Patxi Lopezi elkarrizketak: Oso ondo neurtuta?
Gaur goizean aitak Diario Vasco(DV) ekarri du etxera egunero bezala. Egunero bezala, tabernan irakurtzeko eta ez erosteko esan ostean, portadari begirada bat eman diot eta “Sorpresa!” Patxi Lopezi elkarrizketa. “Goiz polita Amaloi kafetegian igarotzeko. “
Hara joan eta kafesnea aitzakiatzat hartuta El Correo(EC) eta Diario Vasco hartu ditut Patxiren bi elkarrizketak irakurtzeko. Bisturiarekin egin beharreko lana hori. Hona hemen El Correon agertu den elkarrizketa eta hona hemen Diario Vascokoa. Bien argazkiak eta maketazioa antzekoak edo ia berdinak izan arren, mamia zeharo ezberdina da. Galderak eta hauen ordena antzekoak dira, baina oso desberdin planteatzen dituzte gaiak bi kazetariek. DV-en Otegiren eta Ezker Abertzalearen auziari garrantzia ematen zaio corpusean, eta EC-en aldiz ñabardura gisa agertzen da. Askotan harritu nau Vocento taldeak, askotan zaila gertatu zait sinistea Ajuria Enera bi kazetari ezberdin joan direla, bi egunkarietarako lana egitera… baina tira ez dugu gaizki pentsatuko ezta? Ala bai?
Hala ere, arraroena egin zaidana ez da Otegirena. Ez. Ezta planteamentu ezberdina bera ere. Arraroena egin zaidana, ECk (David Guadilla) argitaratutako elkarrizketa, askozaz ere zuzenagoa eta gogorragoa izatea da. DVko(Amaia Chico) elkarrizketa epelagoa da egungo gobernuarekin, eta arazo gutxiago planteatzen dizkio Patxi Lopezi erantzuterako orduan. Alderantziz izan ohi da normalean, EC izaten da ‘konstituzionalistena‘ eta DV ‘vasquistena‘ edo deitu nahi bezala.
Tira, niri arraroa egin zait. Zuek juzkatu.
Oso iruzkin interesgarria. Zorionak!
[…] bildu izan ditugu, esandakoak aztertuz; baina, egia esan, orain arte ez dute joku gehiegirik eman. Vocento taldeko El Correo eta El Diario Vasco egunkariei eskainitakoak dira orain arte egindako guztien prototipoak. Kotoi artean zainduta eduki dute […]