Telebista ez ikusteko dekalogo bat

1. Bizitza ikusteko modua eraldatzen du: Hedabideek egiazkoa ez den munduaren ikuspegia ematen dute gehienetan. Partziala da eta ikustea nahi dutena ematen digute.

2. Erosten duguna baldintzatzen du: Telebistan nonahi dago publizitatea. Berez, publizitatearekin finantzatzen da. Ez gara inmuneak, kontrakoa pentsa dezakegun arren.

3. Inguratzen zaituztenengandik aldentzen zaitu: Zenbat aldiz piztu dugu telebista afaltzen genuen bitartean hari begira ergelen moduan begira geratzeko? Itzali eta hitz egin ingurukoekin.

4.Buruko energia lapurtzen digu: Telebista ikusten ez duzu deskantsatzen, ez zara lasaitzen. Zenbat aldiz amaitu duzu pelikula bat hasi baino nekatuago?

5. Dirua kostatzen zaigu: Telebista ikustea dirua da. Telebista erosten da batetik, xahutxen duen energia ordaindu behar bestetik. Egungo telebista lauek lehengoek baino energia gehiago behar dute. Horri gehitu ordaindu beharreko katerik duzun edo ez.

MjM4NA==

6. Pentsamendu arrazionala ahultzen digu: Telebistan, arazo guztiek irtenbide erraza dutela ikusten dugu. Dena konpontzen da kapituluaren amaieran. Bizitza sinpleagoa da telebistan. Baina hori ez da horrela. Zure ingurura begiratu besterik ez duzu horretarako.

7. Txarra da osasunarentzat: Telebistaren aurrean gauden denbora oro, ariketa fisikoa egiteko edo gure osasuna zaintzeko galtzen dugun denbora da.

8. Bizitzaren aurrean ezkorrago bihurrarazten gaitu: Ikerketa batzuen arabera, telebista gehien ikusten duen jendea bere bizitzarekin gustora ez dagoena da. Gure bizitza telebistan ikusten dugunarekin parekatzeko ohitura dugu eta normalean telebistakoa hobea izaten da, haren ikuspegia partziala denez.

9. Gure sexu harremanak gutxitzen ditu: Logelan telebistarik ez duen jendeak, telebista duenak baino harreman sexual gehiago izaten ditu.

10. Gure bizitza hobetzeko denbora kentzen dugu: Telebista ikusi beharrean gauza asko egin ditzakegu.

 

Beste arrazoirik?

Irudia | teletzarra | Dailynvention | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Telebista ez ikusteko dekalogo bat”-ri buruz

  • Oso ados. Nik ez daukat telebistarik eta guztioi aholkatzen dizuet. 1. eta 6. puntuen alde erantsi nahi dut, era arriskutsuan alda dezakeela gure pentsaera, sinpleago egiten badu ere. Oso esanguratsua da nola ia unibersalki, bai haurrentzako marrazki bizidunetan, bai helduentzako pelikuletan, agiztoak beti kalte egin nahi duela; orduan “Onek gaiztoa” hiltzen dute, baina amaierako “suspensea” luzatzeko oraindik bizi apur bat duenean zer egin eta, alde egin beharrean buztana hankartean, bere azken indarrarekin “onei” eraso egiten die. Zein da ikasgaia? gaiztoa bete-betean hiltzen dugula ziurtatu behar dugu. Bere izaera da kalte egitea (ez omen daukate bere motibazio, interes edo arrazoiaren zatirik), eta bere kaltea saihesteko erabat hil behar dira. Bizi apur utzi eta deskuidoa izatekotan arriskuan jartzen gara…
    Eta horrela egiten dute akzio.pelikula gehienak… beldurgarria benetan

  • Katubeltzek baino meritu handiagoa daukat nik oraindik. Telebista daukat sala erdian, baina ez dut pizten. Zigarro paketea poltsan izanik erretzeari uztea bezain nekeza da hori. Eta xelebreena da ez dudala erabaki itzalita izatea, natural ateratzen zaidala.
    Horregatik, bizitza modu errealagoan ikusten dut, baldintzarik ez dut erosterakoan, nire ingurukoengandik gertu nago, buruko energia guztia xahutu gabe daukat, dirua aurrezten dut, pentsamendu arrazionala sasoian daukat, osasuna ezin hobea, bizitzaren aurrean baikor naiz, bizitza etengabe hobetzen noa eta … logelan ez dut telebistarik!

  • Telebista, bere osotasunean kritikatzea ez zait oso bidezkoa iruditzen.

    Telebistan primerako pelikulak eta telesailak ematen dituzte. Telebistan elkarrizketa interesgarriak daude, oso ondo landutako marrazki bizidunak, dokumental interesgarriak, kirolak…

    Kontua telebista ondo erabiltzea da, ez telebista alboratzea.

    Crepusculo, Milenium eta bestelako kakak ateratzen dira literaturan, baina horregatik inork ez du “liburu gehiago ez irakurtzeko dekalogo” bat sortzen.

  • Txantxangorria 2010-05-25 20:56

    interneta badugu, zertarako telebista?
    nik TB betirako itzali dut. TBk eskaintzen duena eta askoz gehiago eskaintzen du internetak, eta gainera zuk nahi duzun eran, momentuan….

  • Baina, baina, baina zertan gabiz? Telebistari bezala dekalogo hori bere osotasunean interneti egotzi ahal zaio (batez ere 9. puntua)
    Mesedez, izan gaitezen serio (edo ez) zenbat Enjuto Mojomuto dago ZUZEUn?

  • Arrazoiak horiek badira telebista ikusten jarraituko dut. Zer arraio egiten ari gara Zuzeun kirola egin edo lagunekin egon bagaitezke?