ZURAren bira amaitu da

Nzg2ZURAk 2009ko azaroan atera zuen Kiribil diskoa, nolabait bossa ta samban oinarritutako euskarazko diskoa. Urteak luze joj du eta kontzertu ugari eman ditugu. Euskal geografia guztia zeharkatu dugu, 7 herrialdeak. 

Nola dago musikazaletasuna euskal herrian? Nik esango nuke, esperientzia honen ondoren, jendeak gogo haundia daukala kontzertutara joateko. Jendean eta publikoan nabaritu dugu: zeozer txukuna zuzenean eskeintzean harrera sekulakoa da. Asko aipatu izan da badagoela holako krisi bat zuzenekoetan. Jendea gutxi joaten dela. Ba esan dezakegu zazpi herrialdeak zeharkatu eta gero musikazaletasuna handia dela, eta oso eskertuak direla esperientzia musikal berriak, estilo berriak, apustu berritzaileak. 

Agian bai, egon egon da holako inertzia bat. Sortu dira puntako euskal taldeak azken urtetan -aretoak betetzen dituzten horietakoak? Ba, baliteke bi garai ezberdinen arteko trantzisio garai batean sartu izana. Desfase txiki bat dago -nire ustean- jendeak entzuten dituen musiken aberastasuna eta euskal musikariek egiten dugun musikaren artean. Zer esan nahi du honek? Mundu global batean bizi garela, gusto musikalak dibertsifikatu direla eta estilo berri ugari sortu eta kontsumitzen direla euskal herrian. Agian musikariak pixkat atzean geratu gera erronka horri erantzuteko orduan. 

Bestela ere, ZURAkoek giro oso polita nabaritu dugu kontzertuetan, aldakak mugitzeko gogoa, arreta berezia estilo berrikuntza bati. 

Hor ikusten dut erronka: euskarazko musika “post-elektronikoa” sortzean. Hau da, gure tradizio musikalari uko egin gabe, dantza aretoak, tabernak, festak dantzan jarriko dituzten kantuak sortzea. Elektronikaren baliabideekin baina zuzeneko instrumentuen berotasunarekin. 

Irudia | Zura taldekoak | Zuranet | Creative Commons By SA
2008-2009, kiribil, musika, zura

musika-poesia-bideoarteazura-n jotzen dut dj moduan dj ura aritzen naiz

2 pentsamendu “ZURAren bira amaitu da”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2009-11-25 19:52

    Ta, nola joan zen Larunbateko saioa? Txukun?
    Lastima, ez genuen joaterik izan.

  • aupa! larunbatean oso gustora. LE bukowsky lepo zegoen, ta giro paregabea. teknikoki ez zen gure kontzertu onena izan baina giro berexi horrekin bero-bero eginda ta jendea ere oso gustora. gero gainera, dj prest eta bad sound systemekin dantza egiteko aukera. espezial beraz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude