Gazte baten penak

MzU1OA==

Botin abizen egokia da, krisi garaian gehiago lan egin eta gutxiago kobratu behar dela, gomendatzen duen dirutan usteldutako enpresa gizon batentzat. Are egokiagoa Santander bankuaren zuzendariarentzat. Hala ere beste batzuk badatozkit burura, baina ez dira aproposak lerro hauetan idazteko. 

Ikastola zaharrean egindako futbol partida baten harira entzun nizkion lagun bati bere penak. Bizi dugun egoerak hamaika gazte ito du, hamaika gazteren etorkizuna kolokan jarri… horietako bat da bera. Banatzaile bezala dabil lanean eta mila euro eskas kobratuz bete behar du hozkailua, ordaindu alkilerra eta faktura guztiak. Ikasle naizen aldetik bere egoerak asaldatu ninduen, politikaz nuen ikuskera kolokan jarri. Izan ere nor da Emilio Botin lagun honi esateko gutxiago kobratu eta gehiago lan egin behar duela?

Gazteak idealistak omen gara… eta ez nuke Botinen azalean egon nahi… ez horixe

Komentatu besterik ez nuen egin nahi.

Irudia | Langabezia | MJ | Creative Commons By SA
gazteak, langabezia

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude