George Orwellen fikzioa

Arriaga antzokian - Soniko cc
Arriaga antzokian - Soniko cc

Atzokoan oroitu zenituen berriz ere ‘1984’ eleberriaren pasarteak Tim Robbins-en eskutik. Atzokoan Arriaga antzokia betea zegoen George Orwell-en ‘fikzioa’ ikustera joan ziren ‘hiritarrez’. Bazineten tartean ‘herri xeheko’ kideak eta noski ‘alderdietakoak’. Han zebiltzan EHUko errektorea, zinegotziren bat ala beste eta hainbat pertsonaia ezagun. Eta tartean zu osabarekin.

Guztiek txalotu zenuten antzezlana 5 minutuz gelditu gabe, guztiek txalotu zenuten Robbins oholtzara atera zenean. Denek irriparre bat ahoan, sarrera ordaindu izanaren poztasunak eta antzezlan haren esanahia ulertzearen kilikak eragindakoa.

Agian jendea antzokitik ateratzerakoan lasaiago sentitzen zen. Agian zenbait konturengatik ihes egitea lorturik, baten batek hobe egingo zukeen l0, George Orwellen fikziotik errealitate justura jaitsita.

Zuk ez.

1984, Gehitu etiketa berria, George Orwell, Tim Robbins
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude