Catechismea

Catechismea

catechismea

Leiçarragaren bi tomoetan hirur documentu errepicatzen dira: Catechismea, Regueri eta Confessionea.

Lehen tomoco hirur documentuac:

>>> catechismea I

Bigarren tomoco hirurac (lehenengo aldiz digitalizaturic içan direnac):

>>> catechismea II

Eta aurreco bioc comparaturic:
>>> catechismea comparatua

Differencia ttipiac dira, hala ere.

Harrigarria da nola hirur documentu hauec imprimitzecotz xafla differenteac erabili çituzten bigarren tomoan.

Adeitassunez

Catechismea

Josu Lavin

NAFFARRERA

3 pentsamendu “Catechismea”-ri buruz

  • Josu Lavin

    Orain arteco lanetan s lucea erabilcen içan dut. Post honetaco argazquian ikusten ahal da s hori hirur hitzetan: iracasteco, Ministreac eta ihardesten. Hitz bucaeran, ordea, s normala.
    Practica hau, non bi s differente erabilcen bait dira, gure inguruco hizcunça gucietan guerthatu da XIX. mendera arte.
    Estheticoqui osso elegantea da, batez ere cursivan; baina, impracticablea da gaur egun teclatuetan aguercen ez bait da.
    Berçalde, ohitu gabeec erraz confunditzen dute f lettrarequin.
    Motivo honen gatic erabaqui dut gaur ecen s normala baicic ez dudala erabilico lanotan.
    Orain arte presentatutacoetan aldaqueta eguinen dut egun batzuc barru.
    Ulertuco duçuelacoan.

  • Josu Lavin

    1611. urthean anglesezco King James Versionea publicatzen da. Leiçarena baino 40 urthe beranduago. Seculaco eraguina ukan du itzulpen honec anglesez idatzi duten autore anhitzen gan.
    Editione horretan IESVS, loue, vnto moducoac erabili ciren, JESUS, love, unto idatzi beharrecoan.
    Ez dira benetaco aldaqueta orthographicoac. Gaur egun Authorizatu Versione hau eta 1611coa berdinçat emaiten dira.
    King James horretan erabilitaco orthographia systema eta Leiçarena (Leiçarragarena) identico dira. Bat eta bera.
    Ez liçate, beraz, harritzeco içanen, geuc ere anglesez onharturico “aldaquetattoac” onhartuco ba guenitu geure editioneetan ere. Laster içanen da. Duda guti daducagu.

  • Josu Lavin

    Systema honetan U eta V majusculac V modura representatzen dirade (SALVAMENDVA).
    Minusculuac direnean u eta v, hitz hassieran v modura representatzen dira (vrthe, vici) eta hitz barruan u modura (saluamendua).
    J bethi I modura representatzen da (ioan).
    Y grecoac bethi du i valioa (çayo = çaio).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude