Arnaldo Otegiri elkarrizketa El Paisen

  • “Niri iritzia eta ezker abertzalearena, biolentzia politikoaren izatea eta jarraipena izaera politikoaren ondorio logikoa dela da. Inolako paralelismorik egin nahi izan gabe, gure jarrera, termino absolututan hamarkadetan Sinn Feinek Irlandan edotan Nelson Mandelak Hego Afrikan mantendutakoaren antzekoa da. Gai honekiko gure iritzia ezaugarritu duena, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez biolentzia eta gatazka politikoa gainditzeko beharraren premia da. Gure konpromisoa zintzoa izan da eta da: armek, arma guztiek, euskal ekuazio politikotik kanpo egon behar dute.”
  • “Ez dago bide baketsu eta demokratikoetatik ez bada garatuko den independentziarako biderik. Ez dugu estrategia independentistarekin biolentzia armatua bateragarriak izan daitekeenik uste. Ondorio horretara heldu gara eta anbiguitaterik gabe adierazten dugu. Hau esanda, Espainiako herriak, bere botere publikoek, eragile sozialek, politikoek, Gobernuak, sendotasun beraz onartzea nahi dut, jazarpenak, torturak, alderdien ilegalizazioak, komunikabideen itxierak ezin dutela eta ez dutela asmo independentista gauzatzeko estrategiaren parte izan behar.”
  • “ETAk ekintza armatuen etena iragarri du […] [Atentaturen bat] gertatuko balitz, ezker abertzaleak, bere hausnarketaren arabera, eta nazioarteko eragileen hitzartutakoari jarraituz, Mitchell Printzipioak aplikatuz, gertakariaren aurka agertuko litzateke.”
  • “Alde anitzeko deskonfidantzako errealitatearen aurrean, aurrera egiteko oinarrizko jarrera bat hartu dugu: alde bakarretik erabakiak hartu eta garatzea, gure herrian eta nazioarteko eragileengan prozesu demokratikoaren konfidantza eta azken bermea jarriz. Prozesu demokratikoa fase honetan ez dago aurreakordioen menpe, ez eta Gobernuarekiko izan daitekeen konfidantzaren arabera. Eskema hori guztiz gainditu dugu.”
  • “Nire konbikzioak Anoetan zirenak baino sendoagoak dira orain. Sinetsidazu esatera noana:orain burutu dugun eztabaida Anoetako adierazpena baino lehen egin balitz, egon ziur aurreko bake prozesuak ez lukeela huts egingo.”
  • “Lizarra-Garazitik ,eta Anoetako adierazpenetik garbiago (hau ETAk onartu du azken elkarrizketan) negoziaketa eta akordio politikoaren erabakiak alderdi politikoei dagozkie soilik. ETAri gatazkaren ondorioetan akordioetara iristea dagokio: presoak, biktimak, desmilitarizazioa… Borroka armatuaren eten denboran mugatu batek edo azkenak ezin du akordio politikoen arabera egon, nahiz eta begi bistakoa izan, elkarrizketa prozesu batek, legea errespetatuz eman daitezkeen zenbait neurrirekin batera (preso gaixoak eta kondena bete dutenak kaleratzea…) ETAren erabakia lagunduko lukeela.”
  • “Nire ustez, presoen irteera adostu bat aztertu beharko lukete atzerapenik gabe ETAk eta gobernuak. Zentzu horretan, adierazgarria da, ETAk azken elkarrizketan gai honi urjentziaz eta akordio politikoen baldintzetara jarri gabe heltzeko erakusten duen borondatea. Gobernuak gai honi heldu beharko lioke, horretarako eskatu beharreko garantiekin: horrek konponbide eskenatoki batetara hurbilduko gintuzke, zalantzarik gabe.”
  • “Egun, ETA jardun armatua eten duen erakundea da, su-eten iraunkor eta bermagarria deklaratzeko borondatea duena. Biolentzia gainditzeko bere asmoa azaldu du eta eragile politikoek lor dezaketen edonolako akordioetan inolako injerentziarik ez du egingo: azken akordioa errespetatuko duela esan du.”
  • “Ezker abertzaleak ez du bere apustua hurrengo hauteskundeetan pentsatuz moldatu, ezker abertzalea hurrengo belaunaldiei begira ari da”.
  • Utzidazu iragarpen bat egiten: Legebiltzarreko gehiengoaren taldeko aulkietan eseriko naiz, independentista eta ezkertiarrenean. Hau guk nahi baino beranduago izango da, baina gure baina beste askok nahi baino lehenago.”

Elkarrizketa osorik irakurtzeko El Paisen.

Arnaldo Otegiren hitzak El Paisen

Irudia | Arnaldo Otegiren hitzak El Paisen | Ezezaguna | LGPL