“Sarkozy ikusi haut”

andyket.flickr
andyket.flickr

Egia ez balitz irri egingo genuke. Zoritxarrez Sarkozy lehendakari den garai hauetan gero eta gehiago entzuten dira gisa bereko harrigarrikeriak frantses poliziarengandik, bereziki larrua doi bat ilunegia duten jendeen aurka, bainan ez bakarrik…

Rue 89 albistari frantsesak delako 47 urteko filosofia erakaslearen lekukotasuna dakar astelehen honetan. ikus orria.

“2008ko Otsailaren 27an, arratsaldeko 17 : 49tan, Marzellako St Charles  geltokian nengoen. Poliziak bi haurrei nortasuna kontrolatzen zien gunearen inguruan osatu jende multzoari hurbildu nintzaion. Polizien inguruan ziren gazteen aurpegi zurbil beldurtuei ohartzen natzaie. Poliziek zaintsuak direla derakuste.”

Horrela kontatzen du erakasleak ikusi duena eta esplikatzen ondotik kontrola “gihartsu” horren aurrean nahi izan zuela tentsioa jabaldu eta ozenki bota zuela “Sarkozy ikusten haut. Sarkosy ikusten haut”. Poliziek berehala nortasun agiria eskatu zioten honi ere eta komisaldegira eraman kontrolaren burutzeko.

Urte bat berantago jakin du filosofia erakasle “ausartegiak” auzitan pasa beharko duela “bestearen lasaitasuna trabatzen duen egun argitan egin laido zaratatsua” egiteagatik. Erakasleak berak esplikatzen duenaz bere ateraldia edo erreplika doi bat antzeztuz bota zuen giroa lasaitu nahian inguruko jende guziaren barrea eraginez. Ez du iduri Sarkoland-en poliziak umore bera duenik.

Frantzia, sarkozy

Dantzari, antzerkilari eta berriemale. Iparraldekoa izaki, bertatik eta Frantziatik euskaldunontzat interesekoak izan daitezkeen albisteak eta gertakizunak argitaratzen ditu. Besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude