(Nola) Landu daiteke arlo bat ikasleek ez bad(it)u(z)te eskolako hizkuntza(k) menperatzen?

zuzeu.eus-logo7

Hauxe da irakasle askok eta askok buruan etengabe darabilten galdera. Jose Manuel Palaciosek gidatuko duen tailerrean galdera honi erantzuna ematen saiatuko gara.

 

EMUNek antolatuta irailaren 20an Gasteizko Goiuri- Villasuso jauregian egingo den “Kulturartekotasuna:  herria, hizkuntza eta hezkuntza” jardunaldian landuko den gaietako bat da hau, beste batzuen artean.

Immigrazioaren fenomenoarekin eta honek dakarzkigun erronka berriekin lotura zuzena duten lanpostuetan lanean ari diren pertsonak elkartzea da jardunaldi honen helburua: eskoletako irakasleak, udaletako immigrazio teknikariak eta udaletako euskara teknikariak. Bertan emango diren ponentzia laburretan eta adituek gidatutako tailer praktikoetan eguneroko lanerako baliagarriak izan daitezkeen lan ildoak zehazten saiatuko  gara.

 

 

 

Egitaraua

 

09:00- 09:15 Aurkezpena

 

09:15- 10:30 Ponentziak

Xevi Casademont (Garrotxa eskualdeko immigrazio eta hiritartasun arloko arduraduna)

 

\”La gestión de las percepciones y la comunicación sobre la inmigración\”

 

Carmen Perez (Plataforma per la Llenguako kidea)

 

\”La lengua como factor de integración de la población inmigrada. Su papel para eliminar etiquetas y prejuicios\”.

 

Jose Manuel Palacios (Gasteizko Berritzegunea)

 

“Zenbait apunte aniztasun kulturalaz gure eskolan”

 

10:30- 10:45 Atsedena (Kafea)

 

10:45- 12:15 Tailerrak

 

 IMMIGRAZIO TEKNIKARIei bideratuta– Xevi Casademont

\”Herramientas y acciones prácticas sobre la gestión de las percepciones sobre la inmigración\”

 

EUSKARA TEKINIKARIei bideratuta– Carmen Perez

\”Gestión de las lenguas en una sociedad multilingüe\”.

 

IRAKASLEei bideratuta– Jose Manuel Palacios “(Nola) Landu daiteke arlo bat ikasleek ez badituzte eskolako hizkuntza/k menperatzen?”

 

12:15- 12:45 Luntxa

 

12:45- 13:15 Mario Humberto Calixto: “Etorkin kolonbiar baten bizipenak Euskal Herrian”

 

13:15-14:15 Oriol Amorosen hitzaldia (Kataluiniako immigrazio idazkari- ohia-ERC)

 

 

 

Jardunaldi honetan izena eman nahi baduzu, egin klik hemen

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago hemen topatuko duzu: www.immigrazioa.com

Zalantzarik izanez gero idatzi hona: immigrazioa@emun.com

 

euskara, hezkuntza, immigrazioa, kulturartekotasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude