Zergatik egiten dugu aharrausi?

Aharrausi ia ornodun guztiok egiten dugu une batean edo bestean, baina zergatik egiten dugun guztiz argitu gabe dago oraindik.

Logaleak gaudenean edo gose garenean egiten dugu aharrausi bereziki, eta bi dira azalpen posibleak: Teoria baten arabera, logale- edo gose-egoera horietan arnasketa motelagoa da eta odoleko karbono dioxidoaren maila igo egiten da. Eta aharrausia omen da odoleko oxigeno-maila igotzeko erabiltzen dugun nahi gabeko mekanismoa.

Beste batzuen ustez ordea, ingurukoen arreta gureganatzeko erabiltzen dugun mekanismoa da aharrausia, mekanismoa-soziala beraz. Edota birika-poltsak puztuta mantentzeko mekanismoa bestela.

Eta aharrausi-kontutan sartuta gaudela, zergatik ote da kutsagarria? Oxigeno faltaren teoria onartzen bada, ez dirudi oso sinesgarria guztiok aldi berean oxigeno falta izatea, baina, gela batean pertsona talde bat badago, litekeena da karbono dioxidoa pilatzea eta aharrausi egiteko behar kolektiboa sortzea, eta guri oxigenoa falta bazaigu, ondoan daukagunari ere faltatzea.

MzA5MQ==

Irudia | aharrausika | bit | Creative Commons By SA

kazetaria-edo

5 pentsamendu “Zergatik egiten dugu aharrausi?”-ri buruz

  • Nire iritzitan badago faktore kontajioso bat…

  • Eta norbaitekin telefonoz hizketan ari zarela aharrausi egin eta kutsatzen duzunean? Eta telebistan norbait ikusi eta bapatean, eten gabe ahozabalka hasten zarenean? psikologikoa erabat, ezta? argazkiak berak kutsatu al du inor?

  • Niri gertatu izan zait autobusean joan, aharrausi egin, eta kanpoan dagoen bat (ni ikusi ez nauena!) aharrausika hasten ikustea. Beraz, oxigeno faltarena ez dut uste… eta faktore sozialarena lehen aldiz entzun dut eta ez dakit zer esan… Dena den, artikulu interesgarria, gaia polita baita.

  • Oihan Larrañaga 2010-08-12 12:46

    Nik uste kutsagarritasunak funtzio sozial bat duela. Ikusita ez garela arrausi egiten duen animali bakarra, pentsa daiteke taldean bizitzen eboluzionatu duten animalien portaera bat dela, gauez, lo hartu aurretik, elkarri hor daudela eta oraindik esna daudela gogorarazteko eta segurtasun sentsazio kolektibo bat sortzeko.

  • Ez dakit zergatik izanen den, baina zinez diotsuet, aharrausika hasi naiz zuen iruzkinak irakurtzean.