ZuZeu-ri buruz

Zer da ZuZeu?

Zer da ZuZeu?

ZuZeu orainkari digitala da, Internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat. 2009ko Apirilean jarri du abian XORATURIKAN ELKARTE MUGATUA (XEM) enpresak, berau irabazi asmo gabeko ekimena delarik.

Blogen blog moduko bat ere izan nahiko luke ZuZeuk, nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan.

Hala ere XORATURIKAN enpresa, diru iturri desberdinak bilatzen saiatuko da, ZuZeu garatzen eta hobetzen joan dadin: erredakzioa handitzen, albiste agentzia eta argazki eta bideo databaseetan harpidetzak egiten, tresneriaz hornitzen…. Asko baitu ibiltzeko ZuZeuk, eta horrexetan ahaleginduko dela hitz ematen du XORATURIKAN enpresak.

Euskaraz sortutako albiste eta iritziez gain, ZuZeuk beste hizkuntzetatik hartutako edukiak ere eskaintzen dira hemen esteken bidez, Internet zale euskaldunak bai baitakizki beste hizkuntza batzuk ere.

Baina, batez ere, ZuZeuren helburua, erabiltzaileek eurek orainkari digital bat egitea da. Horizontalki, sare sozialak sortuz.

Denon artean egingo dugu albistari horizontal hau… Zu zeu gabe jai daukagu. Anima zaitez, beraz.

(Honetaz gehiago jakiteko, zoaz ZUZEU ERABILERA BALDINTZAK dioen orrialdera).

 

zuzeu

orainkari digitala, Internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat. 2009ko Apirilean jarri du abian XORATURIKAN ELKARTE MUGATUA (XEM) enpresak, berau irabazi asmo gabeko ekimena delarik. Blogen blog moduko bat ere izan nahiko luke ZuZeuk, nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan.