Al Aksako Uholdea operazioaren legitimitateaz

Al Aksako Uholdea operazioaren legitimitateaz –

Propaganda inperialistaren arabera, erresistentzia palestinarrak 2023ko Urriaren 7an buruturiko ekintza, Al Aksako Uholdea operazioa, izugarrizko ankerkeria izan zen Israeli bere burua defendatzeko ematen diona.

Al Aksako Uholdea operazioaren legitimitateazHonen aurrean esateko lehenengo gauza da erresistentzia palestinarraren operazio militar hori 76 urte iraun duen zapalkuntza kolonialaren testuinguruan kokatzea. Suposatu duena, besteak beste, garbiketa etnikoa, lur eta beste jabego batzuen lapurtze masiboa, sarraskiak, okupazioa… Eta, argi eta garbi, herri aborigena desagerraraztea helburu duena. Kanporatzearen edo sarraskiaren bidez. Ondorioz, Al Aksako Uholdea ekintza etikoki gaitzesgarria izan balitz ere, arazo nagusiak oraindik kolonialismoa eta okupazioa izango ziren. Honek ez du kentzen zapalduei ere jokaera etikoa eskatzeko baina guztiz immorala da hauek zapaltzaileen maila berean jartzea.

Hala ere, hau ez da kasua. Al Aksako Uholdea erresistentzia-operazio militar legitimo bat izan zen, zapalduen erresistitzeko eskubidea onartzen dugunontzat behintzat. Egia esan, behe-mailako herriak menperatzeko giza zuriaren eskubidean sinesten duten supremazista eta kolonialismoaren nostalgikoekin eztabaidatzeari uko egiten diot, nahita. Izan ere,  Paul A. Baran nazi bati erantzun zionez: “arazo humanoei buruzko eztabaida esanguratsu bat humanoen artean izan behar da, pertsonekin zerikusia duenaz piztiekin hitz egitea denbora galtzea da”.

Egitateen azterketari ekiteko eta alde batera utzita bortxaketa masibo eta umetxo lepo eginenak bezalako manipulazio baldarrak, funtseko galdera bat egin behar da: 2023ko Urriaren 7an erresistentzia palestinarrak nahitako errugabeen sarraskia burutu zuen? Argi dezadan, ez dut ukatzen operazio militar horren ondorioz errugabeak hil ziren. Areago, ezin dut ukatu ere ziurtasun osoz borrokalari palestinar batek errugaberen bat hil zuela nahita. Izatez, holako gauzak ohikoak dira gerretan, tamalez. Galdera da, baina, ea holako gertaerak masiboak ote ziren edota, behintzat, operazioaren diseinuaren beraren ondorioz.

Zeinak eramaten gaituen beste kontu garrantzitsu batera: errugabearen definizioa gerra-biktima den aldetik. Ez digu balio kolono guztiak (helduak, behintzat) errudunak direla esateak. Egia esan, kolonialismoa krimen bat da, jakina. Kolono heldu guztiak, beraz, kriminalak dira. Hala ere, kriminal bat hiltzea arrazoi nahikorik gabe hiltzea krimena da eta krimen honek biktima errugabe bilakatzen du gaizkilea.

Gainera, ikuspuntu materialista eta iraultzaile batetik esplotazioarekiko eta zapalkuntzarekiko gorrotoa, klase-gorrotoa, ez da pertsonak gorrotatzea, harreman sozial zapaltzaileak gorrotatzea baizik. Hori hala, pertsonen aurkako biolentzia justifikatzen da soilik hauek harreman sozial horien eroale materialak diren neurrian eta proportzionatua bada. Kolono bat hiltzea lur kolonizatu egote hutsagatik, beraz, ez da zilegi. Lur horretatik alde egitera edo bere kolono-pribilegioak bertan behera uztera behartzeko indar ez letala eta proportzionatua erabiltzea bai ordea.

Kolonizazioa, baina, armen bidez mantentzen da azken buruan eta armak ez dira euren kabuz ezer egiten. Aitzitik, armen bidez edozein helburu politiko lortzeko behar da pertsona askoren lanak posible egiten duen antolamendu politiko eta militar bat. Ez soilik arma horiek erabiltzen dituzten lana soilik. Bada, antolamendu honen barruan lan egiten duten guztiak dira indar armatu eta letalaren jomuga zilegi gerra-egoera batean. Eskuartean dugun kasuan, beraz, ez soilik okupazioa eta kolonizazioa armak eskuetan mantentzen dituzten soldaduak, baizik eta, armadako beste kide batzuk eta agintari politikoak ere bai. Garbiago esateko, Netanyahu eta bere ministroak, adibidez, borroka armatu askatzailearen jomuga legitimoak dira. Indar Armatuetatik kanpo dauden edo indar hauei aginduak ematen ez dizkieten kolonoak, berriz, ez dira. Ez eta gatibu hartutako soldaduak ere, ez badago frogatuta humanitatearen aurkako krimenen edo krimenen errudunak direla behintzat, de facto aipatutako antolamenduaren kideak izateari utzi diotelako, hain zuzen ere.

