Sei txioko gartzela zigorra

Sei txioko gartzela zigorra

Cesar Strawberry gizon ganberro samarra da sare sozialetako jardueran (Twitter profileko argazkia duzue azpikoa), eta horrek ez dio eragozten sarritan zorrotza eta zuzena izatea kritiketan, gustu txarrekoa batzuetan, ironia gordinekoa beti. Gizonak salaketa jaso zuen idatzi zituen txio batzuk medio, eta sinestesina dirudien arren, urte beteko gartzela zigorra ezarri diote!

Zehatz mehatz sei txiorengatik izan da epaitua eta zigortua Strawberry; honatx:

.
«El fascismo sin complejos de Esperanza Aguirre me hace añorar hasta los GRAPO»

(Esperanza Aguirreren konplexurik gabeko faszismoak GRAPO faltan botatzera narama)

.

«A Ortega Lara habría que secuestrarle ahora»

(Orain bahitu beharko litzateke Ortega Lara)

.

«Street Fighter, edición post ETA: Ortega Lara versus Eduardo Madina

(Street Fighter, ETA ondorengo edizioa: Ortega Lara vs. Eduardo Madina)

.
«Franco, Serrano Suñer, Arias Navarro, Fraga, Blas Piñar… Si no les das lo que a Carrero Blanco, la longevidad se pone siempre de su lado»

(Franco, Serrano Suñer, Arias Navarro, Fraga, Blas Piñar… Carrero Blancorena ematen ez badiezu, bizitza luzea beraien alde dago beti)

.
“Cuántos deberían seguir el vuelo de Carrero Blanco»

(Zenbatek jarraitu beharko lukete Carrero Blancoren hegalaldia)

.
«Ya casi es el cumpleaños del Rey ¡Qué emoción! (le voy a regalar) un roscón-bomba»

(Aurki da Erregearen urtebetetzea, hau zirrara! roskoi-bonba bat (oparituko diot)

Sei txioko gartzela zigorraAudientzia Nazionalak libre utzi zuen Strawberry, mezuetan ironia erabiltzea ohikoa zuela argudiatuz, baina fiskalak kargu hartu zien epaileei, eta, erre ke erre, ez da gelditu txiolaria zigortzea lortu arte. Auzitegi Gorenak, kide bat aurka azaldu den arren, urte beteko zigorra ezarri dio rockzaleari. Bere txioetan behin baino gehiagotan aipatzen den Carrero Blancoren ilobak berek ere, astakeriatzat du epaia: “gustu txarrekoak eta sentsibilitaterik gabekoak izan dira, baina ez krimenak”, aitortu ei du.

Def Con Dos taldeko abeslaria denez (garai batean EHan asko jo izan zuen), ezaguna egin da oso Strawberryren kasua, baina ez da bakarra. Antzeko salaketa jaso du Cassandra Verak, baita gure @erreharria estimatuak ere.

.

Urteak dira Cesar Strawberryk lerro hauek kantatzen zituela, Def Con Dos taldean:

Huele a estafa en la gran falacia

De la grande y libre que es tan cutre como rancia

(…)

Y que hago ahora, con mi vida loca,

en este absurdo, si españa es idiota.

Sei txioko gartzela zigorra