Etorri badatorren grebarako deia
GREBARAKO ARRAZOIAK
Honako hauek irakur daitezke, LAB sindikatuak greba orokorrerako prestaturiko webean.
• Erretiro adina 67 urtetara luzatu
• Pentsioa izateko beharrezkoak diren kotizazio urteak handituko dituzte. Lan merkatu prekario honetan, zatikako jardunaldiekin, aldi baterako enpleguekin eta kale gorrira botatzeko erraztasun guztiekin, praktikan ezinezkoa izango da eskatzen dituzten urte guztiak betetzea eta, hortaz, gero eta jende gehiago pentsio eskubiderik gabe geldituko da.
• Arautzeko oinarria kalkulatzeko urte gehiago hartuko dituzte kontuan. Orain 15 urte hartzen badira kontuan, baliteke 20 edo 25 hartzea hemendik aurrera. Honek gur pentsioak %20 edo gehiagoz murriztuko lituzke.
• Jasotzen den diru kopurua murriztu, kotizazio urteen arabera. %100era heltzeko, 38 edo 40 urte kotizaturik izatea nahi dute.
• Pentsioek eros ahalmenari eusteko betebeharra ezabatu.
Zentzu horretan, atzo, LABeko ordezkaria den Ainhoa Etxaidek, lan erreforma berriak “krisi honetaz baliatuz proiektu politiko eta ekonomiko bat inposatu nahi digutela” adierazi zuen. Proiektu hori, “botere ekonomikoek diseinatu eta zuzentzen duen proiektua” dela gaineratu zuen.
DEITZAILEAK
ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE, HIRU daude deitzaileen artean eta azken egunetan ESK eta CNT ere gehitu zaizkie. CCOOk, negoziazioekin jarraitzeko deia luzatu du. Eta UGTk ere, zentzu berean, akordioa bilatzen jarraitzeko gonbidapena luzatu du.
BIGARRENA
Urtarrilaren 27koa gehiengo sindikalak zazpi hilabetean deitzen duen bigarrena da. Aurrekoa 2010eko ekainaren 29an izan zen eta Euskalherrian.info atarian egin zitzaion hari jarraipena.
Zuzeun, bertan ere, greba haren arrakasta eta ez arrakastarekin eztabaida izan genuen.
INFORMAZIO GEHIAGO
LAB sindikatuak grebarako prestaturiko orria
ELAk pentsioen erreformaren aurka prestaturiko eskupapera
Berrian atzoko prentsaurrekoaren kronika
[…] Aurrekoan esan genuen bezala, hemen dira arrazoi batzuk bihar huelga orokorra egiteko: […]