Bestalde, abiapuntu zeharo ezberdin batetik, erlijiozko ikuspuntu batetik, Erresistentzia Palestinarraren indar nagusiak, Hamas delakoak, irizpide hauek partekatzen dituela esan behar da. Izan ere, erakunde honek argitaratutako Al Aksa Uholdea operazioari buruzko dokumentu batean, geroago ere aipatu beharko duguna, dio honakoa: “Zibilei, bereziki haurrei, emakumeei eta adinekoei kalte egitea saihestea konpromiso erlijioso eta morala da Al Kasam Brigadetako borrokalari guztientzat”.

Eta zibilak gatibu hartzea Entitate Sionistaren gobernuari presioa egiteko? Israelek milaka palestinar bahitu ditu presondegi eta atxilotze-gune militarretan, adin txikiko asko barne eta, de facto, Gaza eta Zisjordaniako populazio palestinar osoa ere bai, zeren eta hau une oro errepresalia kolektiboaren mehatxupean bizi baita. Erresistentzia Palestinarrak hartutako muturreko neurri hau, beraz, justifikatuta iruditzen zait beraz.
Irizpide etikoak ondo ezarrita goaz aztertzera ea 2023ko Urriaren 7ko Erresistentziak buruturiko operazioa betetzen dituen. Zeinak bi galdera planteatzera garamatzan.

.

Zenbat zibil hil ziren?

Entitate Sionistaren datu ofizialen arabera 2023ko 7an hil ziren 695 kolono zibil, 373 militar edo polizia eta 71 atzerritar, hildako hauen guztien artean 38 umeak ziren (ikusi 2023 Urriaren 7ari buruzko artikulua Wikipedian). Hots datu hauen arabera, hildakoen %67 zibilak ziren eta %3 umeak . Kopuru altuak, benetan. Hala ere, azken urteotako Israelek eta beste estatu inperialistek egindako operazio militarreko proportzioak antzekoak edo altuagoak izan dira. Areago, hildako umeen ratioetan sionistek ez dute lehiakiderik. Hau biziki nabarmena izaten ari da Gazaren kontrako azken erasoan, baina Israelek buruturiko beste operazio militarretan Palestinan zein Libanon biderkatu dute %3koaren ratio hori.

Azken datu garrantzitsua ezen ume hildakoen proportzioaren neurketa makabroa argigarria da oso zibilak jomuga hartzeari buruz.

Bestalde, kolono zibilen kopurua kontu handiz hartu behar da. Ezen kolonoen zatiki handi bat armadaren erreserbistak dira, armak dituzte haien etxeetan eta borrokalari palestinarrek esan dute izan zituztela enfrentamendu ugari armatuta zeuden uniformerik gabeko kolonoekin, zeinak ez dagoen zibiltzat jotzea.

Funtsezko galdera beste bat da baina: erresistentziako borrokalariek hil zituzten (nahita ala ez) zibil horiek guztiak? Goaz erantzutera.

.

Nork hil zituen?

Nahiko egiaztatuta dagoenez (Esaterako, berriz ere, Wikipedia-ren gorago aipatutako artikulua), Erresistentziak irekitako arrakalei esker Gazan konfinatuta zegoen jende asko, Erresistentziak kontrolatzen ez zuena, inguruko kolonoen kokalekuetan sartu ahal izan zuen erasoa indartzera edota mendeku bila. Horiek hala, oso litekeena da pertsona horiek zibilak nahita hiltzea. Eta kontutan hartu behar da, alde batetik, Erresistentzia Palestinarrak ez dituela baliabide nahikorik holako egoera behar bezala kontrolatzeko eta, bestetik, nondik datorren mendeku gose hori.

Baina, dena den, datu guztiek biktima zibil gehienak Indar Armatu Sionisten beraien suaren ondorioa izatearen hipotesia babesten dute:

  • Askatutako gatibu israeldarrak 2023ko 7aren erasoan gertatutakoaren zuzeneko lekukoak izan ziren eta haiek, hedabide askotan agertu denez, ez zuten ikusi erasotzaileak zibilak hiltzen, inor bereizi gabe.
  • ABC News web orrian (hots, Australiako telebistako orria) argazkiek eta bideoak argi erakusten dituzte jaurtigailu astunen talkak Be’eri kokalekuko eraikinetan. Orain, palestinar gerrillariek ez zituzten erabili halako armak bertan. Armada sionistak kausatu zituen kalte horiek beraz eta, ondorioz, toki hartan bizi ziren zibil askoren heriotzak ere bai, ziur aski.
  • Biktima zibil ugari suteen ondorioz hiltzeak indartzen du hipotesi hau.
  • Gorago aipatu den australiar web orrian bertan esaten da bonbardatutako eraikinetan palestinar militanteen gorpuak aurkitu ziren, bonbardatzaileak indar sionistak izan zirela indartzen duena ere bai.
  • Be’eri kokalekuan bizi den kolono batek konfirmatu du hipotesi hori (ikusi hemen) irrati israeldar batean emandako elkarrizketa batean. Zehazki, esan zuen berarekin zeuden beste bahitu batzuk palestinarren eta sionisten arteko su gurutzatuaren ondorioz hil zirela.
  • Hemen garrantzitsua da armada sionistak erabilitako, 2016 arte ofizialki, Hanibal Direktiba ekartzea. Direktiba hau sekretua da eta haren eduki osoa ez da inoiz argitaratu. Hala ere nahiko argi dago direktiba honek militar israeldarrei agintzen diela etsaiei gatibuak hartzen eragoztea bitarteko guztiak erabiliz, honek gatibu horiek zauritzea edo hiltzea suposatzen badu ere. Eta Hanibal Direktiba bertan 2016an behera geratu zen arren, hiru direktiba berri eta sekretuek ordezkatu zuten.

Ez dago, beraz, ebidentziarik esateko 2023ko Urriaren zazpian Erresistentzia Palestinarrak zibilen nahitako eta aurretik planifikatutako sarraski bat burutu zuela. Aitzitik, froga guztiek dioskute egia dela Hamasek gorago aipatutako txostenean dioena, “Berriz diogu erresistentzia palestinarra erabat diziplinatua eta konprometitua egon zela balio islamikoekin operazioan eta borrokalari palestinarrek soldadu okupatzaileak eta gure herriaren aurka armak zeramatzatenak baino ez zituztela jomugan. Denbora osoan zehar, borrokalari palestinarrek zibilei kalterik ez egiten saiatu ziren, erresistentziak zehaztasun handiko armak ez baditu ere. Gainera, zibilen aurkako erasoren bat izatekotan, istripuz eta okupazio-indarrekin borrokan ari zirela gertatu zen.” Esaten dute ere “edozein ikerketa zuzen eta independentek frogatuko duela gure kontakizunaren egia” eta “nazioarteko ikerketa garden bat” eskatzen dute. Estatu sionistak du horrelakorik estatu, are gutxiago erraztu edo ahalbideratu eta sistematikoki asasinatzen ari da kazetari palestinarrak. Bistan dago ezkutatzeko asko dutela.

.

Erresistentzia-Ekintza militar legitimo bat

Egitateen azterketa objektiboak egiaztatzen du Al Aksa Uholdea herri zapaldu baten ekintza armatu legitimo bat izan zela. Gehiegikeria puntualak gerta izan zitezkeen arren. Hori argitzeko ikerketa independente eta garden bat beharko zen. Sionistek eta haren babesle inperialistek (Estatu Batuar, Europar eta Japoniako “ohorezko zuriak”, Hego Afrika zaharreko apartheidaren tradizioak jarraituz) ukatzen dutena.

Al Aksako Uholdea operazioaren legitimitateaz Al Aksako Uholdea operazioaren legitimitateaz

4 pentsamendu “Al Aksako Uholdea operazioaren legitimitateaz”-ri buruz

  • Adolf Eichmann 2024-05-25 07:58

    Artikulu zoragarria, Joanikot! Oso ongi azaltzen duzu zergatik garbitu behar den ahal diren judu gehienak. Gogo handiz espero dut beste artikulu bat Alemanian “arazo juduari” eman genion soluzioa laudatzen. Besarkada bat, adiskide!

  • Joseph Goebbels 2024-05-25 08:11

    Ze harro nagoen zutaz, Joanikot! Nire ikaslerik onena! Gezurraren erabilera magistrala. Begiak malkotan utzi nauzu.

  • Ene Goebbelszale sionazi maiteok, gezurrak oso hanka laburrak ditu, askotan errepikatu arren. Non esan “azaldu” dut nik “zergatik garbitu behar den ahal diren judu gehienak”? Non daude gezurrak nire postan? Egongo balira, aipatuko zenituzkete. Edo hobe esango nuke “zenituzke”? Ematen baitit Eichman eta Goebbels interneteko troll sionazi bakar bat dela. Edozelan ere, penagarria zure edo zuen miseria morala eta intelektuala.

  • Mikel Haranburu 2024-05-26 12:59

    Egia; Joanikotek ez du horrelakorik esan. Dena dela, Eichmannek ez du “hil” esan, garbitu baizik. Eta, aspaldi Gaztelaniaz esaten zen bezala, honez gero sionistak ez ditu garbitzen ezta Jordan ibaiko urak…!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude