteizen bezala, Zaragozan bezala…
Eroskiko liburu eta diskoen apalategietara hurbildu besterik ez dago, jakiteko zer den “nacional” eta zer ez. Oso ariketa erraza da ikusteko zein den euskarak, euskal kulturak, “hemengo” eta “horko” kulturak eta hizkuntzak zein pisu txikia hartzen duten Eroskin. Tamalez.
Lacturale-ri buruz ez dakit ironiaz edo serio bota duzun, baina oso deigarria da urteetan Lacturalek ez duela hitz bakar bat erabili euskaraz, ez produktuan berean ez iragarkietan. Berriki zerbait ikusi dut euskaraz bere iragarkiren batean, eta harritu egin naiz. Aukeran, dudarik gabe euskara gehiago errespetatzen duten produktuak: Eroski, Euskal Herria esnea edo dena delakoa.
Eroskik gutxi egiten duela euskaraz? Ba esanen didazu zer katek eta zer marka zurik erabiltzen duen gehiago. Nire etxetik hurbil BM bat jarri zuten, eta errotulazio guztia erdara hutsean jarri (Iruñeko beste auzo batzuetan ez, joan eta bila zeren arabera).
Lacturale marka ia erabat erdalduna da, baina Nafarroan “bertoko” marka gisa saltzen du Eroskik, Nafarra delako. Aldiz, Kaiku, Gurelesa eta EAEko (zer esanik ez Iparraldekoak) produktuak ez dira “bertoko” Nafarroan.
BM-k edo Carrefourrek, Eroskik baino are gutxiago erabiltzen dutela euskara? Baliteke, baina kontsolamendua da hori? Eroskirena lotsagarria da. Are lotsagarriagoa “hemengoa” delarik.
Hobe lukete “Comproski” deitu, eta bakea.