Ama Lur (1968) dokumentala sarean ikusgai

‘Euskal zinea’ deiturikoaren hastapenak izen bat du: Ama Lur. 1968ko dokumentala da, Basterretxea eta Larruquert artisten eskulan paregabea. Euskaldunak munduan egoteko duten modua erakutsi nahi zuen, Francoren diktaduraren itzalean. ama lurOraintxe bertan ere ikus dezakezu, doan. Nola ikusten zuten Euskal Herria 1968an bi artista handik?

Estetika zaindua, muntaia berezia, edukiz mamitsua, olerki bisuala zenbaitentzat. Nortasun handiko dokumentala da Ama Lur, euskal ikus-entzunezkoen ernamuina izateaz gain. “Gaur egun ezinezkoa litzateke beste ‘Ama Lur’ bat egitea”, esana du Basterretxea berak, obraren testuingurua historiko zehatza kontuan hartuta. Zentzuraren galbahetik pasa zen Ama Lur, gauzak erakutsi gabe adieraziaz. Diru-bilketa herrikoi bati esker eskuratu zuen finantziazioa, diru-laguntzarik ez baitzen artean (ezta Jaurlaritzarik ere noski!).

1968ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen Ama Lur, oztopo andana gaindituta. Emanaldi hartan izan zirenek zirraraz oroitzen dute proiekzioa, poliziez lepo zegoen areto batean. Euskal Herri folklorikotik haratagoko mezu politikoa zukutzeko nahi ikaragarria zegoen.

Euskadiko Filmategiaren eskutik maiatzaren 23an Donostiako Antzoki Zaharrean proiektatuko dute (sarrera 4,50 euro). Elkarrek ere Ama Lur dokumentalaren DVDa salgai du.

Youtube-n ere eskegi dute dokumentala. Irudi eta soinuen kalitatea ez da zinemako, ezta DVDkoa ere. Halere, ordu eta 40 minutuko Ama Lur gutxienez birritan ikusteko filma denez, lehen kontakturako aukera ona ematen du sareko bertsioak.

Ama Lur (1968) dokumentala sarean ikusgai

Estetika zaindua, muntaia berezia, edukiz mamitsua, olerki bisuala zenbaitentzat. Nortasun handiko dokumentala da Ama Lur, euskal ikus-entzunezkoen ernamuina izateaz gain. “Gaur egun ezinezkoa litzateke beste ‘Ama Lur’ bat egitea”, esana du Basterretxea berak, obraren testuingurua historiko zehatza kontuan hartuta. Zentzuraren galbahetik pasa zen Ama Lur, gauzak erakutsi gabe adieraziaz. Diru-bilketa herrikoi bati esker eskuratu zuen finantziazioa, diru-laguntzarik ez baitzen artean (ezta Jaurlaritzarik ere noski!) Estetika zaindua, muntaia berezia, edukiz mamitsua, olerki bisuala zenbaitentzat. Nortasun handiko dokumentala da Ama Lur, euskal ikus-entzunezkoen ernamuina izateaz gain. “Gaur egun ezinezkoa litzateke beste ‘Ama Lur’ bat egitea”, esana du Basterretxea berak, obraren testuingurua historiko zehatza kontuan hartuta. Zentzuraren galbahetik pasa zen Ama Lur, gauzak erakutsi gabe adieraziaz. Diru-bilketa herrikoi bati esker eskuratu zuen finantziazioa, diru-laguntzarik ez baitzen artean (ezta Jaurlaritzarik ere noski!)