Abertzale disidenteak!
Abertzale disidenteak!
Ez, etorkizuneko belaunaldiek ez dute deus ulertu behar. Euskal gizarteak ilusioa eskatzen duen garaiotan, batasuna inoiz baino beharrezkoagoa den garaiotan; beti bezala, interes eta ezin ikusi pertsonalak jartzen dituzte guztiaren gainetik alderdiek. Batzeko nahi kolektiboaren gainetik jarri ere.
Nafarroan NaBai koalizioarekin gertatzen ari dena da adibide garbia. PP eta UPN banatu diren honetan, inoiz baino aukera hobea dute abertzaleek Nafarroako eta Iruñeko lehen indar izateko. Baina ezta horrela ere. Ezker Abertzaleak eta Aralarrek, nahiz eta erro bera izan, ezin diote elkarri begiratu ere egin. Banantzeak jende asko mindu zuen eta ordutik, kanpaina ugari egin dira Patxi Zabaletaren alderdiaren aurka, deskalifikazio pertsonaletara eta mehatxuetara iritsita. Eta dirudienez zauri batzuk denbora behar dute sendatzeko. Denbora gehiegi Euskal Herriarentzat.
Polemika airean da: Aralarrek dio Batasunak ez duela eskaerarik egin koalizioan sartzeko; Ezker Abertzaleak, Aralar eta EAJ betoa jartzen ari direla eta EA guztiaren erdian dantzan dabil. Orain bai, orain ez.
Bitartean Gipuzkoa aldean H1 (Union Popular de Judea) ito beharrean dabil Galdosen ametsen artean.
Zer arraio! Honek “La vida de Brian” pelikulako goiko pasartearen antza handia du!
[…] Etorkizunean, historiako eskoletan, ikasleek ez dute ulertuko zer pasa zen XXI.mende hasieran abertzaleekin. Ikasi beharko dute, nola banatu ziren EA (Lehenago EAJtik atera zena) eta H1, Batasuna eta Aralar. Ikasi baita nola Nafarroan ez ziren hauteskundeetara batera joateko ados jarri. Eta ziur naiz; ez dute ezer ulertuko. Honek “La vida de Brian” pelikulako gag baten geroz eta antza handiagoa du. (TESTU GUZTIA IRAKURTZEKO KLIKATU HEMEN) […]
Guztiz bat nator diozunarekin eta gaur gai berdinaz aritu naiz lagunekin. Euskal gizarteak batasuna eskatzen duen bitartean alderdiak traba gehiegi jarri diote batzearen kontuari eta zuk diozun bezala azken urteotan sortutako zauriak dira arrazoi nagusia… Espero dezagun alderdiek behar den bezala jokatzea eta datorren hauteskundeetan gure nahiak betetzea.
Ados nago artikuluko aspektu batzuekin, baina uste dut aipatu behar dela ere Aralarrek apartheida baliatu duela hainbat kargu publiko bereganatzeko (adibidez Gipuzkoako Aretxabaletan).
Bat egiten dut zurekin ilusio elikatzearen eta abertzaleen batasunaren gaian, baina dena jarri beharko da mahai gainean ez?
Aretxabaletako alkateak, Aralarkoa, boto gehien eskuratu ondoren izendatu zuten alkate. Zenbat aldiz gogorarazi behar dizuegu, inbestidura saioan boto gehien eskuratu zituela. Zenbat aldiz? Zergatik ez duzue onartu nahi? Noiz arte horrela? Zergatik ez dituzue alkatearen aurkako pintadak salatu? garai berriak, ideia politiko guztiei errespetua… bla bla bla, asko eta ekintza gutxi.
<>
Nik uste kontua zauri horiek baino askoz gehiago dela; min egin zuela bai, kanpainak egin izan direla ere bai (gehienetan arrazoi osoz gainera, nere ustez), baina ikusi egin behar Aralar momentu hauetan hartzen ari den jarrera! Hori bai dela benetako oztopo bat!
