Lila Downs Donostian
‘Ojo de Culebra’ sendatze prozesu bat izan da Lila Downsentzat. Ahotsa galtzeraino eraman zuen krisialdi bat gainditzea lortu omen zuen abeslari mexikarrak Oaxacako sorgin baten laguntzarekin. Diskak terapia gisa balio izan zion, hortik izenburua.
Besteak beste, Estatu Batuak, Frantzia, Espainia, Suitza, Alemania, Eslovenia eta Serbiara joango da bira honetan, “zapalduak izan diren kultura idigenen harrotasuna berrezartzera”.
Gazteleraz eta Ingelesez kantatzen du batipat, baina Mexikoko jatorrizko hizkuntzetan ere mintzatzen da 2003an Frida filmearekin soinu banda onenaren Oscar-a irabazi zuen abeslaria. Aukeraketa pertsonal bat duzue entzungai hemen, Caetano Velosorekin batera Kodak Theatre antzokian kantatu zuen ‘Burn It Blue’ abestia eta ‘La Cucaracha’ ezagunaren bertsio ahaztezina barne.