Bada Pulitzer sari bat marrazkilarientzat ere

Dagoeneko denok ezagutuko duzue 2012ko Pulitzer sarietako argazki irabazlea. Massoud Hossaini France Press agentziako argazkilariak eraman du irudi ikaragarri baten bitartez. Bertan, Tarana Akbari, 12 urteko neskatxa, garrasika ikus dezakegu bere infernuan, jendetza baten erdian suizida batek eragindako leherketa eta gero. Kabul hirian izan zen, 2011ko abenduaren 6an.

 

“Zutitzerik izan nuenean jende guztia nire inguruan ikusi nuen, lurrean eta odoloetan. Benetan ikaratuta nengoen”
Hala ere, sarituetako beste bat ere aipatu nahi nuen. Matt Wuerker (Politico), saritua izan da marrazkilarien sailean “bere karikatura fresko, dibertigarri eta gogoangarriengatik, bereziki Washington irentsi zuen gatazkaren satira egiteagatik”.
argazkiak, Prentsa Askatasuna, PULITZER

HERGELBERRI GRAFIKOAK