Zarauzko ahozko ondarea

 

 

Zarautz hizketan liburuaren azala
Zarautz hizketan liburuaren azala

 

Proiektu hau beka bati esker gauzatu zuten Belen Maiz, Miren Zabaleta, Asier Sarasua, Aintzane Agirrebeña eta Fernando Muniozguren zenak, bi urtez, 55 eta 95 urte bitarteko 50 zarauztarren elkarrizketak bideo formatuan grabatuz. Minutuz-minutu grabazio guztiak digitalizatu eta web-gune honetantxe igo dira gaika. Horrez gain, berbera egin da, berreskuratu diren 1987.urtean egindako beste 20 grabaziorekin ere.

 

 

Jasotako informazio guztia MySQL datu-base batean kargatu eta antolatu dute, emaitza ederra lortuaz; hala nola,  80 hizlari,  100 grabazio-ordu eta 1500 pasarte bakoitza bere izenburu, laburpen eta fitxa teknikoarekin.

Lan honen emaitza izan dira Zarautz hizketan DVDa eta liburua (Zarauzko Udala 2007). Liburua hemen bertan jaitsi daiteke PDF formatuan.

http://video.google.com/videoplay?docid=4098945382078257541&hl=en

Ekaitza bainuontzi batean