Literatura politikoa?

Igandean, arratsaldeko 15’30tan SAUTRELAk saio berezia eskainiko dio politikak gure letretan daukan pisuari. Gatazka gora eta gaztazka behera, begiratu bat eskaini nahi diogu pisuzko gai honi. Izan ere buruan daukagu Jean Luc Godard zine zuzendariak 1972an botatako esaldia: “Ez da zinema politikorik egin behar, baina politikoki egin behar da zinema”. Literaturarekin berdin?

Zer duzu buruan “Literatura politikoa?”-ri buruz

  • Metaforaren kirats eskatologikoa barkatzen bazait, igerileku eta pixa egilearen txistea erabiliko dut, adierazgarri –ezetz irrigarri-. Morroi bat piszinara doa eta atezainak ez dio sartzen utzi. Zergatik ez? Piszinan pixa egin duzulako. Baina denek egiten dute pixa piszinan! Agian bai, baina ez tranpolinetik.
    Nire iritziz, ez da gauza bera piszinan pixa eskapatzea (deskuiduan izan, edo bat-bateko estualdi batean, ezlekuan egin duzula jakinda) edo piszinara pixa egitera (ere) joatea. Bigarren jokaera hori salatzekoa iruditzen zait: piszina pixatokia da? Agian tranpolinera igo eta pixerreka bota duzu –hain zuzen, edo oker- uretan daudenen isuri disimulatuak salatu nahian? Ez zara nor holakorik egiteko. Hain nazkatuta bazaude, eta ez bazaizu zerrikeria salatzeko ezer hoberik bururatzen, piszinara ez etorri eta kito. Utziguzu gure saltsan igeri egiten, edo itotzen!
    Jakina, piszinara pixa egitera joateko ez da beharrezkoa tranpolinera igotzea. Baina ez dugu ibili behar uretan dagoen inor salatzen. Norbaitek susmo txarren bat baldin badu norbaiten posizioaz igerian, edo uraren kalitateaz, denentzako neurri batzuk proposatu, eta ikusiko da.
    Norberaren ardura da, azken batean, bere burua, bere jokaera, inkontinentzia… zaintzea. Tranpolinera igo eta erabakitzea, pixa edo salto egin (edo atzera). Baina Atxagaren ideia neure egitea onartzen bazait –arriskuak arrisku-, gomendatuko nuke pixa egitea idazten hasi aurretik. Horretarako prestatutako edo aproposa den leku batean. Nahiz eta bost minututan ipuin bat idazteko ez izan.