Badago tokia emakume gehiagorentzat?

Elle aldizkariak, Britainia Handiko edizioan, zenbaki bat eskaini dio feminismoari, besteak beste, honako bideo hau erabilita.

Bertan, munduko erabakigune nagusietako irudi batzuetatik gizonezkoak ezabatu dituzte photoshop bidez, eta horrela, zeinen emakume gutxi dagoen azpimarratu.

Ondorioa: “Goiko aldean bada tokia gutako gehiagorentzako” (There’s room for more of us at the top).

#MoreWomen:

Berrogeita bost segundo eskasetan, bideoan Saturday Night Live estatubatuarreko Lena Dunham agertzen da, telebista saioko emakume bakarra legez; baita Emma Watson antzezlea Nazio Batuen egoitzan ere, emakume eta gizonezkoen berdintasunaren aldeko hitzaldia egin zuenean… gizonez inguratua.

Argazki gehienak baina, politika mundukoak dira, Komunen Ganbera dela edo Estatuburuen batzarra dela, Ingalaterrako Erregina, Cristina Fernández de Kirchner argentinarra eta Angela Merkel emakume agintari bakarrak direla.

 

Badago tokia emakume gehiagorentzat?Ordezkaritza politikoak

XX. mendeko bigarren erditik gaur egunera feminismoak aurrerabideak lortu baditu ere, mediatikoki, politikoki eta ekonomikoki erabakiguneetan emakumeak duen presentzia urria da. Kontua begi bistan dagoen arren askok ikusi nahi ez duenez, modu praktikora jo dute bideoan: gizonezkoak ezabatu eta emakumeak zein bakar dauden erakutsi.

Munduan, 152 Estatuburuetatik bederatzi baino ez dira emakumezkoak. Diputatu kopuruari dagokionez, eta gure inguruko herrialdeetara begiratuta, Frantzian %26,2 dira emakumezkoak (populazioaren %51,6 izan arren) eta Espainian %41,1 (populazioaren %50,6 izan arren). Azken Estatu honetako ehunekoa munduko altuenetakoa da gainera, aitzindaria izan baitzen alderdi politikoetako zerrendetan emakume kuotak ezartzen.

Garatutako herrialdetzat hartzen direnetan eta biztanlegoari erreparatuta, emakumeen kopurua handiagoa da gizonezkoena baino, baina ordezkaritza eskasa dute erabakiguneetan. Lehengo datuekin jarraituz, AEBetan diputatuen %19,4 baino ez da emakumea, %13,6 Errusian eta %9,5 baino ez Japonian; kontuak atera! Parlamentuan gizon baino emakume ordezkari gehiago dituzten herrialdeak, bi: Bolivia eta Ruanda.

Utz ditzagun orain datuak, eta itzul gaitezen aurkezgai izan dugun bideora. Gurera etorrita, zein litzateke emaitza Euska Herrian ere argazkietatik gizonezkoak ezabatuko bagenitu, alderdi politikoetako zuzendaritzetan, ETBn, Euskaltzaindian, Gastronomikan edo San Mameseko belar gainean edo beste edozein erabakigunetan… Badago tokia emakume gehiagorentzat?

Badago tokia emakume gehiagorentzat?

7 pentsamendu “Badago tokia emakume gehiagorentzat?”-ri buruz

  • Falta zena! Oraindik pribilegio gehiago emakumeei! Preso, etxegabe eta lan heriotza guztiak gizonak dira, beraz nik galdetzen dut: badugu guk lekurik? Badugu bizitzeko eskubiderik? Ezin dut nik bizi zuk bezainbeste? Zergatik bizi behar naiz zu ni baino 7 urte gutxiago?

    Eta emakumeen presentzia politikan… alderdiko presidenteak bai, baina militante, delegatu, diputatu eta abar danak gizonak. Gizonezkook lan zama egin, eta zuek uzta jaso.

    FEMINISMOA SUTARA!

  • Parlamentuan gizon baino emakume ordezkari gehiago dituzten herrialdeak, bi: Bolivia eta Ruanda.
    –> Bertan de puta madre biziko dira emakumeak. Feminismoa eta ongizatea kontrajarriak dira.

    Emakumeei ez zaie politika interesatzen. Emakumeak politikan soilik sartzen dira dirua badago, beraiei herriaren arazoak ez baitzaie axola. Kuotak jarri behar badira atzean arazo oso larri bat dagoelako da.

    Begira Suedia bezelako diktadura feministetan zer pasatzen den: gero eta politika feminazi gehiago gero eta gehiago polarizatzen dira gremioen eta ikasketen distribuzioa emakume eta gizon artean. Desberdinak gara eta ez dute onartu nahi. Gero eta gehiago uketu desberdintasun hauek gero eta gehiago areagotzen da sexuen gerra, eta honela amaitzen du gizonak espetxean edo miserian hilda.

    Esplikatu diezadake feminista batek zergatik diren gizonak gutxiengoa populazioan, mutil gehiago jaiotzen diren arren neskak baino? “(populazioaren %51,6 izan arren)”. Emango dizut pista bat: androzidioa.

    Emakumeak komodoak dira jaiotzez. Begira bestela hildako ETAkideen sexua.

  • Parekotasuna tentelkeria hutsa da. Unibertsitatean emakumeen kopurua gehiengoa da, ondo iruditzen zaie feministei parekotasunaren izenean unibertsitatean % 50 mutil eta %50 neska izateko unibertsitatean ikasi nahi duten neurriz gaineko dagoen nesken ehunekoa murriztea, hau da, neska haiei ikasteko aukera debekatzea?

    Ez, ez nago parekotasunaren alde, balio duenak balio du, bost axola niri neska edo mutila den.

  • Ez nator bat feminsmoak dioen guztiarekin, hau erranda…
    Gauz batzuk ez ditut ulertzen, emakume bat etxean sarrarazten dute, zailtzen diote lan merkatuan egotea, lan askotan ez diete lekurik egiten, ta gero kexatzen dira gehiago bizitzen direlako? Lan istripu gehiago ditugulako gizonek ditugulako?
    Zail xamar izango du emakume batek lan istipua izateko, lanik ez badu, edo egiten duen lana aitortzen ez bazaio, xail xamarra izango da lan gaixotasun batez hiltzea, lan hoietan lekua ixten badiete emakumeak direlako.
    Zein da bata ta bestearen aktibitate tasa? Ze lanak egokitzen dizkiegu bakoitzari?

    Gehio bizitzen direla? Agian gutxiago bizitzea nahiko zuketen askeago izanda ta ez gehio bizi nahi ez duten modun. Baina hobeto guk aukeratzen badugu beraiengatik ez?
    Unibertsitatean gehio direla? Agian unibertsitatean sartzeko, ikasteko txikitatik…. gizonak bezain beste aukerak dituztelako?
    Eskolarazten direlako mutilak bezala?
    Gauza da nik eskolan konozimenduak bereganatzen baditut ta gero konozimendu hoiek praktikan jartzeko abagunea ez badut, emakumea, gizona, beltza… naizelako…Zailagoa izango dut hortan jardun edo agian ezinezko.

    Halare mundua nola dagoen banatua ikusirik, produktibitatearen igoeraren onurak gutxi batzuk eramaten dituztela. duela 150 urteko lanaldia degula produktibitatea 24tik biderkatu danean, gehienak gaude soberan, emakumeak ta gizonak, txuriak ta beltzak, Euskaldunak ta Espainiatarrak… Ta produktibitatea gora egin ahala, gehio egongo gera soberan beste modu batez ez badira gauzak egiten, lana banatzen…

    Ta benetan gehiago bizitzen direnak aberatsak dira, txiroak ordaintzen diegula pentsioak beraiek bataz beste 25 urte gehiago ere bizitzen direlako, bitartean guretako asko, pentsioa kobratu (kobratzen duena) ta gutxira heriotza da izango deguna ordainean.

    • Meategietan, obratan, soldatzaile, argiketari, mekanikari eta istripua izateko posibilitate handia dauden antzeko lanetan lan egin nahi duten zenbat emakume ezagutzen dituzu? Aurpegi galanta izan behar da emakumeek istripu tasa gutxiago dutela lan horietan lan egiteko aukera kentzen dietelako esateko…

  • Matematikan esaten den bezala, “goikoa aldean” emakumeak edukitzea beharrezko baldintza da, baina ez nahikoa, patriarkatuari aurre egiteko.

    Elle bezalako komunikabide batek halakoa egitea normalkuntzaren seinale izan daiteke (nik hala uste dut, behintzat), baina bestaldetik izan daiteke botereari kalte gutxien egin diezaioken aldarrikapena delako ere, itxurakeriatzat egin dezaketelako. Bergoglio eta Obamaren kasutan egiten duten bezala, hain zuzen ere.