CiU eta ERCren arteko akordio historikoa: 2014 urtean estatua sortzeko galdeketa

CiU eta ERCren arteko akordio historikoa

Kataluniako bi alderdi independentista handienek, CiUk eta ERCk, akordio historikoa sinatu dute Askatasunaren Hitzarmena izenpean. Labur esanda, 2014 urtean kataluniarrei independentziari buruz galdetuko diete. Dena den, zabalik utzi dute galdeketa atzeratzeko aukera “bi alderdiek hala erabakiz gero”.

Azaroaren 25eko hauteskundeetan izandako emaitzen ondorioz, Artur Mas eta Oriol Junquerasen alderdien artean hitzarmena egitea beste erremediorik ez zen gelditu,  estatu propioaren aldeko prozesuarekin jarraitu nahi bazen. Kontraesanak eta tirabira historikoak gorabehera, bi alderdiek bat egin dute. Galdeketarekiko konpromisoaren eta neurri ekonomiko aurrerakoien trukean, ERCk CiUren gobernua eutsiko du.

Galdeketarako bideorriaren puntuak labur:

1. Kataluniako Herriaren Subiranotasunaren Adierazpena legebiltzar berriak.

2. Kontsulten Legea onartu 2013 urte hasieran.

3. Espainiako estatuarekin negoziazio eta elkarrizketa prozesua hasi, erabakitze eskubidea gauzatzeko erreferenduma onartzeko.

4. Kataluniaren Trantsizio Nazionalerako Kontseilua sortu.

5. Lege markoaren barruan 2014 urtean erreferenduma egin. Inguruabar sozioekonomikoen eta politikoen ondorioz data alda daiteke, bi alde sinatzaileek hala erabakiz gero.

5. Galdeketa deitu Katalunia Europako estatu bihurtu daitekeen erabakitzeko.

Katalunian 2014an galdeketa

CiU eta ERCren arteko akordio historikoa

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Zer duzu buruan “CiU eta ERCren arteko akordio historikoa: 2014 urtean estatua sortzeko galdeketa”-ri buruz

  • Akordioa edo suizidioa?irten bide bakarra itsas-ontzi guztiak erretzea da?
    eta pertsonak?eta langabezian daudenak?hemen akordio bakarra sinatu daiteke politiko lapurrak,bankero lapurrak etaenpresari lapurrak gartzelara betidako ,dena itzuli arte.