Zati honi buruz ari nintzen, barkatu:
Ezker Abertzaleak eta Aralarrek, nahiz eta erro bera izan, ezin diote elkarri begiratu ere egin. Banantzeak jende asko mindu zuen eta ordutik, kanpaina ugari egin dira Patxi Zabaletaren alderdiaren aurka, deskalifikazio pertsonaletara eta mehatxuetara iritsita. Eta dirudienez zauri batzuk denbora behar dute sendatzeko. Denbora gehiegi Euskal Herriarentzat.
miren,
Aretxabaletako azken udal hauteskundeetan boto gehien lortu zuen indar politikoa beste bat izan zen eta nabarmen. Gaur egun, Aretxabaletan, Aralar alderdiko alkatea izatea beste indar hori ilegalizatzearen ondorio da. Ikusi nahi duenarentzat argi dago, besterik da ikusi nahi ez izatea.
Hitzez salatu izan dute askok azken urteetan bizitako apartheit politikoa, baina gero, ekintzen bidez zilegitasuna eman eta hortaz baliatzeko erreparorik ez dute izan. Beraz, hobe genuke salaketatik ekintzetara pasa eta elkarrekiko zubiak eraikitzen indarrak jarri. Korapiloak askatzeko borondatea izanez gero, behintzat. Bestela, segi horrela.
Mireni erantzutearren,
Ados eta ezados nago zurekin. Ados, irainak eta pintada ez aproposak sobran daudela diozunean. Hori ez da bidea.
Baina plenoko botoena tranpa hutsa da, Josuk dioen beza plenoa era irregularrean osatu zelako (legez injustu bati jarraiki ondo, baina gehien bozkatutako alderdia at utziz). Horri buruz ez dago auto-kritikarik?
Arazoak errotik konpontzeko, ezinbestekoa da guztia mahai gainean jartzea.
Ba al dago dena zuzen eta egoki egin duenik iraganean?
Konturatu gabe, alderdietako buruzagien arazo pertsonalak, taldean, guztiongan islatzen dira eta oharkabean herentzian jasotzen ditugu.
Horrela da bai, edozein dela ere arazoa, konponbidea, dena mahai gainean jarri eta elkar ulertzean dago.
Hori horrela izanik, buruzagi politikoek beren arazo pertsonalekin jarraitzen duten bitartean, zer egingo dugu nafarroan gure haurrak euskarazko eredua duten ikastetxeetara eramateko komeriak baditugu, Olentzero kalera atera ezin badugu, irrati zein telebistan euskararen presentziarik ez badago, Santamaria bezalako * bat gure herriko udaltzain buru bada, kaleetan kartelak jartzearren 100€tik gorako isunak badituzu (“civismo”aren izenean), herriko festak antolatzeko komeriak badituzte bertako talde desberdinek (Iruñako alde zaharrean kasu), “Conde de Rodezno” plazari “Condes de Rodezno” izena jartzen badiote, gaztetxearen lekuan Aquabox zaratatsu bat jartzen badute, San Fermin-en museoa, Los Arcos-eko zirkuitua eta Reyno de Navarra arena egiten badituzte, bien bitartean Nafarroako antzerki eskolari euro bateko laguntza emanaz, abortuaren legearekin nahi dutena egiten badute, herriarena den lurretan “Corte Ingles”a egiten badute (“opari”), Alde zaharrean liburutegi gabe uzten bagaituzte, eta hau guztia honela izanik, “Pamplona 2016 ciudad de la cultura Europea”-rako aurkezten badute,…?
Esadazue zer den garrantzitsuagoa, buruzagi politikoek beren arazo pertsonalak medio, aldaketarik ez izatea edo behingoz aldaketarako bidea hartzea?
Distantziak distantzia, Tunisian, Egipton,… herriak bere iritzia azaldu du, argi eta ozen.
Hemen nirea; sukaldean dabiltzan politikariak egin dezatela herri honek eskatzen duen adinako kalderetea, behingoz!
Horretarako gai ez badira, konpon ditzatela beraien arazo pertsonalak beste leku batean eta sukaldari berriak (arazo eta ikusiezinak herentzian jaso gabe) jantzi dezatela mandarra eta egin ditxosozko kalderetea!
Nik, behinik behin, ez dut orain arte bezala hondarrak jaten jarraitzerik nahi!
