Facebook eta pribatutasuna
Bizpahiru klik egin eta voilà, zure lagunak beste norbaitekin izan dituen elkarrizketak oso-osorik irakurtzeko aukera. Horixe atzora arte Facebook-ek eskaintzen zuena. Erabiltzaile gehienek ez zuten ideiarik ere. Ez gainontzekoen elkarrizketak ikusteko aukera zutenik, ezta gainontzekoek eurenak ikusteko aukera zutenik ere.
Steve O’Hear-ek, deskubritu eta Internet bidez ohartarari zuen. Informazio “pribatua” edonoren eskura zegoela zabaldu zuen. Facebook-ek ezertxo ere esan gabe ‘chat’-a itxi zuen.
Hona hemen kontaktuen elkarrizketen sartzeko eman beharreko pausuak:
Sarean pribatutasuna zaindu beharraren garrantzia aipatzen digute etengabe. Ematen dugun informazioa noren esku egon daitekeen jakitea zaila baita. Steve O’Hear-ek zabaldu duena akats baten ondorio izan badaiteke ere, facebook pribatutasun kontuetan arriskutsua dela ohartarazi izan digute lehendik ere.
Hona hemen facebook-ek inguruko bideo argigarri bat:
[…] Hemen Facebook-ek zituen pribatutasun arazoez. […]
[…] buruz. Bertan facebook-ak izan ditzakeen alde izkutuak ere ikus daitezke bideo batzuen bitartez. https://zuzeu.eus/2010/05/06/facebook-eta-pribatutasuna/ Bestalde, Facebook-en asmatzaileak esandako hitzak bildu ditu Gari Araolazak.Hauek izan ziren bere […]