Literaturia 1111 Zarautzen!

Literaturia 1111
Aurten Literaturiaren esporak zabalduz eta hedatuz joan dira herriz-herri, Zarautzera ere iritsi arte. Han ere izango da Literaturia 1111 egitarau ezin interesgarriagoarekin. Bi egunetan eztabaidan jarriko dira Joxe Azurmendiren pentsaera eta Euskal Literaturaren etorkizuna.

MAIATZAREN 26an, Asteazkena: “Joxe Azurmendi:Herritik filosofiara, filosofiatik herrira” Hizlaria: Ander Iturriotz

19:30etan, Antoniano eskolako zinema zaharrean.

Ander Iturriotzek Euskal Herriak eman duen filosofo emankorrenaren inguruan hitzaldia eskainiko du. Joxe Azurmendiren pentsaera zein lanak, munduko pentsaera-korronte ezberdinak aintzat hartuta (alemana eta frantsesa), nazioen biziraupenaren defentsan izandako garrantziaren inguruan hitzegingo du EHUko irakasleak.

MAIATZAREN 27an, Osteguna: “Euskal Literatura 2.0aren erronkak” Hizlariak: Hasier Etxeberria, Mikel Elorza eta Imanol Epelde

19:30etan, Antoniano eskolako zinema zaharrean.

Hiru hizlariek gaur egun euskaldunon panorama kulturala astindu duen interneten eta 2.0 teknologiaren iraultzaz eztabaidatuko dute. Interneten eta masa komunikazioaren garaian bizi gara eta horrek hainbat aukera eta arrisku sortu ditu euskara bezalako hizkuntzarentzat. Gertatu diren eta gertatzear dauden aldaketak handiak dira. Asko aurreikusiezinak. Baina soma daitezke batzuk. Gure hizkuntzaren biziraupenean oinarrituta, zirriborra ote ditzakegu euskarazko idazkuntzaren indarguneak eta ahuluneak

LITERATURIA NAGUSIA LARRABETZUN

Literaturia nagusiaren egitaraua prest dago, ekainaren 4tik 6ra Larrabetzun egingo dira hainbat hitzaldi, liburu aurkezpen eta kontzertu. Informazio gehiago hemen.

Ekaitza bainuontzi batean