Iñaki Soto Auzitegi Nazionalera artikulu hau publikatzeagatik
2012ko abuztuaren 16an Garan publikatutako artikulu honengatik auziperatu dute Iñaki Soto Garako zuzendaria Auzitegi Nazionalean.
Aitor Zelaieta, Maku Basabe, Ziortza Aiensa (*) Bilboko Alde Zaharreko hainbat auzokideren izenean
25 urte igaro eta gero, Maite zaitugu!
Mila esker, nazio eta askapen sozialaren beharraz oharturik, hamarkada luze hauetan Euskal Herri gorri, euskaldun, parekide eta aske baten aldeko hautua egitearren bizia eman duzuen guztiei!
Kaixo Maite! Ondoko hau idazten dugunok ez zintugun ezagutu, baina txikitatik izan gara zureganako maitasunaren lekuko. Gaur, 25 urte betetzen dira zure kide Rafa Etxebesterekin batera Donostian lehergailu batek bizia lapurtu zizunetik, eta gutuntxo honek zure oroimena inoiz baino biziago dagoela erakutsi nahi dizu.
Abuztuaren 15aren bueltan, hainbatetan entzun ditugu zure inguruko istoriotxoak, urtero jarri dugu zure argazkia krabelinez beteta, eta xume, gozo, saiatu gara zuk piztutako suaz bidea egiten. Nagusiagoek zure Solokoetxeko garaia, musika taldean jotzen zenuenekoak, Psikologia ikasten Amistiaren Aldeko Batzordean hasi zinenekoak, Aizanen ibili zinela, baina batez ere, zure samurtasun eta txantxazaletasunaz hitz egin digute.
Urtero, Aste Nagusiaren prestaketa lanetan geldiune bat egin eta Areatzatik konpartserak ere hurbildu izan dira auzoak egiten dizun omenalditxora; izan ere, 1987ko jaien hasiera zen, zure kopromisoa muturreraino eramanda herri honen iparrorratzetako bat bihurtu zinenean.
Oso bereziak izan ziren guretzat Bernardo Arregik, Titok, 13 urtez espetxean egon ondoren gaixo joan zitzaigun auzokideak, kontatu zizkigun momentuak. Edo zure taldekidea izan zen Txabik bere ongietorri ekitaldian zugatik eta zuretzat bota zituen hitzak. Baina zurekin batera, gaurko egunez, oraindik preso dagoen Joseba Artola atxuritarra datorkigu burura.
Gure auzokideak 26 urte daramatza espainiar sarraski kartzeletan. Zurekin batera ihesean irten behar izan zuen, zurekin batera zapalkutzaren aurrean borrokatu eta askatasunari bidea zabaltzeko antolatu zen, baina oraindik ez da bere auzora bueltatu. 2006an bete zuen zigorra bere osotasunean, baina 197/2006 doktrina mendekatia aplikatu zioten 10 urtez kondena luzatuz eta bahiturik daukate Darocako espetxean. Josebak ere hainbatetan parte hartu du, gutun bidez, zure omenezko ekitalditxoetan, baina aspalditik gurekin egon behar zuen auzoko kaleak zure oroimenez betetzen.
Jakingo duzunez, Euskal Herria aro historiko baten atarian da. Desagerrarazi nahi izan gaituzte, baina guk zutik mantentzea lortu dugu, eta ez hori bakarrik, bide gogorra eta malkoz beterikoa izan arren, erresistentzia luze honek aukera guztiak ireki dizkio herri honi. Zuei esker. Eta orain imajinazioz, konpromisoz, arduraz, auzolanez, desobedientziaz eta arrazoiaren jabe izateak dakarren irribarre bihurriz, zuen borrokaren lekukoa eskuz esku banatzea dagokigu. Zuek landutakoaren uzta jasotzeko garaia euskal herritarron eskuetan dugu, askatasunaren atea denon artean bultzatuz irekiko baitugu!
Maite Perez Sever, gure bihotzetan ez zara gatazka politiko honen ondorio tamalgarrien zerrendako izen bat soilik izango. Oraindik gogorrak izango diren batailak dauzkagu aurrean, baina helduko da Euskal Herriak historian merezi duzuen lekuan jarriko zaituzten eguna, gure haurrek biharko ikastoletan zuen konpromisoaz ikas dezaten.
Mila esker, nazio eta askapen sozialaren beharraz oharturik, hamarkada luze hauetan Euskal Herri gorri, euskaldun, parekide eta aske baten aldeko hautua egitearren bizia eman duzuen guztiei! Herri oso baten taupadak bizirik mantentzeagatik eta askatasunaren ateko giltza herriari oparitzeagatik. Ez adiorik, gero arte baizik! Musu pila bat sasi eta kartzeletara! Maite zaituztegu!
(*) Mikel Sanchez, Ainhoa Iurrebaso eta Julen Orbeak ere sinatzen dute idatzi hau
RT @zuzeu: Iñaki Soto Audientzia Nazionalera artikulu hau publikatzeagatik: 2012ko abuztuaren 16an http://t.co/xg8gUT3Z
RT @zuzeu: Iñaki Soto Audientzia Nazionalera artikulu hau publikatzeagatik: 2012ko abuztuaren 16an http://t.co/xg8gUT3Z
RT @zuzeu: Iñaki Soto Audientzia Nazionalera artikulu hau publikatzeagatik: 2012ko abuztuaren 16an http://t.co/xg8gUT3Z
RT @zuzeu: Iñaki Soto Audientzia Nazionalera artikulu hau publikatzeagatik: 2012ko abuztuaren 16an http://t.co/xg8gUT3Z
RT @zuzeu: Iñaki Soto Audientzia Nazionalera artikulu hau publikatzeagatik: 2012ko abuztuaren 16an http://t.co/xg8gUT3Z
RT @zuzeu: Iñaki Soto Audientzia Nazionalera artikulu hau publikatzeagatik: 2012ko abuztuaren 16an http://t.co/xg8gUT3Z
RT @zuzeu: Iñaki Soto Audientzia Nazionalera artikulu hau publikatzeagatik: 2012ko abuztuaren 16an http://t.co/xg8gUT3Z
RT @zuzeu: Iñaki Soto Audientzia Nazionalera artikulu hau publikatzeagatik: 2012ko abuztuaren 16an http://t.co/xg8gUT3Z
Erpuruen botazioa ikusita, ez dakit zer pentsatu. Erpurua gora: “auziperatzea salaketzearen ados nago” edo “Iñaki Soto auzioeratzearekin ados nago”; erpurua behera: “ez nago ados Iñaki Soto auziperatzearekin” edo ” ez nago ados auziperatzea salatzearekin (auziperatzea ondo iruditzen zaidalako)”. Beraz, non klikatu argi ez daukadanez, honakoa esango dut: Iñaki Soto apologia egiteaz salatzen dutenez, nik Iñaki Sotoren apologia egiten dut. Animo eta eutsi!
Nire elkartasun osoa Iñaki Soto…… eta artikulua idatzi duten beste akusatuentzat.
.
Atzo eta gaurko egunkarietan:
.
“Sinboloen Legea betetzen ez duten alkateak zigortzea onartu dute PPk, UPNk eta PSNk”
“http://berria.info/albisteak/73864/sinboloen_legea_betetzen_ez_duten_alkateak_zigortzea_onartu_dute_ppk_upnk_eta_psnk.htm”
.
“Citados once participantes en una «kalejira» pro-presos”
http://gara.naiz.info/paperezkoa/20121220/378799/es/El-juez-insiste-imputar-director-GARA-una-carta-opinion
.
“El TS ratifica la pena de seis años para cinco jóvenes de Oarsoaldea
“
http://gara.naiz.info/paperezkoa/20121219/378550/es/El-TS-ratifica-pena-seis-anos-para-cinco-jovenes-Oarsoaldea
.
P.D.: Lagun batek esaten du askatasuna daukagula gure zapaltzaileei biktimak deitzeko eta barkamena eskatzeko, ez gutarrak goraipatzeko. Baina hori berak esaten du, ez nik.