Gose naiz, kalderete gosez!
Ni ere gose naiz!
Ja ja, kalderetea egin dezatela, bai, baina herriari emateko eta ez beraien artean dan dana jateko.
Sukaldari berriak gogo handiz hasten direla ematen du baina sukaldean egonda primerazko haragia eta patatarik onenak beraientzat gordetzen dituzte eta guretzat kalitate txarreko hondarrak besterik ez da geratzen.
Pesimista ote?
Agian bai, baina…
Himalaista gehitxo agian…
Iraganekoak iraganean utzita:
herriaren eskakizunei jarraituz politikari batzuek aldatu beharra ikusi dute, eta aldaketa bultzatu dute, alderdikeriak gainditzeko ahaleginean herriari adierazpide indartsu bat eskeintzeko.
Badirudi beste politikari batzuek herriaren eskakizun irmo honi muzin egiten jarraitzen diotela, alderdien arteko tirabira joko zirimolatsuan. Zehazki Nafarroan, elkartzearen alde ari dira oraindik ere EA eta Batasuna, eta alderdikerian Aralar eta EAJ.
Aralarrek ezker abertzale ‘zibil eta zabala’ eta hitz polit asko aho beroan iraganean. Eta orain zer? eta EAE-n elkartu ez eta gainera gezurretan harrapatu!!! Eta iazko aberri eguna? eta Gernikako akordioa gizarteratzeari uko egitea?…
Herriak elkartzea eskatzen du,.
EA-k argi egiten du elkartzearen alde, Batasunako jendeak bere politikariak jarreraz aldarazi ditu.
Ea Aralarko jendeak ere gauza bera egiten duen.
“Arreale una torta, cariñosamente!”
Uste dut beste aldagai bat kontuan hartu behar dela: EAJren indar ekonomiko eta mediatikoa. Diario de Noticias da, gaur egun, Diario de Navarra ahalguztidunari konpetentzia egin diezaiokeen egunkari bakarra.
Heldu diren berriak entzunda, akabo NaBai. Haiek ari dira beren burua hondoratzen, eta egia esan, ez zait piperrik inporta. Botua eman banien ere, haiena ez da nire programa. Lau katu eta elkar ezin ikusiz bizi gara, baina elkartzen bagara, zertarako elkartuko behar dugun zehaztea inportantea da. Nire asmoa ez da PSNrekin gobernua osatzea eta eremu mixtoan hiru herri sartzea. Hori maximalista izatea bada…
Orain EAri eztakit zein paper izenpetzeko exijitzen diote, baina EAJri ez zaio eskatzen langile-eskubideen kontrako azken erasoaz ezer esatea. Ergo, NaBai ez da aurrerazalea. Egia esan, inork ez daki zer den.
Bart, esteka hau bidali nien gertukoei, nire iruzkina idatzi ondoren, beraien ikuspuntua jasotzeko asmoz.
Erantzun desberdinak jaso nituen, espero bezala. Bide batez, esan beharra dago, erantzuna udaletxe, instituzio eta alderdi baten edo bestean ibilitako jendeak eman zidala gehienbat.
Erantzunak jasota, ageria geratu zitzaidan ez nuela lortu nire helburua.
Dena den, erantzunak irakurri eta entzunda, gauza batzutan ados zeuden:
– Hauekin ezin da!
Hauekin ezin da, arrazoi desberdinegatik. Bakoitzak bere arrazoiak zituen, alderdi desberdinetako jendearekin lan ez egiteko. Hori bai, ez nuen inoren partetik, guk hau ez genuen ondo egin edo hemen zuzen jokatu zuten bezalako, tankerako, esaldirik jaso.
Hau honela izanik, galdera bat datorkit: nortzuk dira hauek? Beste era baten esanda; alderdi bati bozka ematen dioten pertsona guztiak berdinak dira/gara?
Nire ondorio nagusiak:
Buruzagiak aldatzearekin bakarrik, zoritxarrez, ez dugu dena konponduko.
Norbere esku dago elkar ulertzeko egoerarako bidea. Ez badiogu elkarri ezer onartu behar, bideak hasi gabe jarraituko du.
Baliteke “orain arte isilik” egon garenok, alderdi eta instituzioetan parte hartu ez dugunok, eta autokritika ezak, egun dugun egoerara bideratu izana.
Kontua zera da, egun dugun egoera soziala erreala dela eta horren aurrean zer egin nahi dugun.
Ea ba, zer egin nahi dugu?
Guztiok elkarrekin joateko adinako nahi, desio eta behar amankomunak ditugu?
Nortzuk dira elkartu behar direnak, alderdi politikoak edo gu?
Aldaketara bidean, alderdi politikoek egiten dutenari begira egon behar gara?
Ezer aldatzen ez badugu, horren gaizki bizi ez garen seinale izango da. Datorkiguna gure esku dago eta ondorioa, merezitakoa izango da.
Baina zertan gabiltza?? Nori komeni zaio Nafarroan aralar eta batasuna elkartzea?? Herriari jakina, denok elkartuz gero indar handiagoa izango baitugu, baina eta alderdiei komeni al zaie??
Batasunak eta Aralarrek hurrengo elekzioetan beraien indarrak demostratu nahi dituzte. Batasunak bere indarra erakutsi behar du ETA-ren armak uste hori aurrerapausoa dela erakusteko, askotan entzun diet batasunako militanteei elekzioetan indarra erakutsi behar dela bakarrik joanez. Aralarrek ere demostratu behar du beraiek ez direla desagertuko ETA-ren indarkeria gabe, batasunakoek urteetan esan bezala.
Batasunak gainera ez du nahi Nafarroa-bain sartu, ez da bere estrategia, eta Egibarrek esan bezala Batasuna eta PNV ez dira koalizio berdinean joango. Agian hobe da EA eta Batasuna alde batetik badoaz eta gainerakoek Nafarroa Bai-n jarraitzen badute, eta hauteskusde ostean behar izanez gero elkartzen badira agintea hartzeko zein elkarrekin estrategia komun batzuk aurrera eramateko.
Hala ere, beldurra ematen dit, bide hori jarraikiz hurrengo hauteskundeetan UPN eta PP-ren kontra ibili beharrean gure artean mokoka ibiliko garen, eta horrek ez ditu nafarrak hautes lekuetara erakarriko.
Beraz, onena denok batera joatea litzateke, baina urteetako ezin ikusi horiek ez direnez izango errez konpontzea, bakoitza bere aldetik joan beharko da, pena da. Momentu honek sukaldeko lan asko exigitzen zuen denen partetik, eta umiltasun asko, ikusten denez azkenean batzuen eta besteen alderdikeriak gailentzen dira. Bai ezker abertzalearen alderdikeria, bai aralarrena, bai EA-rena eta bai PNVrena.
EA-k ere esango du nahi duena, baina ez daitezen etorri hona jesukristo bezala, ze ez lirateke punto honetan egongo, beraien alderdia desagertzekotan ez balitz egongo. Beraiena bai izan dela estrategia hutsa, protagonismoa behar zuten, eta hor daukate.
Baina bueno, ez noa harri gehiago botatzen denon teilatupera, ALKAR GAITEZEN DENOK!! EZKERTZALE ETA ABERTZALE GUZTIOK!!!
Post-data: zenbat izango gara Euskal Herrian atzoko elkarrizketa hori ikusi zutenak? abertzaleen arteko arazo hauek kezkatzen gaituztenak?? Begira dezagun gure ingurura, gazteak espainiar selekzioari animatzen daude, beraien artean mespretxuz borroka deitzen digute vaya semanitako esketxak gogoratuz, ez dakite eta ez zaie axola euskal herriaren historia eta gure geroak, belen estevanek zer esaten duen bai ordea. Pena da gu bitartean mokoka ibiltzea!
Zertan gabiltza…. ados nago zurekin. Ezin ditugu aukera gehiago galdu, baina… ematen du hau ere pasatzen utziko dugula. Pena.
Ze bideo ona!! ea Euskal Herrian konpontzeko bidean garen, bestela Brian bezala gurutzean zintzilikatuta (metaforikoki) akabatuko gaituzte.