“Marko Makako” (Zinema euskaraz)

Zineuskadiren Zinema euskaraz ekimenak, haur eta gazteentzako filmen zinemetako eskaintza zabaltzeko helburua duenak, egitasmoa “Marko Makako” du aurkezgai, Jak Rahbekek zuzendutako animaziozko film daniarra; aurten bikoizten duen zortzigarrena.
.

.

"Marko Makako" (Zinema euskaraz)«Marko Makako, bere ametsetan, krimen handiak argitzen dituen polizia atsegina da. Errealitatean, ordea, uharte tropikal lasai bateko hondartzazain arduratsua baino ez da.

Lulu ederra berarekin maitemintzeko itxaropena zapuztu egingo zaio Karlo xarmangarria uhartera iristen denean eta Markoren hondartzan tximu erraldoi itxurako kasinoa eraikitzen duenean. Jeloskor, Karlo ikertzen hasiko da, susmagarri delakoan. Zuzen dabil gainera, Karlok uhartea bereganatu eta bere burua presidente izendatu nahi duela deskubrituko baitu».

“Marko Makako eta Karibeko primateak” euskaraz ikusgai dago atzotik Bilboko Multietan, Gasteizko Floridan, Donostiako Antiguo Berrin eta Iruñeko Itaroan, besteak beste.

Euskal ikus-entzunezko sektorea sustatu eta indartzeko ardura du Zineuskadik.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan ““Marko Makako” (Zinema euskaraz)”-ri buruz

  • Iruñerrian GAZTELANIAZ BAKARRIK dago. Itaroan ematen dute. Dragoi Bolaren azkeneko filma ere Itaroan bakarrik eman zuten Nafarroan, erdaraz bakarrik. Euskaraz filmatzen diren edo euskaratzen diren film batzuk erdaraz bakarrik ematen dira Iruñerrian.