Arte[faktua] 230: Lizar Begoñaren ‘Mundu zitalaren kontra’, Benidormeko kiosko bat ardatz duen fikziozko eleberria

Arte[faktua] 230: Lizar Begoñaren ‘Mundu zitalaren kontra’ – 

Lizar Begoña idazle sopeloztarra izango da larunbat honetako gonbidatu nagusia. Bilboko Itsasmuseum-en elkartuko da Ilaski Serrano aurkezlearekin Mundu zitalaren kontra izeneko bere lehen eleberriaz solastatzeko. Lizar Begoñak 2022ko Igartza saria irabazi zuen eleberri hau idazteko proiektuarekin. Elkar argitaletxearekin plazaratu du. Ainara Alkorta margolaria izan da liburu honen azalaren egilea. Kontakizunak Benidormera eramango du irakurlea, bertako kiosko baten jabea baita pertsonaia nagusietako bat, Pilar izenekoa. Bestea, ordea, emakume bizkaitar bat, Pilarrek ipinitako lan eskaintzari erantzunda uda kioskoan lanean pasatuko duen gaztea. Izan ere, liburua hiru ataletan dago banatua, atal bakoitza udako hilabete bati erreferentzia eginez. Prentsa eta paperezko materialaren belaunaldikoa da Pilar, eta aro digitalean jaiotako belaunaldikoa bizkaitar gaztea. Adin, errealitate eta ahots ezberdineko bi emakume, euren barne gatazka eta lekukotasunen arteko kontrastetan arakatzeko fikziozko lana. Arte Ederretan graduatua, euskara irakaslea eta prentsako kolaboratzailea da Lizar Begoña, artea eta literatura uztartzen dituen idazlea. Aurretik bi poesia liburu ditu plazaratuak Aro Beilegia (Balea Zuria) 2020ko Donostia Kultura III. Poesia lehiaketan saritua izan zena, eta Gepardo japoniarrak (Susa).

Elena Olave, poeta durangarra gonbidatu du saiora Begoñak, lagunak izateaz gain arte eta literaturaren bidean antzeko ibilbidea egin dutelako.

Biblioartea’ atalean Albaolako Mikel Leozek bertako liburutegian dituzten erreferentziazko liburuak, altxorrak… aurkeztuko dizkigu, eurek erabiltzen dituztenak baita ikertzaileentzat eskuragarri daudenak ere.

Ainhoa Sukia Zizurkilgo udal liburutegiko liburuzainak Irati Elorrieta idazlearen Neguko argiak eleberria aukeratu du bere iruzkina egiteko.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, eguerdiko 12:55ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 229: Alonsoren Lanbas eta Montalbanen Carvalho elkarrekin ‘Carvalho Euskadin’ eleberrian

Arte[faktua] 230: Lizar Begoñaren ‘Mundu zitalaren kontra’, Benidormeko kiosko bat ardatz duen fikziozko eleberria

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude