Iñaki Antiguedadek Kongresuko diputatu kargua utziko du

Iñaki Antiguedadek Kongresuko diputatu kargua utziko du –

Iñaki Antiguedadek Kongresuko diputatu kargua utziko du

Iñaki Antiguedad Amaiur koalizioko hautetsiak Espainiako Kongresuan diputatu izateari utziko dio egun gutxi barru. Unibertsitateko lana eta diputatu ardura bateragarriak ez direla ebatzi du Espainiako Kongresuko Diputatuaren Estatutuaren batzordeak. Egoera horretan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean lanean segitzeko hautua egin duela jakinarazi du Iñaki Antiguedad irakasle eta Hidrologia katedradunak, ZuZeuri eskainitako elkarrizketan. Datozen asteetan jakinaraziko dute nork ordezkatuko duen karguan. Larunbatean elkarrizketa osoa izango da ikusgai ZuZeun.

Iñaki Antiguedadek Kongresuko diputatu kargua utziko du

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Iñaki Antiguedadek Kongresuko diputatu kargua utziko du”-ri buruz

  • PPSOEko,EAJko,CIUko… diputatu eta zinegotzi asko, 2,3,4… kargu dituzte bian Antiguadedek nahiz eta Diputatuaren soldatari uko egin (beste taldekoek soldata guztiak kobratzen dituzte)bere eserlekua uztera behartzen dute? Edozer egin dezakete inolako edozein aitzaki tuntuna jarriz. Horrela jarraitzen badute PPSOEk uzte duten baina ostia haundiagoa hartuko dute hauteskundeetan. Ea eguna iristen danerako zerbait zutik uzten duten.

  • Pena… Hizlari ona zen.
    Beno… Pena… hala akaso lehendakarigai gisa aurkeztuko da?
    Dena den zorionak Zuzeu.

  • Ederra txapuza!! Horrelakoetan (ere) ikusten da gure politikoen maila zein den! Eta, aitzakiarik ez topatu beste alderdietan (Amaiur alderditxo bihurtu baita) nork bere esparruan urratu behar baitu bidea besteak erreferente/eredu hartu gabe. Hau da, galderatxoa Jorgeri; ondo ikusten duzu 2/3 kargu tartekatzea?

  • Egia esan ez dakit non dagoen zuretzat txapuza Peio. Antiguedadek bi postu izatean? akaso bozkatu zutenek ez zekiten berak ez duelako ezkutatu! Gainera soldata bati uko egin zion (egin beharra zuen biak publikoak zirelako) baina beste batzuek ez dute behar hori (besteak pribatua direlako, eta hori larriagoa iruditzen zait). Ni ez naiz gai esateko Antiguedadek lana ondo egin duen edota bi postuetan egoteak kalte egin dion bere lanari, hori bere ikasleek edota bere taldekideek esan beharko lukete. Nik ez dut txapuza modura ikusten, bera oso pertsona baliagarria iruditzen zait eta Amaiurrerako oso hautetsi egokia. Zalantzarik ez dut edozein alderdi edo mugimendu politikok dedikazio handia eskainiko dioten pertsonak behar dituela baina erabat ezinbestekoak iruditzen zaizkit politikaz bizitzeko asmorik ez duten pertsonak izatea. Horiek bakarrik daudenean hasten dira sortzen zuk esaten dituzun ALDERDIAK, nire ustez.
    Aupa Onintza, ea zure zutabean kongresuko gorabeherak kontatzen dizkiguzun orain!!!!

    • Argitzeko, azken aurreko esaldian “Horiek bakarrik daudenean…” esan nahi nuen soilik politikaz bizi direnak bakarrik daudenean, noski.

  • Euskal abertzale askori artaburu deitu zigun politikoaren agurra. Arrazoia edozein izanda ere erabaki egokia da. Madrilen poltika egin behar dela dioten guztiek, Iñakiren adibidea jarraitu Madril porkulo hartzera bdali eta hartu beharreko erabaki bakarra hemen hartu beharko lukete, INDEPENDENTZIA PROKLAMATZEA.

  • Niri gertaera honek beste burutazio bat iradokitzen dit: bagenekien bezala, haienak diren instituzioetan espainolistek nahi dutena eta nahi duten bezala egiten dutela; beraiek ezartzen dituzten arauak noiz aldatu eta nola interpretatu eta nor geratzen den barruan eta nor kanpoan.
    .
    Eta gauza bera gertatuko da hurrengo hauteskunde autonomikoak eta gero; berdin dio nor izango den Euskadiko Lehendakaria; Ibarretxe, Urkullu, Erkoreka, Antigüedad, Otegi…… Espainiaren Legediaren aurka, eta batez ere Euskal Herriaren burujabetzaren alde hartuko den edozein erabakia berehala utziko dute bertan behera Madriletik eta kartzela eta ilegalizazio mehatxuak hasiko dira euskal ordezkarien aurka. Zer egingo da orduan? Ez dut inolako planteamendurik entzun gaur arte.
    .
    Ibarretxeren ditxosozko kontsulta (nork gogoratzen du gaur egun?) birgogoratu beharra dago. 2008an Gasteizko Legebiltzarrean onartu eta gero Madrila eraman eta han ezetza eta kartzela mehatxuak jaso eta gero….. lagatuta eta ahaztuta.
    .
    Argi dago, egun estrategiaren zutabe nagusia den hauteskunde eta instituzio borroka, beharrezkoa izanda ere, ez dela nahiko, duela 10, 20, 30, 40….. urte bezala, Euskal Herriaren askatasuna lortzeko. Espainiolistek behin eta berriro uzten dute argi baino argiago bide itxia dela.