Nihaten itzulera?

Lorenek, Donostiako taldeko kirol zuzendariak neguko merkatuan aurrelari baten bila joango zirela iragarri zuen lehengo astean. Zergatia argia zen, Maiatzean futboleko mundiala prestatzeko Carlos Bueno aurrelaria ziurrenik Uruguayko selekzioarekin joango denez, azken partidak jokatzeko garantiazko aurrelari baten beharra izango zuten. Izenik ez zen agertu prentsan, baina iragarri zuten, bai, bi aukera zituztela.

As egunkariak  argitaratu du notizia gaurkoan, eta izen horietako bat Nihat dela iragartzen du. Bestea, prentsak aurreko egunetan iragarri zuenez, Valentzia taldeko Miku da. Realeko foroetan hasi da eztabaida.

Maila handia eman zuen Realean

Askok eta askok Nihaten Realeko garaia gogoan izango dute. Guztira 58 gol sartu zituen, eta Reala ligan bigarren geratu zen urtean 23. Vila-Real taldean ez zuen esperotako mailarik eman gero, eta bere haserako taldean amaitu du: Besiktasen.

Itzuliko al da Realera turkiar txikia? Baina garrantzitsuagoa dena, itzultzen bada, lehengo maila emango al luke?

Nihat Realera itzultzekotan?

Irudia | Nihat Realera itzultzekotan? | Ezezaguna | LGPL
Nihat, Reala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude