Dialektologia eta etnografia eztabaidagai
Honela dio Azpiazuk Diario Vascon:
“Hizkuntzalaritzako liburu asko irakurri ditut eta ez dakit menderatu, baina ia-ia. Zuazok eta bere eskolakoek lan on asko atera dituzte, adibidez. Nire iritzi pertsonala da: Barandiaran ikertzaile handia izan zen, baina ez zuen lortu eskola bat sortzea. Pena ematen dit: bere zenbait jarraitzaileren lanak, haren aldean, hutsaren hurrengo dira; bai euskara menderatzen ez dutelako bai Europako aurrerapenak ezagutzen ez dituztelako”.
Parte batean etnografia lanbide dudan aldetik, zuzen-zuzenean eragiten didan gaia da, eta ezin izan diot oharra uzteari eutsi. Dialektologia egitea eta etnografia egitea gauza ezberdin bi dira, argi gera dadila gura nuke, nahiz eta biak lotuta dauden, noski, polisistemen teoria onartu dugun komunitate zientifikoan.
Eztanbaidagai dira, horrez gainera, bata eta bestea egiteko metodologia zein den eta Azpiazuren baieztapenen oinarria zein den.
Gustura hartuko nituzke, nik neuk, batetik, Azpiazuk bere lanari ekiteko jarraitiutako metodologiaren jakingarriak; eta bestetik, hala Barandiaranek eskolarik sortu ez duela esateko dituen irizpideak, nola zein diren batere gustatu ez zaizkion lanak.
Egin zaizkion iruzkinak hemen eta hemen daude.
Kaixo Miren, zure artikuluari zuzenketatxo bat.
Artikulua osatzeko erabili duzun argazkiaren lizentzia ez da CC BY-SA, CC BY-ND baizik, ikusi:
http://www.guregipuzkoa.net/photo/8322
Aldaketa nimiñoa da ta ez dio ezertan eragiten artikuluari, baina gauzak argitzea aldera aipatzen dizugu.
Milesker!
ez da Mirenen gauza izan, geurea baizik. Barkamena GureGipuzkoakoei eta esker mila ere bai. dabilenari gertatzen zaio, ez da?
gauza asko ditugu fintzeko ZuZeun eta lizentzien izendatzea da horietako bat. pixkatean halaxe segitzen utziko?
[…] (Orain artekoa Zuzeun) […]