Begirada ipurdian

Begirada ipurdian

Olinpiar Jokoak ospatzen ari dira Rion, eta emakumeen kirolak medioetan hartzen duen trataerari buruzko salaketa asko izan dira –El Mundok, esaterako, “La lista de buenorras internacionales en los Juegos Olímpicos de Río” izeneko erreportajea argitaratu zuen-, baita gurean ere:

Baina guzti hau nonbait nabarmentzen bada –gizonekin eta emakumeekin erabiltzen den lengoaia alde batera utzi eta soilik alde grafikoari erreparatuta-, beach volley delako kirolean da. Kontua ikuspuntua bada, hondartzako volleyballean parez pare begiratzen zaie mutilei… neskei ez bezala.

Hemen Brasilgo bi taldeak:

Begirada ipurdian

Afera hain dago tokiz kanpo, aldizkariren batek ariketa polita egin duela orain gutxi, “Nolakoak lirateke kirolak, emakumeen hondartza volley-a bezala erretratatuko balira” izeneko irudi sorta argitaratuta (Londres 2012 Olinpiar Jokoetako argazkiak erabilita).

Honatx batzuk:

(Ikusiko duzuenez, ikuspuntua ipurdian duzunean, ez hanka ez buru, argazki burugabeak gelditzen dira).

.

Bikini eta burkini

Bukatzeko, hasierako kirol berak, beach volley-ak, oso famatu egin duen beste argazki bat, Rio 2016ko bikainenetakotzat joa, ustez beste gai bat jorratzen duena (klikatu handitzeko):

Begirada ipurdianBertan, Doaa El Elghobashy eta Kira Walkenhorst ageri dira, Egiptok eta Alemaniak jokatu eta azken hauek irabazi zuten partidan. Komunikabide nagusietan, argazkiari erreparatuta, mundua ulertzeko bi modu, bi mundu ikuskera ageri direla esan digute, gorputza ezin estaliago baitu arabiarrak eta ezin ageriago europearrak; “Zibilizazioen arteko talka”.

Guri, ordea, biek ala biek arazo bera ordezkatzen dutela begitantzen zaigu; emakumeen askatasun eza gura duten moduan jantzi eta jokatzeko.

Bat gatoz Iñigo Sáenz de Ugartek ElDiario.es agerkarian plazaratu duen “El biquini como reserva cultural de occidente” iritzi artikuluarekin:

“Hondartza-volleyko emakumezko jokalariengan jartzen dugun begiradak ahazten ez ditugun garaietara eta egungo herrialde batzuetara garamatzate: emakumeei nola jantzi gizonek esaten zieten eta esaten dieten leku eta garaietara”.

Olinpiar Jokoak ospatzen ari dira Rion, eta emakumeen kirolak medioetan hartzen duen trataerari buruzko salaketa asko izan dira. Beach Volleyan dugu adibide grafikoena.
Begirada ipurdian Begirada ipurdian Begirada ipurdian

3 pentsamendu “Begirada ipurdian”-ri buruz

  • Ala ba, ipurdiak dira tragedia, ez islam politikoaren errealitate iluna, ezta herrialde musulmanetan emakumeek sufritzen dutena. Azken finean arazoa berdina da, bikinia edo zakarrontziko poltsa janzten duten emakumeentzat.
    Oso ondo, eutsi goiari. Mundua zuen ikuspegitik aztertzea interesgarria da benetan, aurpegia ipurdian gero eta sakonago sartzen duzuelarik.

  • Ene! baina ez zen bikinia emakumeen askapenaren ikonoa? Orain matxista ote da? Hara ze zaila izan behar den feminista izatea!

    Feminismo puritano hori ez da ba izango gorputza erakusteko fobiaren seinale?

  • Ez dut gai honetan asko luzatu nahi baina niri ere indignatzen naute gauza horiek. Alde batetik emakumearen objetu trataera hori argi eta garbi ikusten dut. Baina niri, gizona izanik iristen zaidan mezua beste bat ere bada. Gizonaren gorputza ez dela polita, erakargarria eta erakusgarria.

    Eta jazteko erropen gaineko askatasunari dagokionez, ez dut zalantzarik gizonak garela izugarrizko galtzaileak normalean. Gu gara askatasunik ez dugunak nahi duguna janzteko. Zenbat dira bere bulegora praka motzetan eta tirantedun kamiseta jantzita lanera doazen gizonak? arropa koloretsuk, loretsuak darabiltenak? Nire bulegoan, ni bakarra eta kontzienteki errebelatuz. Eta batzuetan, komentarioei erantzun beharrarekin. Ez dela serioa, ez datorrela ni bezala emazteak uzten ez diolako!! (horra beste gai bat, neskalagunaren presioa mutilaren janzkeran). Emakume gehienek aldiz, ez dute beroa pasatu beharrik guk bezala. Tiranteekin, eskoteekin, belaunen gaineko gonekin… fresko fresko eta praktiko. Gu, goraino estalita eta izerdi patsetan. Tirantedun kamiseta jaztea planteatu ere ez, higienikoa ez dela esango dizute eta!! Nola???? Neskek ez dute izerdirik botatzen? A, ya, puzkerrik ere ez dute botatzen, egia…

    Olinpiar jokoei dagokienez, sekulako analisiak egin daitezke. Bai kirolarien, bai bestelako uniformeen gainean. Ezin dut ulertu zergatik neskek egiten duten korrika kulero eta titietakoekin eta mutilek kamiseta eta galtzetan. Adibide modura. Hain molestoa al da galtza motzetan egitea? Zergatik egin behar erakargarri pertsona hori, egitekoa kirola denean? Zenbat tontakeria.

    Baina benetan, uste dut hor imposozio injustu bat ikusten dugunak gutxiengoa garela. Ingurura begiratu besterik ez da. Gehienetan, bai gizonak bai emakumeak oso gustura daude beren rolarekin. Emakumeak, gorputza erakusteko gero eta obsesio haundiagoarekin eta mutilak beraiei begira lerdea dariela.

    Emakumeen kiroleko arropan dena edo ia dena dago sexualizatua. Eta emakumeek saldoka erosten dituzte. Poz pozik eta kontsumismo izugarriarekin. Surf egiteko trajea da adibide garbi bat: https://www.tacticsurf.es/image/cache/data/productos/surf/neoprenos/billabong/chica%20verano/6753510PPAM-BILLABONG-1-600×600.JPG. Norbaitek azal diezadala zergatik ez dauden horrelakoak gizonentzat uraren tenperatura berdina izanda. Eta nolatan den beharrezkoa besoak estaltzea eta ez hankak.

    Adibide gahiago? Zoaz ezkontza batera eta bilatu aukera-askatasuna. Emakume batean topatuako duzu: http://www.elcorreo.com/fotos/gente-estilo/201405/25/boda-fernando-amorebieta-3081806032989-mm.html?edition=

    Zoaz arropa denda batera. Eta han, bukaeran, eskilara igo, eta fondoko izkina hartan, topatuko duzu “caballero” dioen kartela. Bertan daude mutilentzako udako arropa lodi, luze eta beroak. Lau modeloren artean aukeratu gustukoena.

    Orain dela gutxi, kalean, mutil batzuk kamiseta gabe ikusi eta lagun (neska) bati “nazka ematen ziola” entzun behar izan nion. Nork eta transparentziak, “short”-ak, minigonak etab luzitzea izugarri maite duen batek. Destakatzea gustatzen zaion batek. Txulo batzuk omen ziren!!

    Ba niri nazka komentarioak ematen dit eta isekatua sentitzen naiz. Zergatik lotsatu eta estali behar dut nire gorputza???

    Sentitzen dut baina, nahiz eta neskentzat ere batere justua ez den, galtzaileak, hontan, nire ustez, gu gara.