Ovrebo: Facebookeko izar berria

Tom Henning Obrevo
Tom Henning Obrevo

Daily Star egunkari sensazionalistaren esanetan “Kill Tom Henning Ovrebo” izeneko talde bat sortu zuen jarraitzaile ingeles batek. Helburua “Ovrebo aurkitu eta heriotza basati bat ematea”. “Espero dut norbaitek hilda dagoenean tiro bat ematea”, erantzuten omen du beste erabiltzaile batek.

Ditxosozko talde hori ez dut aurkitu, beraz, ez dakit dagoeneko kenduko zuten  edo inbentzio bat besterik ez zen. Baina beste 40 taldetik gora sortu direla edozeinek ikus dezake Facebooken. Jarraitzaile gehien dituen taldeen artean “Tom Henning Ovrebo Fanclub – The Ovre boys” dago, 1.600 partaiderekin. Ovrebo jauna Bartzelonako elastika batekin jantzita ikus dezakegu bertan.

090408_Obrevo_OBREVO_FACEBOOK

Beste batean epaile burusoila Shrek eta Adams Familiako pertsonai batekin alderatzen dute. Taldeotan irakur daitezkeen iruzkinen artean “bastardo”, “como ningún jugador no le dio un buen golpe”, “fuck Ovrebo”, “arbitro di merda” eta horrelakoak, hizkuntza guztietan.

Zeresana eman du, ezbairik gabe, Tom Henning Ovrebok. Ingalaterran bera ikusten dute Chelsea finalera ez iristearen errudun bakarra, besteak beste, sei penalti pitatu ez zituelako. Informazio batzuek diotenez, ezkutuan atera behar izan zuten hoteletik aireportura, Oslon ere segurtasun handia jarri omen dute bere inguruan, eta bere helbide eta telefonoaren aztarna guztiak kentzen ari omen dira Internetetik.

Barça, Chelsea, epailea, futbola, Obrevo

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude