TVEk ETAri egotzi dio Madrilgo M11ko atentatua (eta Begoña Urroz haurrarena)

TVEk ETAri egotzi dio Madrilgo M11ko atentatua (eta Begoña Urroz haurrarena)Espainiako telebista publikoko Parlamento saioan 2004ko martxoaren 11ko Madrilgo atentatu odoltsuak ETAri leporatu dizkiote. “Terrorismoaren biktimei” Espainiako Kongresuan egindako omenaldiaren harira, ETAren atentatuen zerrendan Bartzelonako Hipercor-ekoa Madrileko tren eztandekin uztartu dituzte. Horrez gain, Espainiako bertsio ofiziala bere eginez, DRILek Donostian hil zuen Begoña Urroz haurraren heriotza ETAren lehena izan zela azaldu du saioko aurkezleak.

[Eguneraketa: TVEk barkamena eskatu du, eta asmo txarrik gabe egin zutela adierazi]

Espainian iskanbila sortu du sare sozialetan martxoaren 11ko atentatuak ETAri egoztea, muturreko islamiarrek egina izan zela jakina baita. Horrela eman zuen aditzera TVEk 191 heriotzetan ETAk izan ez zuen ‘ardura’:

“Hiru urte baino gehiago dira ETAk ez duela atentaturik egin, nahiz eta oroimenean gordeta dauzkagun Hipercor-eko atentatua edo M11koa” 

Espainiako zenbait hedabidek tesi hori ez dute oraino baztertu, El Mundo buru, ezta politikari kontserbadore batzuek ere. Harrigarria izan da TVEk berriz tesi hori bere egin izana. PPren eskutik zuzendari kargua hartu duen Julio Somoanoren gidaritzapean TVEren jarrerak aldatzen doazela salatu dute askok. Aldiz, saioaren egileen akats bat izan dela argudiatu dute beste ikus-entzule batzuek.

Informazioa ikus-entzun dezakezu 3. minututik aurrera:

TVEk ETAri egotzi dio Madrilgo M11ko atentatua (eta Begoña Urroz haurrarena)

Zer duzu buruan “TVEk ETAri egotzi dio Madrilgo M11ko atentatua (eta Begoña Urroz haurrarena)”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2013-07-01 15:05

    Esaldia anbiguoa da, eta agian interesatua, ezin baita seguru jakin ETAz ari den, ala terrorismoaz oro har. Hala ere, segundu batzuk geroago erakusten den grafikoan esaten da “nazioarteko terrorismo islamistak” 230 biktima utzi dituela. Begoña Urrozena, hori bai dela lotsagarria.