Lopezen euskara klaseak, ingeniaritza bat baino zazpi bider garestiagoak
Sarea sutan dago Patxi Lopezen azkenarekin. Badirudi, lehendakariaren 2012ko euskara klaseek 48.000 euro balioko dutela. Eta geure poltsikotik ordainduta. 2010ean, duela bi urte, klaseen prezioa 36.600 eurokoa izan zen, eta iaz, 40.235ekoa.
Otsailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren arabera, Lehendaritzak 48.231,80 euro ordainduko ditu Patxi Lopezek euskara ikas dezan 2012an zehar. Adibide bat jartzeagatik, ez dago Euskal Herrian URTEAN prezio hori duen unibertsitate ikasketarik. Ingeniaritza bat, adibidez, unibertsitate pribatu batean, urtean 6.000 euro inguruko prezioa du. Eta ziur egunero Lopezek euskara klaseetan baino hamar bider denbora gehiago inbertitzen dutela unibertsitate ikasleek.
Prezio hori ordaintzeko asmoa badu Jaurlaritzak, askoz ere probetxugarriagoa izango litzateke Lopezek Euskal Filologia ikasiko balu.
Hain ikasle txarra da gure Lopez horrelako dirutza ordaindu behar izateko? Agian ez du inork ikasle bezala nahi, eta, azkenean, hura izan da bide bakarra?
Berriak jasotzen duen bezala. “Ulibarri Bilboko euskaltegiak emango dizkio klaseak, Jaurlaritzaren adjudikazioa lortu ondotik. Gasteizen hartuko ditu, baina, Lopezek klaseak, Ulibarriko irakasle bat hara joanda. Lehendakaritzak dio kostua horrek igotzen duela. Ordutegia betiere Lopezen agendaren araberakoa izango da”.
Geure poltsikotik ordaindu beharko ez bagenu, bost axola 48.000 edo 100.000 euro ordaintzen baditu. Baina EUSKAL Autonomia Erkidegoko lehendakariaren EUSKARA klaseak diru publikoarekin ordaintzea iraingarria da guztiontzat. Alde batetik, burugabekeria hutsa delako geure agintariek euskararik ez jakitea EAEko hizkuntza ofiziala izanik. Imajinatzen duzue Alemanian alemanez ez dakien presidente bat aukeratuko balute?
Egoera ekonomikoa dagoen bezala egonda, 2013ko hauteskundeetako hautagai guztiek euskara jakitea derrigorrezkoa izan beharko litzateke (tira, baldintza hori aspaldikoa izan beharko zukeen). Gastu publikoa murriztu nahi? Has zaitezte etxetik!
oso lotsagarridxa iruditzen dxat, bere irudidxa garbitzeko/indartzeko/euskalduntzeko (egun osua euki ezkero itzala eingo neban zerrendia, kolosala) bada behintzat kontrakua dao lortzen/lortu dau… eztabaidia twitterren #patxilopezeuskalduntzen
Gizajoa! ikasi orduko lehendakaritzatik botako dugu!!
Behinik-behin ikasiko balu …
Aupala!
Jar gaitezen espainol baten larruan. Eta irakurri “Patxi Lopezek euskara ikasteko urtean 48.000 €”. Zein da konklusioa? Guretzat lotsagarria dena Patxi Lopezek euskara ez jakitea bada, espainol baten irakurketa euskaran hainbeste diru gastatzea da lotsagarria. Tranpa bat dago hor, kontzienteki puzten dute Patxi Lopezek hortan xahutxen duen diru publikoa (euskalgintzan dabilen edonork ondo asko baitakigu barbaridade bat dela pertsona baten euskalduntzean hainbeste diru gastatzea, ez dagoela justifikatua). Haiek espainolei begira egiten dute, ordea, hori, sinets dezaten euskara “garestia” dela, eta egoera honetan horretan hainbeste gastatzea onartezina dela. Kontuz, beraz.
Ooondo segi!
Ikasiko balu behintzat… elkarrizketa batean galdetu zioten ea zer moduz euskarako klaseak eta erantzuna; bien, aunque hago alguna pira que otra je,je…
Lotsarik ez!
Patxi Lopezek ulertzeko moduan: Sinverguenza!