4 pentsamendu “Edorta Jimenez ez urkatu!”-ri buruz

  • ez dakit nik ba... 2010-01-11 20:28

    danak asmatu ditut… lehenengo biak berak esaten dituelako eta bestea azkenengo hiletako eoera dela eta asko agertzen baita medioetan…zer uste dozue? Jimenezek arrazoia badu?

  • Nik ez dut gezurra denik esango... 2010-01-11 23:38

    Lehenago ere egon dira kritikak eta euskal literatura gertutik eta ez hain gertutik jarraituz gero, nabarmena da gutxien eskuetan dagoela “monopolioa”. Konpara dezagun argilatxe batetik bestera dagoen aldea, konpara dezagun idazle bati ematen zaion tratua hori bezain lan ona egin duen beste bati ematen zaionarekin…
    Duela urte batzuk Ur Apalategik argitaratu zuen “Gure gauzak SA” liburuan izenak aldatuta daude baina gutxi edo gehiago nabarmentzen da nor den asmatutako izen horren azpian dagoena. Euskal Literaturari kritika gogorra egiten zaio liburuan, baina non eros daiteke liburu hau? Ateak itxi zitzaizkion liburu honi. Zerbaitegatik izango da…
    Sinetsi bai edo ez norberaren esku dago, baina kiratsik ez badario, nik usain onik ere ez diot hartzen behintzat.

  • Hirurak asmatu ditut nik ere; zein da saria?

  • Iñakito Garay 2010-01-12 09:27

    ZuZeukoek bostentzako afari bat agindu zuten asmatzaileen artean zozketatzeko. Afalkideak: Edorta Jimenez, asmatzailea eta jolasean agertzen diren hiruak. Ederra giroa!