Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea

Gaur arratsaldean Donostian, hitzetik-hortzera aipatzen diren sare sozialen abantailei buruz jardungo dute, baina baita askoz gutxiago aipatzen diren desabantailei buruz ere. Gizarte mugimenduek sare sozial korporatiboak erabiltzea komeni da? Zeintzuk eta nola? Herritarrontzat zeintzuk dira arrisku nabarmenenak?

orga-aldapan

Hizlariaren iritziz (ni neu), tresna hauekiko hausnarketa kritikoak gero eta premiazkoagoak dira, helburu bezala mozkin ekonomikoak bakarrik dituzten korporazio erraldoiek gure gizartearen bilakaera zuzentzea uzten ari bait gara.

Hitzaldi hau, AHTren aurkako taldeak datozen asteotan Donostialdean antolatu dituen hainbat ekitaldiren barnean kokatzen da.

Zer duzu buruan “Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea”-ri buruz

  • Gaur, maiatzaren 22an, asteazkena, web 2.0ren inguruko hitzaldia egongo da Bilboko Mazarredo kalean:
    Hitzaldiaren izenburua: WEB 2.0: GAUR EGUNGO INTERNET
    Lekua: Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala. Mazarredo, 69 – 4. solairuan
    Ordua: 19:00 – 20:30
    Hizlaria: JESUS ROMO URIARTE Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakaslea