Zer gertatuko da nire Facebookeko kontuarekin hiltzen naizenean?
Facebookeko kontua sortu zenuenean, ziur ez zenuela pentsatu zer gertatuko den kontua ezabatzea erabaki baino lehen hilko bazina. Zer pasako da zure informazioarekin? Zure argazkiekin? Zerutik ala infernutik, zail samar izango duzu zure Facebookeko egoera aldatzea baldin beste norbaitek zure sarrera datuak ezagutzen ez baditu.
Zaude lasai, Mark Zuckerberg eta konpainiak bizitzaren xehetasun guztietan jarri baitute arreta. Facebooken arabera, bere ia 600 milioi erabiltzaileetatik, 200.000 hiltzen dira urtero; horregatik, beren artaldeko erabiltzaileren bat hiltzen denean, familiakoek edo lagunek sare sozialari heriotzaren berri eman diezaiokete formulario bat betez eta heriotzaren nolabaiteko frogaren bat eskainiz (eskela, egunkariko artikuluren bat…), gustu txarreko adar-jotzeak ekiditen saiatzeko.
Zer gertatzen da ondoren?
Modu horretan, Facebookek ez du zure profila ezabatuko nahiz eta denbora luzez sartu gabe egon. 2007ko Virginia Tech institutuko tiroketaren ondoren, Facebookeko zenbait erabiltzailek Zuckerberg eta konpainia konbentzitu zituzten hildakoen profilak ez ezabatzeko eta “oroitzapen-profil” bihurtzeko. Oroitzapen profilak bereziak dira, bilaketetako emaitzetan ez dira agertzen, ezta gomendatutako profilen artean ere, baina hildakoaren lagunek mezuak utz ditzakete bere horman. Hilerri birtual baten modura funtzionatzen du.
Esapainian (antza) eta azaroaren 5a baino geroago hil zaitezke, lasai, FBkeriak ahaztuta :-)! ANONYMOUSen bideo honetan diotenez, ordurako desagertaraziko dute FB.
Ondo bizi!
Eleder BuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
http://www.burumapak.blogspot.com (eus) @Eleder_BuM (Twitter)
http://www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) http://www.flowandshow.blogspot.com
http://www.bilbohiria.com/gaika/berbaz